Eskaeraren emaitza:

Fitxa metodologikoa

ADIERAZLEA:Población perceptora de pensiones contributivas (% habitantes)
ARDATZA:Ekonomia / Lehiakortasuna
ALORRA:Biztanleriaren ekonomia baliabideak
DEFINIZIOA:
Udalerriko kotizaziopeko pentsioak jasotzen dituzten pertsonak, udalerriko biztanle guztiekiko. (%)
KALKULU MEOTODOLOGIA:
formula
NEURRI UNITATEA:
%
INFORMAZIO ITURRIAK:

Gizarte Segurantzako Institutu Nazionala. Estatistikak

Biztanleen udal estatistika (EUSTAT)

KALKULU MAIZTASUNA:
Urtero
AZKEN DATUAREN URTEA:
2023
OHARRAK:

Kotizaziopeko pentsioak prestazio ekonomikoak dira, iraupen mugagabekoak, baina ez beti, eta horiek ematea Gizarte Segurantzarekin aldez aurretik harreman juridikoa izatearen mende egon ohi da (gutxieneko kotizazio-aldi bat egiaztatzea kasu jakin batzuetan), betiere eskatutako gainerako baldintzak betetzen badira. Zenbatekoa zehazteko, langileak eta enpresaburuak, besteren konturako langileak badira, pentsioaren oinarri arautzailearen ondorioetarako kontuan hartutako aldian egindako ekarpenak hartuko dira kontuan. Gizarte Segurantzako Erregimen Orokorraren eta Erregimen Berezien babes-ekintzaren barruan, kasuan kasuko araubide berezian modalitate bakoitzerako adierazten diren salbuespenekin, honako pentsio hauek sartzen dira: Erretiroagatik: erretiro arrunta, erretiro aurreratua mutualista izateagatik, erretiro aurreratua mutualista izan gabe, erretiro aurreratua lana borondatez ez uzteagatik, erretiro aurreratua langilearen borondatez, erretiro aurreratua gutxieneko adina murrizteagatik jarduera nekagarri, toxiko eta osasungaitzak egiteagatik, desgaitasuna duten langileen erretiro aurreratua, erretiro partziala, erretiro malgua eta erretiro berezia 64 urterekin. Ezintasun iraunkorragatik: osoa, absolutua eta baliaezintasun handia. Heriotzagatik: alarguntasuna, zurztasuna eta senideen aldekoa. Zahartzaroko eta Baliaezintasuneko Nahitaezko Aseguruaren (SOVI) babes-ekintzaren barruan, honako pentsio hauek sartzen dira: Zahartzaroa. Baliaezintasuna. Alarguntasuna. Estatistika hau titularrak jakinarazpenetarako adierazi duen helbidearen herrian oinarrituta egin da.