Eskaeraren emaitza:

Fitxa metodologikoa

ADIERAZLEA:55 eta 64 urte arteko okupazio tasa (%)
ARDATZA:Ekonomia / Lehiakortasuna
ALORRA:Lan merkatua
DEFINIZIOA:
Lanean ari diren 55 eta 64 urte arteko biztanleen partaidetza, ehunekotan, adin horretako biztanleria osoan.
KALKULU MEOTODOLOGIA:
formula
NEURRI UNITATEA:
%
INFORMAZIO ITURRIAK:

Biztanleria eta Etxebizitza Zentsua eta Biztanleria aktiboari buruzko udal inkesta. EUSTAT

Biztanleen udal estatistika (EUSTAT)

KALKULU MAIZTASUNA:
--
AZKEN DATUAREN URTEA:
2022
OHARRAK:

Adierazle hau* Eustaten Biztanleria eta Etxebizitza Zentsuaren emaitzetan oinarriturik kalkulatu da. Horrenbestez, ondoko hauek kontuan izan behar dira:

-Zentsuko galdetegiak bete aurreko astean egoera hauetako batean zeuden pertsonak dira okupatutako biztanleak:

-Ordaindutako ofizio, lanbide edo lanpostu batean lanean (gutxienez ordu betez lan egin zuen).

-Berarekin bizi den senide baten enpresan lanean, ordainsaririk edo soldata finkorik gabe (gutxienez ordu betez lan egin zuen).

-Aurreko egoeretan sartu beharko liratekeenak, nahiz eta aste horretan lanera joan ez (oporrengatik, gaixorik zeudelako, laneko gatazkagatik, eguraldi txarragatik edo gorabehera teknikoagatik), okupatuak izango dira ere.

-Biztanleen adina abenduaren 31n dituzten urteen arabera zehaztuko da. Adinaren definizio hau erabiltzen da zentsua egiten den unean dauden belaunaldiak bitan banatu beharrik ez izateko.

* Europako Batasunaren Lisboako Kontseiluak egiturazko adierazletzat definitua.