Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Ekonomia eta Ogasun Saila

euskadi.eus-en hasierako sarbidea

Hasiera

Eskaeraren emaitza:

Fitxa metodologikoa

ADIERAZLEA:3. adinekoentzako eguneko zentroetako plaza kopurua (65 urteko eta gehiagoko biztanleen ‰)
ARDATZA:Kohesio soziala / Bizi kalitatea
ALORRA:Gizartearen ongizatea
DEFINIZIOA:
Udalerrian 3. adinekoentzako dauden eguneko zentroetako plaza kopurua, 65 urte eta gehiago dituen mila biztanleko.
KALKULU MEOTODOLOGIA:
formula
NEURRI UNITATEA:
INFORMAZIO ITURRIAK:

Udal errolda, INE.

Gizarte-zerbitzuen estatistika. EUSTAT

KALKULU MAIZTASUNA:
Urtero
AZKEN DATUAREN URTEA:
2018
OHARRAK:

Eguneko zentroak dira, besteren laguntza behar duten pertsonei banakako eta eguneko laguntza-programa bat eskaintzen dietenak; izan ere, pertsona horiek beste batzuen laguntza behar izaten dute eguneroko zereginetarako, behar bezala egokitutako instalazioetan eta langile eta jarduteko-programa bereziekin. Mantenu-erdiko eta anbulatorio-erregimeneko funtzionamendua dute. Etxez etxeko laguntzaren eta egoitzetan ematen den zerbitzuaren arteko baliabide bat da, helburua sare naturaleko zaintzaileei euren ahalegina arintzea baita.

Eguneko zentroetan izaten diren erabiltzaileen artean, adierazle hau kalkulatze aldera, 3. adinekoak bakarrik hartu dira kontuan. Hirugarren adinaren barruan sartzen diren pertsonak dagoeneko erretiratuta daudenak dira; hau da, adin horretan, oro har, ohiko lana utzi dute eta gizartean nolabait baztertuak izateko moduko murrizketa psikofisikoak dituzte.

Eguneko zentroetako plaza kopurua, erreferentzia gisa hartu den urteko abenduaren 31n 3. adinekoentzako eguneko zentroetan dagoen plaza kopurua da, berdin da plaza horiek beteta dauden ala ez.

Euskadi, auzolana