Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Ekonomia eta Ogasun Saila

euskadi.eus-en hasierako sarbidea

Hasiera

Eskaeraren emaitza:

Fitxa metodologikoa

ADIERAZLEA:Etxebidek azken bost urteetan adjudikatu dituen etxebizitza babestuak (BOE) (‰biztanle)
ARDATZA:Kohesio soziala / Bizi kalitatea
ALORRA:Etxebizitza
DEFINIZIOA:
Azken bost urteetan Euskal Etxebizitza Zerbitzuak (Etxebide) udalerrian adjudikatu dituen etxebizitza babestuen (BOE) kopurua guztira, udalerrian erroldatuta dauden 1.000 biztanle bakoitzeko.
KALKULU MEOTODOLOGIA:
formula
NEURRI UNITATEA:
INFORMAZIO ITURRIAK:

Udal errolda, INE.

Etxebide ¿ Babespeko Etxebizitza Esleitzeko Zerbitzu Publikoa, Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio saila

KALKULU MAIZTASUNA:
Urtero
AZKEN DATUAREN URTEA:
2018
OHARRAK:

1997. urtearen erdialdean, Eusko Jaurlaritzak Euskal Etxebizitza Zerbitzua (Etxebide) sortu zuen, etxebizitza gaietan zerbitzuak emateko. Zerbitzuhonen funtzioen artean babes ofizialeko etxebizitzak (BOE) sustatzea dago.

Babes ofizialeko etxebizitzak administrazioak halakotzat jotzen dituenak dira. Horretarako, zenbait baldintza bete behar dituzte azalerari, diseinuari eta kalitateari dagokienez. Ezin dituzte gainditu administrazioak ezarritako salmenta eta errentako gehienezko prezioak. Pertsona fisikoen ohiko bizileku iraunkor gisa erabili behar dira.

Adierazle hori kalkulatzeko orduan, Etxebidek azken bost urteetan Euskal Autonomia Erkidegoko udalerri bakoitzean adjudikatutako etxebizitza-kopuru osoa izango da kontuan. Izendatzailea denbora-tarte horretan udalerri horietan batezbesteko biztanle-kopurua izango da.

Euskadi, auzolana