Eskaeraren emaitza:

Fitxa metodologikoa

ADIERAZLEA:Argiteria publikoa (biztanleen ‰ )
ARDATZA:Kohesio soziala / Bizi kalitatea
ALORRA:Oinarrizko azpiegiturak
DEFINIZIOA:
Udalerrian dagoen argiteria publikoaren kopuru osoa, 1.000 biztanleko
KALKULU MEOTODOLOGIA:
formula
NEURRI UNITATEA:
‰ biztanle
INFORMAZIO ITURRIAK:

Udalerrietako ekipamendu eta azpiegituren gaineko inkesta, Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Ogasun saila eta Eustat.

Biztanleen udal estatistika (EUSTAT)

KALKULU MAIZTASUNA:
Urtero
AZKEN DATUAREN URTEA:
2009
OHARRAK:

Argiteriaren barruan sartzen dira, kale-argiak, proiektagailuak, fokuak eta bide nahiz espazio publikoak argitzeko diren bestelako gailuak. Beraz, adierazle hau kalkulatzeko, kale-argiez gain beste hauek ere hartu dira kontuan: zutoin edo zutabe baten gaineko argiak, zeharkako kableen bidez galtzadaren gainean esekita daudenak, bidean esekitako katenarietan daudenak edo proiektagailu moduan erabiltzen direnak.

Dena den, soilik hartu da kontuan ondoren zehazten diren betekizunak betetzen dituzten bide eta espazio publikoetako argiteria:

- Berdin da argia ematen duten ala ez (izan ere, batzuetan udalak argiak itzalita izaten ditu energia aurrezteko edo beste arrazoiren bat dela medio).

- Udalak kontserbatu eta mantendu behar ditu.

Adierazle hau kalkulatzeko ez dira kontuan hartuko apaingarri modura jartzen diren argi-puntuak (eraikinen argiketa, ondarearen elementuak...), ezta Gabonetan, jaietan eta abarretan jarritakoak ere.

Horrez gain, adierazle hau kalkulatzeko erabili diren datuak erreferentziako urteko abenduaren 31n udalerrian zegoen argiteria publikoari buruzkoak dira; salbuespen bakarra 2006. urtea da, urte horretako datuak irailaren 30ekoak baitira.