Eskaeraren emaitza:

Fitxa metodologikoa

ADIERAZLEA:Ur eskari osoa, biztanleko eta eguneko (l/bizt./egunak)
ARDATZA:Ingurumena ata Mugikortasuna
ALORRA:Ura eta airea
DEFINIZIOA:
Ur eskari osoaren bolumena, biztanleko eta eguneko.
KALKULU MEOTODOLOGIA:
formula
NEURRI UNITATEA:
l./biz./egun
INFORMAZIO ITURRIAK:

Ur Agentzia. Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saila

Biztanleen udal estatistika (EUSTAT)

KALKULU MAIZTASUNA:
--
AZKEN DATUAREN URTEA:
2019
OHARRAK:

Ur eskari osoaren bolumena da, udalerriko ur eskari ezberdin guztien batura: Hau da, etxeko eskaria, merkataritzako eskaria, industrien eskaria, udalaren eskaria, ureztatze pribaturako eskaria eta abeltzantzako eskaria, denak batuta lortzen den eskaria.

-Etxeko eskaria: biztanle kopuru jakin baten ratioa (130 l, biztanleko eta eguneko) aplikatuta kalkulatzen da.

-Eskari komertziala: biztanle kopuruaren araberako ratio aldagarriak aplikatzearen emaitza da.

-Industri eskaria: ratio aldagarriak aplikatzean lortzen da. Izan ere, ratio hauek lortzeko jarduera motaren araberako kontsumo unitarioei eta okupatutako industri azaleraren ehunekoei buruzko informazioa hartu da kontuan. Kalkulu hori soilik aplika dakioke hornidura sareei lotutako industri eskariari. Beraz, ez zaio aplikatzen hartune propioaren bidez lortzen den industri eskariari.

-Udal eskaria: biztanle kopuruaren araberako ratio aldagarriak aplikatzean lortzen da.

-Ureztatze pribatuaren eskaria: ratio aldagarriak aplikatzen dira kokaleku geografikoaren eta biztanle kopuruaren arabera. Ez dauka zerikusirik nekazaritzako ureztatzerako eskariarekin.

-Abeltzaintzako eskaria: azienda espeziearen araberako kontsumo ratioak azienden zentsuei aplikatuta kalkulatzen da. Batez ere ukuiluetan bizi diren espezieak bakarrik hartzen dira kontuan. Gainerakoak hartune propioen bidez hornitzen direla suposatzen da.

URA Ur Agentziak, ur eskariaren gaineko zenbatespena egiteko 2001eko zentsuko biztanle kopurua hartu du kontuan.