Lehendakaritza

Koordinazioa: Planifikazioa - IX. Legealdia

Planifikazioa

Plangintza antolaketa-tresna bat, eta tresna horren bidez, edozein erakundetan aurretik identifikatutako helburu batzuk lortzeko erabil daitezkeen baliabideak ordenatu nahi dira.

Tresna horren bitartez, erakundearen helburuak ezartzen dira eta helburu horiek erdiesteko egoki diren jardunbideak finkatzen dira.

Alde horretatik, plangintza eta programazioa koordinazioaren printzipio konstituzionala betetzeko erabilitako tekniken artean kokatzen dira.

Eusko Jaurlaritzak nola planifikatzen du?

Gobernu plana

Eusko Jaurlaritzak tresna informatiko bat ezartzeko prozesuan murgilduta dago, tresna horretan Jaurlaritzaren planifikazioa eta jarraipena oinarritzen dira eta Gobernu Plana izena du. Tresna honetan bat egiten dute gobernu izaera duen planifikazioa, Jaurlaritzako sail bakoitzaren planifikazioa eta sail arteko eta erakunde arteko planak. Tresna horretan zabalduko dira ildo estrategikoak, helburu estrategikoak, jarduerak eta adierazleak. Barne tresna bat da eta legegintzaldi honetan ezarri diren konpromisoak bete diren edo ez jakiteko aukera ematen du, eta informazioa ematen du politika publikoak ebaluatzeko eta herritarrei kontuen berri emateko.p>

Gobernu Planen kudeaketarako informazio sistema (PdG) (PPT, 4 MB.) (Gaztelaraz)

Egutegiak

Legegintza egutegia IX. Legealdia

IX. legegintzaldiko Legegintza Egutegia osatuko zuten legegintza proiektuen multzoa prestatzeko, 2009ko uztailaren 21eko Gobernu Kontseiluak “Legegintza egutegia”ren jarduerak prestatzeko erabakia hartu zuen:
IX. legegintzaldiaren Legegintza egutegia onartzeko, 2009ko azaroaren 17ko Gobernu Kontseiluak “2009/2013 IX. Legegintzaldiaren Legegintza Egutegia” onartzen duen erabakia onartu zuen:

Egitasmo eta jarduera esanguratsuen egutegia IX. Legealdia

IX. Legegintzaldiaren egitasmo eta jarduera esanguratsuen egutegia osatuko zuten gobernu plan guztiak eta jarduera esanguratsuak prestatzeko, 2009ko abenduaren 22ko Gobernu Kontseiluak “2009-2013 IX. Legegintzaldiko Plan eta Jarduera esanguratsuen egutegia” egiteko prestakuntza jarduerak onartu zituen.
Azken eguneratzea: 2016/08/03