Lehendakaritza

Argitalpen-data: 2015/12/17

Gobernu Irekia / Open Government arloan profesionalak espezializatzeko eta prestatzeko bekak 2016

Titulua

Gobernu Irekia / Open Government arloan profesionalak espezializatzeko eta prestatzeko bekak


Xedea

Bekak Gobernu Irekia / Open Government arloan profesionalak espezializatzea eta prestatzea sustatzera daude bideratuta, batez ere, Kazetaritza Digitala eta Herritarren Parte Hartzea bultzatzeko. Interesdunek arlo horietan parte hartu eta ikertu ahalko dute, eta prozesu horiek nahiz lan egiteko moduak barrutik ikusi ahalko dituzte.

 

Deialdia

Gobernu Irekian jarduteko 2 bekatara aurkezteko epea zabaldu du Eusko Jaurlaritzak

Gobernu Irekia, gardentasuna eta herritarren parte-hartzea interneten (1 beka)

Kazetaritza digitala (1 beka)

 

Araudia

Ebazpena, 2015ko abenduaren 10ekoa, Lehendakaritzako idazkari nagusiarena, Gobernu Irekia / Open Government arloko profesionalak espezializatu eta  prestatzeko beken deialdia egiten duena.

78/2014 Dekretua, maiatzaren 20koa, Gobernu Irekia/Open Government arloan profesionalak espezializatzeko eta prestatzeko bekak arautzen dituen Dekretua aldatzekoa.

173/2011 Dekretua, uztailaren 26koa, Gobernu Irekia/Open Government arloan profesionalak espezializatzeko eta prestatzeko bekak arautzen dituena.