Eskaeraren emaitza:

Fitxa metodologikoa

ADIERAZLEA:Okupazio-tasa: generoen arteko aldea (%)
ARDATZA:Ekonomia / Lehiakortasuna
ALORRA:Lan merkatua
DEFINIZIOA:
Erreferentziako udalerriko gizon eta emakumeen okupazio-tasaren ehunekoen arteko aldea. Okupazio-tasa lanean ari diren biztanleen partaidetza da, ehunekotan, 16 urteko eta gehiagoko biztanleria osoan.
KALKULU MEOTODOLOGIA:
formula
NEURRI UNITATEA:
%
INFORMAZIO ITURRIAK:

Biztanleria eta Etxebizitza Zentsua eta Biztanleria aktiboari buruzko udal inkesta. EUSTAT

Biztanleen udal estatistika (EUSTAT)

KALKULU MAIZTASUNA:
--
AZKEN DATUAREN URTEA:
2022
OHARRAK:

Gizonen okupazio-tasaren eta emakumeen okupazio-tasaren arteko aldeak ematen du adierazle hau.

Eustaten Biztanleria eta Etxebizitza Zentsuaren emaitzetan oinarriturik kalkulatu da okupazio-tasa. Horrenbestez, ondoko hauek kontuan izan behar dira:

-Zentsuko galdetegiak bete aurreko astean egoera hauetako batean zeuden pertsonak dira okupatutako biztanleak:

-Ordaindutako ofizio, lanbide edo lanpostu batean lanean (gutxienez ordubete lan egin zuen).

-Berarekin bizi den senide baten enpresan lanean, ordainsaririk edo soldata finkorik gabe (gutxienez ordubete lan egin zuen).

-Aurreko egoeretan sartu beharko liratekeenak ere, nahiz eta aste horretan lanera joan ez (oporrengatik, gaixorik zeudelako, laneko gatazkagatik, eguraldi txarragatik edo gorabehera teknikoagatik), okupatuak izango dira.

-Biztanleen adina abenduaren 31n dituzten urteen arabera zehaztuko da. Adinaren definizio hau erabiltzen da zentsua egiten den unean dauden belaunaldiak bitan banatu beharrik ez izateko.