Eskaeraren emaitza:

Fitxa metodologikoa

ADIERAZLEA:Etxean guztira sortutako hondakinak, biztanle eta urteko (kg./biz./urte)
ARDATZA:Ingurumena ata Mugikortasuna
ALORRA:Hondakinak
DEFINIZIOA:
Udalerrian guztira sortu den etxeko hondakin kopurua, biztanle eta urteko.
KALKULU MEOTODOLOGIA:
formula
NEURRI UNITATEA:
kg./biz./urte
INFORMAZIO ITURRIAK:

Udalerrietako ekipamendu eta azpiegituren gaineko inkesta, Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Ogasun saila eta Eustat.

Biztanleen udal estatistika (EUSTAT)

KALKULU MAIZTASUNA:
Urtero
AZKEN DATUAREN URTEA:
2009
OHARRAK:

Etxeko hondakinak (HE) izenez ezagutzen dira, banakoen etxeetan, txikizkako komertzioetan eta horiekin aldera daitezkeen jarduera ekonomikoetan sortzen diren hondakinak. Hain zuzen ere, hondakinen tipologi horretan, besteak beste, honakoak sartzen dira: gai organiko ustelkorrak, papera/kartoia, beira, plastikozko ontziak, plastikoak, metalezko ontzi arinak, beste ontzi batzuk (brikak, etab.), pilak, bateriak, larrua, ehunak, egurrak, etxetresna elektrikoak (linea zuria, grisa eta marroia), zeramikak.

Adierazle hau kalkulatzeko piloan bildutakoak eta gaika bildutakoak ere hartzen dira kontuan.

Horrez gain, adierazle hau kalkulatzeko erabili diren datuak erreferentziako urteko abenduaren 31n udalerrian bildu ziren etxeko hondakinen kopuruari buruzkoak dira.