Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Ekonomia eta Ogasun Saila

euskadi.eus-en hasierako sarbidea

Hasiera

Eskaeraren emaitza:

Fitxa metodologikoa

ADIERAZLEA:Urrituentzako eguneko zentroetako plaza kopurua (biztanleen ‰)
ARDATZA:Kohesio soziala / Bizi kalitatea
ALORRA:Gizartearen ongizatea
DEFINIZIOA:
Udalerriko urrituentzako eguneko zentroetan guztira dagoen plaza kopurua, mila biztanleko.
KALKULU MEOTODOLOGIA:
formula
NEURRI UNITATEA:
INFORMAZIO ITURRIAK:

Udal errolda, INE.

Gizarte-zerbitzuen estatistika. EUSTAT

KALKULU MAIZTASUNA:
Urtero
AZKEN DATUAREN URTEA:
2019
OHARRAK:

Eguneko zentroak dira, besteren laguntza behar duten pertsonei banakako eta eguneko laguntza-programa bat eskaintzen dietenak; izan ere, pertsona horiek beste batzuen laguntza behar izaten dute eguneroko zereginetarako, behar bezala egokitutako instalazioetan eta langile eta jarduteko-programa bereziekin. Mantenu-erdiko eta anbulatorio-erregimeneko funtzionamendua dute. Etxez etxeko laguntzaren eta egoitzetan ematen den zerbitzuaren arteko baliabide bat da, helburua sare naturaleko zaintzaileei euren ahalegina arintzea baita.

Eguneko zentroetan izaten diren erabiltzaileen artean, adierazle hau kalkulatze aldera, soilik hartu dira kontuan urritasunen bat duten pertsonak; hau da, sortzetikoa zein bestelakoa izan daitekeen eta aurreikuspenen arabera betirakoa den gaitasun fisiko, psikiko edo zentzumenezkoa urrituta edukitzearen ondorioz hezkuntza, lan edo gizarte esparruetan integratzeko aukera gutxiago duten pertsona guztiak.

Eguneko zentroetako plaza kopurua, erreferentzia gisa hartu den urteko abenduaren 31n urrituentzako eguneko zentroetan dagoen plaza kopurua da, berdin da plaza horiek beteta dauden ala ez.

Euskadi, auzolana