Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Ekonomia eta Ogasun Saila

euskadi.eus-en hasierako sarbidea

Hasiera

Eskaeraren emaitza:

Fitxa metodologikoa

ADIERAZLEA:Egoitza-zentroen (3. adinekoak eta urrituak) betetze-maila (%).
ARDATZA:Kohesio soziala / Bizi kalitatea
ALORRA:Gizartearen ongizatea
DEFINIZIOA:
Udalerrian dauden 3. adinekoentzako edota urritasunen bat duten pertsonentzako egoitza-zentroen betetze-maila.
KALKULU MEOTODOLOGIA:
formula
NEURRI UNITATEA:
%
INFORMAZIO ITURRIAK:

Gizarte-zerbitzuen estatistika. EUSTAT

KALKULU MAIZTASUNA:
Urtero
AZKEN DATUAREN URTEA:
2019
OHARRAK:

Egoitza-zentroetan, etengabeko arreta eta erabateko laguntza ematen da; hain zuzen ere, elkarbizitzarako zentro hauetan ostatua, mantenua eta beste zerbitzu osagarri batzuk eskaintzen dira. Egoitza zerbitzua eskaintzen duten zentro guztiak sartzen dira tipologia honen barruan: harrera zentroak, aterpetxeak, barnetegi erregimena duten errekuperazio zentroak, egoitza funtzionalak eta egoitzak.

Egoitza-zentroetan izaten diren erabiltzaileen artean, adierazle hau kalkulatze aldera, bi talde nagusi bereizten dira: 3. adinekoak eta urritasunen bat duten pertsonak. Hirugarren adinaren barruan sartzen diren pertsonak dagoeneko erretiratuta daudenak dira; hau da, adin horretan, oro har, ohiko lana utzi dute eta gizartean nolabait baztertuak izateko moduko murrizketa psikofisikoak dituzte. Bestalde, urritutzat hartzen dira, sortzetikoa zein bestelakoa izan daitekeen eta aurreikuspenen arabera betirakoa den gaitasun fisiko, psikiko edo zentzumenezkoa urrituta edukitzearen ondorioz hezkuntza, lan edo gizarte esparruetan integratzeko aukera gutxiago duten pertsona guztiak.

Bada, 3. adinekoentzako edota urrituentzako egoitza-zentro guztien betetze-maila kalkulatzeko, erreferentzia gisa hartu den urteko abenduaren 15ean dagoen erabiltzaile kopurua edo ireki den espediente kopurua erabiltzen da. Azterketan bi taldeak sartzen dira: batetik 3. adineko erabiltzaile guztiak eta, bestetik, urritu guztiak. Egoitza-zentroetako plaza kopurua, erreferentzia gisa hartu den urteko abenduaren 31n 3. adinekoentzako eta urrituentzako egoitza-zentroetan dagoen plaza kopurua da, berdin da beteta dauden ala ez.

Euskadi, auzolana