Eskaeraren emaitza:

Fitxa metodologikoa

ADIERAZLEA:Delitu-indizea (‰biztanle).
ARDATZA:Kohesio soziala / Bizi kalitatea
ALORRA:Gizarte segurtasuna
DEFINIZIOA:
Udalerrian egin diren eta Ertzaintzako agenteek ezagutu eta erregistratu dituzten delitu eta hobenen kopuru osoa, 1.000 biztanle bakoitzeko.
KALKULU MEOTODOLOGIA:
formula
NEURRI UNITATEA:
INFORMAZIO ITURRIAK:

Gabinete de la Viceconsejería de Seguridad del Departamento de Interior del Gobierno Vasco

Biztanleen udal estatistika (EUSTAT)

KALKULU MAIZTASUNA:
Urtero
AZKEN DATUAREN URTEA:
2022
OHARRAK:

Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Saileko Segurtasuneko Sailburuordetzaren Kabineteak, besteak beste, poliziaren intereseko estatistikak egiteko erantzukizuna du bere funtzioen artean, saileko arduradunek erabakiak hartzeko prozesuak orientatzeko helburuarekin, ondoko ekintza hauek barne: datuak biltzeko prozesua antolatzea, bildutako datuen analisia eta prospekzioa, eta datu horien ustiapena eta barne-hedapena.

Adierazle honek bere kalkuluan Ertzaintzak (Euskal Autonomia Erkidegoko polizia-kidego autonomoak) erregistratutako delituak eta hobenak biltzen ditu, jazo diren udalerriaren arabera.

Legeak 1995eko Zigor Kodeko 10. artikuluaren arabera zigortzen dituen ekintza eta omisioak, doloz edo axolagabekeriaz eginak, delituak eta hobenak izango dira. 13.3 artikuluaren arabera, legeak zigor arinez zehatzen dituen urraketak hobenak dira.

Gaineratu behar dugu Euskal Autonomia Erkidegoan eta bere lurralde historikoetan (Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa) erregistratutako delitu eta hobenen kopuru osoa ez datorrela bat EAEko udalerri bakoitzean erregistratutako delitu eta hobenen baturarekin. Horren arrazoia da ez dela jakina urraketa batzuk zein udalerritan egin diren.