Eskaeraren emaitza:

Fitxa metodologikoa

ADIERAZLEA:Edonor sartzeko udal eraikin irisgarriak (%)
ARDATZA:Kohesio soziala / Bizi kalitatea
ALORRA:Urbanismoa
DEFINIZIOA:
Edonor sartzeko diren udal eraikinen kopurua (ehunekoa), edonor sartzeko udal eraikin irisgarri eta publiko guztiak kontuan hartuta.
KALKULU MEOTODOLOGIA:
formula
NEURRI UNITATEA:
%
INFORMAZIO ITURRIAK:

Udalerrietako ekipamendu eta azpiegituren gaineko inkesta, Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Ogasun saila eta Eustat.

KALKULU MAIZTASUNA:
Urtero
AZKEN DATUAREN URTEA:
2009
OHARRAK:

Etxebizitza moduan erabiltzeko edo nekazaritzarako, industriarako, zerbitzuak emateko edo, oro har, jarduera bat garatzeko eraikin iraunkor, bereizi eta apartekoak hartzen dira eraikintzat. Eraikin bat iraunkorra izango da denbora zehaztugaberako beharrizanak betetzeko pentsatu eta eraiki bada eta, ondorioz, toki berean hamar urte baino gehiago egongo bada. Eraikin bereizia izango da fatxadak edo mehelinak baditu eta teilatu batek estaltzen badu. Eraikin apartekoa izango da kaletik, lur publikotik edo lur pribatutik sar badaiteke. Adierazle hau kalkulatzeko soilik hartuko dira kontuan udalarenak diren eta edonor sartzeko modukoak diren eraikinak.

Bestalde, eraikin irisgarriak dira ondoren ematen diren betekizun guztiak betetzen dituztenak:

-Eraikinaren kanpoaldetik erabilera publikorako esparruetara gurpil-aulkian, modu erabat autonomoan eta beste inoren laguntzarik gabe, sartzeko modukoak izan behar dira.

- Eraikineko igogailuek (baldin badaude) gurpil-aulkia sartzeko moduko neurriak izan behar dituzte, baita itsuentzako seinale egokiak ere.

- Eraikinetan, gurpil-aulkian dabiltzan pertsonek erabiltzeko komun publiko bat egon behar da gutxienez.

Aitzitik, ez dira eraikin irisgarriak izango gurpil-aulkidun pertsonek sartzeko beste pertsonaren baten laguntza (laguna, eraikineko langile bat...) behar badute.

Horrez gain, adierazle hau kalkulatzeko erabili diren datuak erreferentziako urteko abenduaren 31n udalerrian irisgarriak diren udal eraikinen kopuruari buruzkoak dira; salbuespen bakarra 2006. urtea da, urte horretako datuak irailaren 30ekoak baitira.