Eskaeraren emaitza:

Fitxa metodologikoa

ADIERAZLEA:Udalerriaren konektibitatea garraio publikoaren bidez: hiriarteko autobusa (udalerri kp.)
ARDATZA:Ingurumena ata Mugikortasuna
ALORRA:Garraioa eta mugikortasuna
DEFINIZIOA:
Hiriarteko autobusen zerbitzuaren bidez beste udalerri batekin konektatzen den Euskal Autonomia Erkidegoko udalerri kopurua.
KALKULU MEOTODOLOGIA:
formula
NEURRI UNITATEA:
Udalerri kopurua
INFORMAZIO ITURRIAK:

Euskal Autonomia Erkidegoko hiriarteko autobus lineak, horietako bakoitzean egiten diren geldialdiak zehaztuta.

KALKULU MAIZTASUNA:
Urtero
AZKEN DATUAREN URTEA:
2007
OHARRAK:

Adierazle hori kalkulatzeko Euskal Autonomia Erkidegoko autobus lineen kartografia, 2007koa, erabili da. Kartografia horretatik hiriko autobus lineak atera dira, eta gero hiriarteko lineak bakarrik erabili dira.

Hiriarteko autobus linea bakoitzarekin egindako geralekuen zerrenda prozesatu egin da, geralekuak udalerrika eta lineaka multzokatuz. Horrela, udalerri eta linea bakoitza zein udalerrirekin konektatzen den zehazten duen matrizea lortu da (udalerri hori kontuan hartu gabe). Taula honetako udalerrien araberako multzokatzetik, edozein udalerri zenbat udalerrirekin dagoen konektatuta ateratzen da.

Kalkulurako kontuan hartu dira, gainera, Euskal Autonomia Erkidegotik kanpoko norakoa duten baina erkidego barruan geralekua duten lineak.