Eskaeraren emaitza:

Fitxa metodologikoa

ADIERAZLEA:BPG enpleguaren arabera (€)
ARDATZA:Ekonomia / Lehiakortasuna
ALORRA:Ekonomia dinamismoa
DEFINIZIOA:
Udalerrian langile bakoitzeko sortutako Barne Produktu Gordina (BPG).
KALKULU MEOTODOLOGIA:
formula
NEURRI UNITATEA:
€ / emplegu
INFORMAZIO ITURRIAK:

Euskadiko Jarduera Ekonomikoen Direktorioa (DIRAE), Eustat

Kontu Ekonomikoak, Eustat.

KALKULU MAIZTASUNA:
Bost urtetik behin
AZKEN DATUAREN URTEA:
2020
OHARRAK:

Langile bakoitzeko udal BPG adierazle bat da. Udalerrian dauden unitate ekonomikoek udalerrian sortzen duten aberastasunaren (BPG) eta udal mugartean egiten diren jarduera ekonomikoetan lan egiten duten biztanleen arteko kozientea da.

¿Barne produktu gordina¿ (BPG), merkatuko prezioetan, produkzio-unitate egoiliarren produkzio-jardunaren azken emaitza da. Hiru modutan defini daiteke: BPG erakunde-sektoreen edo jarduera adarren balio erantsi gordinen batura da, zergak gehituta eta produktuentzako diru-laguntzak kenduta (jarduera adar eta sektoreei ematen ez zaizkienak). Era berean, ekonomia osoaren produkzioaren kontuko saldoaren berdina da BPG.

BPG erakunde-unitate egoiliarren ondasun eta zerbitzuen azken erabileren (azken kontsumoaren gastua eta kapital-eraketa gordina) batura da, ondasun eta zerbitzuen esportazioak gehituta eta inportazioak kenduta.

BPG ekonomia osoaren ustiapen-kontuko erabileren batura da (soldatapekoen ordainketak, zergak, produkzioaren eta inportazioen gaineko diru-laguntzak kenduta, ustiapen-soberakin gordina eta ekonomiaren errenta misto osoa).

BPGren datuak udal mailan ez da finkatuta, nahiz eta urtero egiten den, ahalik eta neurrian eta estimazioari buruzko oinarrizko informazioa dagoen bitartean.

Egiten diren jardueretan modu aktiboan parte hartu duten pertsonen batez bestekoa, eskudirutako edo espezietako ordainsari baten truke edo enpresa-mozkinen parte baten truke, izango da udalerriko establezimenduek sortutako enplegua edo lan egiten duen biztanleria.