Eskaeraren emaitza:

Fitxa metodologikoa

ADIERAZLEA:Eguneko zentroen (3. adinekoak eta urrituak) betetze-maila (%)
ARDATZA:Kohesio soziala / Bizi kalitatea
ALORRA:Gizartearen ongizatea
DEFINIZIOA:
Udalerrian dauden 3. adinekoentzako edota urritasunen bat duten pertsonentzako eguneko zentroen betetze-maila.
KALKULU MEOTODOLOGIA:
formula
NEURRI UNITATEA:
%
INFORMAZIO ITURRIAK:

Gizarte-zerbitzuen estatistika. EUSTAT

KALKULU MAIZTASUNA:
Urtero
AZKEN DATUAREN URTEA:
2019
OHARRAK:

Eguneko zentroak dira, besteren laguntza behar duten pertsonei banakako eta eguneko laguntza-programa bat eskaintzen dietenak; izan ere, pertsona horiek beste batzuen laguntza behar izaten dute eguneroko zereginetarako, behar bezala egokitutako instalazioetan eta langile eta jarduteko-programa bereziekin. Mantenu-erdiko eta anbulatorio-erregimeneko funtzionamendua dute. Etxez etxeko laguntzaren eta egoitzetan ematen den zerbitzuaren arteko baliabide bat da, helburua sare naturaleko zaintzaileei euren ahalegina arintzea baita.

Eguneko zentroetan izaten diren erabiltzaileen artean, adierazle hau kalkulatze aldera, bi talde nagusi bereizten dira: 3. adinekoak eta urritasunen bat duten pertsonak. Hirugarren adinaren barruan sartzen diren pertsonak dagoeneko erretiratuta daudenak dira; hau da, adin horretan, oro har, ohiko lana utzi dute eta gizartean nolabait baztertuak izateko moduko murrizketa psikofisikoak dituzte. Bestalde, urritutzat hartzen dira, sortzetikoa zein bestelakoa izan daitekeen eta aurreikuspenen arabera betirakoa den gaitasun fisiko, psikiko edo zentzumenezkoa urrituta edukitzearen ondorioz hezkuntza, lan edo gizarte esparruetan integratzeko aukera gutxiago duten pertsona guztiak.

Bada, 3. adinekoentzako edota urrituentzako eguneko zentro guztien betetze-maila kalkulatzeko, erreferentzia gisa hartu den urteko abenduaren 15ean dagoen erabiltzaile kopurua edo ireki den espediente kopurua erabiltzen da. Azterketan bi taldeak sartzen dira: batetik 3. adineko erabiltzaile guztiak eta, bestetik, urritu guztiak. Izenburuan aipatutako eguneko zentroetako plaza kopurua, erreferentzia gisa hartu den urteko abenduaren 31n 3. adinekoentzako eta urrituentzako eguneko zentroetan dagoen plaza kopurua da, berdin da plaza horiek beteta dauden ala ez.