Sede electrónica

Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

euskadi.eus

Consulta

Consulta simple

Servicios


Último boletín RSS

Boletin Oficial del País Vasco

60. zk., 2015eko martxoaren 30a, astelehena

N.º 60, lunes 30 de marzo de 2015


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da


El contenido de los otros formatos que aquí se muestran, se ha obtenido mediante una transformación del documento electrónico PDF oficial y auténtico

XEDAPEN OROKORRAK

DISPOSICIONES GENERALES

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
DEPARTAMENTO DE EMPLEO Y POLÍTICAS SOCIALES
1449
1449

31/2015 DEKRETUA, martxoaren 17koa, lana eta familia bateragarri egiteko laguntzei buruzko Dekretua aldatzekoa.

DECRETO 31/2015, de 17 de marzo, de modificación del Decreto sobre ayudas para la conciliación de la vida familiar y laboral.

Familia eta lana bateratzeko laguntzei buruzko ekainaren 29ko 177/2010 indarreko Dekretuaren helburua da, familia eta lana bateratzeko politikaren esparruan, Eusko Jaurlaritzak Enpleguaren eta Gizarte Politiken Sailaren bidez ematen dituen laguntzak arautzea, familiei zuzendutako honako jarduera-ildo hauen bidez:

El vigente Decreto 177/2010, de 29 de junio, sobre ayudas para la conciliación de la vida familiar y laboral, tiene por objeto la regulación de las ayudas que, en el marco de la política de conciliación de la vida familiar y laboral, otorga el Gobierno Vasco, a través del Departamento de Empleo y Políticas Sociales, mediante las siguientes líneas de actuación dirigidas a las familias:

– Semeak edo alabak zaintzeko eszedentzia hartu edo lanaldia murriztu duten langileentzako laguntzak (II. kapitulua).

– Ayudas a personas trabajadoras que se encuentren en situación de excedencia o reducción de jornada de trabajo para el cuidado de hijos o de hijas (capítulo II).

– Mendetasun-egoeran edo osasun-egoera oso larrian dauden senitartekoak zaintzeko eszedentzia hartu edo lanaldia murriztu duten langileentzako laguntzak (III. kapitulua).

– Ayudas a personas trabajadoras que se encuentren en situación de excedencia o reducción de jornada de trabajo para el cuidado de familiares en situación de dependencia o extrema gravedad sanitaria (capítulo III).

– Adingabe seme-alabak zaintzeko langileak kontratatzeko laguntzak (V. kapitulua).

– Ayudas por la contratación de personas trabajadoras para el cuidado de hijos o de hijas menores (capítulo V).

Aipatutako dekretuak V. kapituluan araututako laguntzen gainean soilik ezartzen ditu, hau da, seme-alaba adingabeak zaintzeko langilea kontratatzeagatikoetan, laguntza horiek lortzeko baldintza ekonomikoak, familia-errenta estandarizatuaren irizpideetan oinarrituta.

El citado decreto establece únicamente respecto de las ayudas reguladas en su capítulo V, esto es, las ayudas por la contratación de personas trabajadoras para el cuidado de hijos o de hijas menores, requisitos económicos para acceder a las mismas, los cuales atienden a criterios de renta familiar estandarizada.

Gai horri dagokionez, eta kontuan hartuta familia-egoerak oso askotarikoak direla, abenduaren 12ko 13/2008 Legeak, Familiei laguntzekoak, aurreikusi zuen ezen, premia zegoela familia-errenta estandarizatzeko sistemak ezartzeko, hain zuzen ere, familia-egoera eta -mota guztiak ekitatez tratatu ahal izateko. Sistema horiek familientzako laguntza ekonomikoetan edo familiei laguntzeko zerbitzuetan aplikatzekoak dira, baldin eta familia-unitatearen maila ekonomikoa laguntza edo zerbitzu horietara iristeko baldintza bada, edo prestazio horren zenbatekoa edo zerbitzuagatik ordainduko den zatia zehazteko irizpidea bada. Familia-errentak estandarizatzeko sistema horiek familia-unitatearen kide-kopuruaren zein horren eraketaren arabera errenta pisatzeko gai diren baliokidetasun-sistemak dira. Horien abiapuntua da diru-sarreren maila bera izateak ez diela eraketa ezberdinak dituzten familia-unitateei gaitasun ekonomiko bera eskaintzen ulertzea da, eros-ahalmenari eta bizi-mailari dagokienez.

En este sentido, la Ley 13/2008, de 12 de diciembre, de Apoyo a las Familias, partiendo de la existencia de realidades familiares muy diversas, prevé la necesidad de establecer sistemas de estandarización de la renta familiar que permitan dar un trato más equitativo a los distintos tipos y situaciones familiares y que serán aplicables a las ayudas económicas o a los servicios de apoyo a las familias en los que el nivel económico de renta de la unidad familiar actúe, bien como condición de acceso, bien como criterio para la determinación de la cuantía de la prestación o de la cuantía de la participación económica en el pago del servicio. Estos sistemas de estandarización de las rentas familiares consisten en sistemas de equivalencias capaces de ponderar la renta en función no sólo del número de miembros de la unidad familiar, sino también de la composición de esta unidad, partiendo de considerar que un mismo nivel de ingresos no ofrece la misma capacidad económica, en términos de poder adquisitivo y de nivel de vida, a unidades familiares con diferente composición.

Aurreikuspen hori aipatutako legearen 6. artikuluan islatzen da, berariaz xedatzen baita laguntza edo zerbitzua kudeatzen duen administrazioak edo sailak zehaztuko duela estandarizazio-sistema erregelamendu bidez, laguntza edo zerbitzuaren arabera; familia-politiken eremuari dagokionez, zehazki, bigarren paragrafoan eransten du homologoak diren laguntzentzat familia-errentaren estandarizazio-sistema bera eta laguntza jasotzeko muga berdinak ezarriko direla.

Esta previsión tiene su traslación al artículo 6 del citado texto legal, donde expresamente se establece que el sistema concreto de estandarización se determinará reglamentariamente por la administración o departamento que gestione la ayuda o servicio en función de su naturaleza, y, en concreto, por lo que al ámbito de las políticas de familia se refiere, añade en su párrafo segundo que para las ayudas que sean homólogas se establecerá el mismo sistema de estandarización de la renta familiar y los mismos umbrales de acceso.

Aipatutako xedapenaren arabera, eta «homologoak» terminoa aintzat hartuta, familietara zuzendutako diru-laguntza guztiak, familia eta lana bateragarri egiteko helburua dutenak eta, zehazki, abenduaren 12ko 13/2008 Legeak, Familiei Laguntzekoak, II. tituluko I. kapituluan ezartzen dituenak, irizpide berberen arabera zehazteko beharra erabaki da.

En aras del contenido de la citada disposición, y atendiendo al término «homólogas», se concluye la necesidad de que todas las ayudas económicas dirigidas a las familias, que tengan por finalidad facilitar la conciliación de la vida familiar y laboral, y que vienen establecidas en el Capítulo II del Título II de la Ley 13/2008, de 12 de diciembre, de Apoyo a las Familias, se determinen de acuerdo a unos mismos criterios.

Are gehiago aintzat hartzen bada horiekin guztiekin lortu nahi den helburua bakarra dela, eta aipatutako legearen 11. artikuluan adierazten denaren arabera, honela adieraz daitekeela: seme-alaba adingabeak edo mendetasun-egoeran dauden pertsonak zaintzeko eszedentzia hartzeak edo lanaldia murrizteak dakarren diru-sarreren galera orekatzea, hein batean, gutxienez, edo seme-alaba adingabeak etxean zaintzeko langileak kontratatzeagatiko gastuak ordaintzen laguntzea, kasuan kasu familia eta lana bateragarri egiteko aukeratu duten eredua zein den gorabehera.

Más aún, si se tiene en cuenta que con todas ellas se persigue un mismo objeto, y que en términos del artículo 11 del citado texto legal se traduce en el hecho de compensar, al menos parcialmente, la pérdida de ingresos originada por una excedencia laboral o una reducción de jornada de trabajo para el cuidado de los hijos e hijas menores de edad o de las personas en situación de dependencia, o a contribuir al pago de los gastos originados por la contratación de una persona para el cuidado, a domicilio, de los mencionados hijos o hijas, con independencia del modelo de conciliación de la vida familiar y laboral por el que hayan optado.

Horrek guztiak aintzat hartu behar du, gainera, hautaketaren printzipioa dela Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren familia-politikak jarraitu beharreko printzipioetako bat, Familiei Laguntzeko Legearen 4. artikuluan xedatutakoaren arabera. Printzipio horri jarraikiz, euskal administrazio publikoen betebeharra da familiei hainbat aukera ematea beren seme-alaba adingabeak zaintzeko eta artatzeko moduari dagokionez, bai eta mendetasun-egoeran dauden pertsonei dagokienez ere.

Todo ello atendiendo, además, a que uno de los principios inspiradores de la política familiar de la Administración General de la Comunidad Autónoma Vasca, de acuerdo con lo dispuesto en el artículo 4 de la Ley de Apoyo a las Familias, es el principio de elección, en virtud del cual las administraciones públicas vascas están obligadas a promover los medios necesarios para facilitar a las familias posibilidades de elección en relación con el cuidado y la atención a sus hijos e hijas menores de edad, así como en relación con las personas en situación de dependencia.

Gauzak horrela, ez da zentzuzkoa laguntza-ildoetako batean, aipatutako 177/2010 Dekretuak, ekainaren 29koak, V. kapituluan arautzen duenean, adibidez, laguntzaren zenbatekoa zehaztera zuzendutako irizpideak aplikatzea, baina beste bi laguntza-ildoekin gauza bera ez gertatzea.

Siendo esto así, no resuelta congruente que en una de las líneas de ayuda, como es el caso de la regulada en el capítulo V del citado Decreto 177/2010, de 29 de junio, se apliquen criterios de renta dirigidos a determinar la cuantía de la ayuda, pero no suceda lo mismo con las otras dos líneas de ayuda.

Bestetik, aintzat hartu behar da, Familiak Laguntzeko Legearen 6. artikuluan ezarritako agintaldia betez, onartu zela uztailaren 24ko 154/2012 Dekretua, familia-politiken eremuan familia-errenta estandarizatzeko sistemari buruzkoa. Dekretu horren helburua da familia-politiken eremuko laguntzei aplika dakiekeen familia-errentaren estandarizazio-sistema arautzea, besteak beste, seme-alaba adingabeak edo mendetasun-egoeran dauden pertsonak zaintzeko eszedentzia hartu edo lanaldia murriztu duten langileentzako laguntzei, eta seme-alaba adingabeak etxean zaintzeko langileak kontratatzeagatiko laguntzei, dekretu horren 1. artikuluan xedatutakoaren arabera.

Por otro lado, hay que tener en cuenta que en cumplimiento del mandato establecido en el artículo 6 de la Ley de Apoyo a las Familias, se aprobó el Decreto 154/2012, de 24 de julio, sobre el sistema de estandarización de la renta familiar en el marco de las políticas de familia, con el objeto de regular el sistema de estandarización de la renta familiar aplicable, entre otras, a las ayudas a personas trabajadoras que se encuentren en situación de excedencia o reducción de jornada de trabajo para el cuidado de hijos o de hijas, a las ayudas a personas trabajadoras que se encuentren en situación de excedencia o reducción de jornada de trabajo para el cuidado de familiares en situación de dependencia, y a las ayudas por la contratación de personas trabajadoras para el cuidado de hijos o de hijas menores, en virtud de lo dispuesto en su artículo 1.

Goian adierazitakotik eratortzen da familia-errenta estandarizatzeko sistema aplikatuko litzaiekeela familiei laguntzeko hainbat laguntza-ildori, familia eta lana bateragarri egitera bideratutakoei (gorago aipatutakoak), baldin eta errenta diru-laguntzaren zenbatekoa zehazteko baldintza erabakigarria balitz; izan ere, goian aipatutako Dekretuaren 1. artikuluak berariaz aipatzen ditu abenduaren 12ko 13/2008 Legeak bere 12. artikuluko a), b) eta d) idatzi-zatietan jasotzen dituen diruz laguntzeko moduko egoerak.

De lo anterior se desprende que el sistema de estandarización de la renta familiar resultaría de aplicación a las diferentes líneas de ayudas económicas de apoyo a las familias, dirigidas a facilitar la conciliación de la vida familiar y laboral, arriba citadas, siempre y cuando la renta fuese un criterio determinante de la cuantía de la ayuda, habida cuenta que el artículo 1 del arriba citado decreto alude expresamente a las actuaciones subvencionables contempladas en los apartados a), b) y d) del artículo 12 de la Ley 13/2008, de 12 de diciembre.

Familia-politiken esparruan, familia-errentaren estandarizazio-sistemari buruzko uztailaren 24ko 154/2012 Dekretuaren onarpenak familia eta lana bateratzeko laguntzei buruzko ekainaren 29ko 177/2010 Dekretuaren artikuluen lehen aldaketa ere ekarri zuen; zehazki, lehen paragrafoko 3. artikuluarena eta 40. artikuluko hirugarren paragrafoarena. Azken horrek V. Kapituluan garatutako adingabeko seme-alabak zaintzeko langileen kontratazioagatiko laguntzen lerroari eragiten zion.

La aprobación del Decreto 154/2012, de 24 de julio, sobre el sistema de estandarización de la renta familiar en el marco de las políticas de familia implicó, además, la primera modificación del articulado del Decreto 177/2010, de 29 de junio, sobre ayudas para la conciliación de la vida familiar y laboral; en concreto, del párrafo primero del artículo 3 y del párrafo tercero del artículo 40, este último afectaba a la línea de ayudas a personas trabajadoras por la contratación de personas trabajadoras para el cuidado de hijos o de hijas menores desarrollada en su Capítulo V.

Aurrekotik abiatuta, dekretu honek familia eta lana bateratzeko laguntzetan sartzen duen aldaketa nagusia estandarizatutako familia-errentaren irizpidearen aplikazioa da, seme-alabak eta mendetasun-egoeran zein osasun-egoera larria duten senitartekoak zaintzeko eszedentzia edo lanaldiaren murrizketa duten langileentzako laguntza-lerroetan, bai eta irizpide hori aplikatzen den laguntza-lerro guztietarako atari berberena ere, horien onuradunei dagokien laguntzaren zenbateko zehatza erabakiko duten faktore gisa. Hori guztia Familiak Laguntzeko Legeak 6.2 artikuluan xedatutakoari men eginez (azken horren arabera, familia-politiken eremuan familia-errenta estandarizatzeko sistema bera ezarriko da homologoak diren laguntzentzat, bai eta laguntza jasotzeko muga berak ere) gauzatuko da, bai eta uztailaren 24ko 154/2012 Dekretuak, familia-politiken eremuan familia-errentaren estandarizatzeko sistemari buruzkoak, xedatutakoari ere.

Partiendo de lo anterior, la modificación principal que introduce este decreto en las ayudas para la conciliación de la vida familiar y laboral, es la aplicación del criterio de la renta familiar estandarizada en las líneas de ayudas a personas trabajadoras que se encuentren en situación de excedencia o reducción de jornada de trabajo para el cuidado de hijos o de hijas, y a personas trabajadoras que se encuentren en situación de excedencia o reducción de jornada de trabajo para el cuidado de familiares en situación de dependencia o extrema gravedad sanitaria, así como de los mismos umbrales de acceso en todas las líneas de ayudas a las que resulta de aplicación dicho criterio, como factores que van a determinar la concreta cuantía de la ayuda que corresponda a las personas beneficiarias de las mismas. Todo ello, en aplicación de lo dispuesto en el artículo 6.2 de la Ley de Apoyo a las Familias, a la vista del cual en el ámbito de las políticas de familia, para las ayudas que sean homólogas se establecerá el mismo sistema de estandarización de la renta familiar y los mismos umbrales de acceso, y de acuerdo con la regulación prevista en el Decreto 154/2012, de 24 de julio, sobre el sistema de estandarización de la renta familiar en el marco de las políticas de familia.

Beste aldetik, kontratazio egonkorra laguntzeko eta langileen enplegagarritasuna hobetzeko neurriei buruzko abenduaren 20ko 16/2013 Errege Dekretu-legearen onarpenarekin, Langileen Estatutuan aurreikusitako zortzi urtetik beherako adingabekoen zaintza legalarengatiko lanegunaren murrizpenaren kasua hamabi urtetik beherako adingabekoetara zabaltzen da.

Por otro lado, con la aprobación del Real Decreto-ley 16/2013, de 20 de diciembre, de medidas para favorecer la contratación estable y mejorar la empleabilidad de los trabajadores, se amplía el supuesto de reducción de jornada por razones de guarda legal de personas menores de ocho años previsto en el Estatuto de los Trabajadores, a las personas menores de doce años.

Aurreko aldaketa dela eta, ekainaren 29ko 177/2010 Dekretuaren II. Kapituluaren arabera diruz lagundu daitezkeen egoeren edukia lege-esparru berri honetara egokitzen da. Horren ondorioz, eta egindako aldaketa zaintza legalarengatiko lanegunaren murrizketa duten langileentzako benetan eraginkorra izan dadin, aipatutako Dekretuaren 9. artikuluan aurreikusitako diruz lagundu daitezkeen gehienezko mugak ere aldatzen dira.

Con ocasión de la modificación anterior, se adecua a ese nuevo marco legal el contenido de las situaciones subvencionables al amparo del capítulo II del Decreto 177/2010, de 29 de junio. Como consecuencia de ello, y a fin de que la modificación realizada sea realmente efectiva para las personas trabajadoras que se acogen a una reducción de jornada por motivos de guarda legal, se modifican también los límites máximos subvencionables previstos en el artículo 9 del citado decreto.

Aipatutako aldaketak Familiak Laguntzeko Legearen 4. artikuluko e) atalean xedatutakoa jarraitzen du. Horren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoko familia-politikak eta bere esparruan artikulatutako neurriek helburu hau izan behar dute, besteak beste: «familia-esparruan, gizonen eta emakumeen erantzunkidetasunaren finkatzean laguntzea, bereziki, adingabeko seme-alaben zaintzan eta mendetasun-egoeran dauden pertsonen arretan». Hori bat etorri behar da Euskal Autonomia Erkidegoko familia-politikak inspiratu behar dituen funtsezko baloreetako batekin: testu legal bereko 3.1 artikuluaren d) atalean emandako emakumeentzako eta gizonentzako aukera-berdintasuna eta bikoteko bi kideen erantzunkidetasuna, hain zuzen ere.

Dicha modificación se guía por lo dispuesto en el artículo 4 apartado e) de la Ley de Apoyo a las Familias, en virtud del cual la política familiar de la Comunidad Autónoma del País Vasco y el conjunto de medidas articuladas en su marco deben perseguir, entre otros objetivos, la contribución «al afianzamiento de la corresponsabilidad de hombres y mujeres en el ámbito familiar, en particular en el cuidado y educación de los hijos e hijas menores de edad y en la atención a las personas que se encuentren en situación de dependencia»; ello en consonancia con uno de valores fundamentales que debe inspirar la política familiar de la Comunidad Autónoma del País Vasco, como es el de la igualdad de oportunidades para mujeres y hombres y corresponsabilidad de ambos miembros de la pareja, consagrado en el artículo 3.1 apartado d) del mismo texto legal.

Aurrekoa aplikatuz, batetik, gozatzeko egun naturalak handitzen dira etapa bakoitzeko bikotearentzat (kasu horretan, aitari zein amari aplikatzen zaizkion muga berak mantentzen dira), zein bikote bakoitzeko familia-bizitzarentzat eta, bestetik, familia-bizitza osoan aitari zein amari aplikatzen zaizkio mugak handitzen dira. Azken hori, familia-bizitza osorako egindako egun naturalen handiagotzearen arabera, eta aitak zein amak diruz lagundu daitekeen jardueran egun naturalen kopuru beraz gozatu ahal izatearen irizpidea jarraituta (hori bat etorriko da familia-bizitza osorako aurreikusitako aldiaren erdiarekin).

En aplicación de lo anterior, de un lado, se aumentan los días naturales de disfrute tanto por etapa para la pareja (manteniéndose en este caso los mismos límites que se aplican al padre o a la madre), como para el conjunto de la vida familiar por pareja, y, de otro lado, se aumentan los límites que durante el conjunto de la vida familiar se aplican al padre o a la madre. Esto último, de acuerdo al aumento de días naturales que se realiza para el conjunto de la vida familiar, y, siguiendo el criterio de que tanto el padre como la madre puedan disfrutar en actuación subvencionable el mismo número de días naturales, el cual se corresponderá exactamente con la mitad del periodo previsto para el conjunto de la vida familiar.

Zehazki, bikotearentzat etapa bakoitzeko aurreikusitako egun naturalen kasuan, horiek aitarentzat edo amarentzat gozatzeko muga gisa ezarritako egun naturalen bikoitza izatera pasatzen dira, bi gurasoen familia eta lana bateratzeko aukera berak izan ditzaten, eta pisua modu parekidean banatu dadin bien artean. Eta hori, aurreko gozamen-mugekin, aitak edo amak diruz lagundu daitekeen jarduera aurreikusitako gehienezko aldiaz gozatuz gero (1.278 egun natural), beste gurasoak 547 egun naturaleko aldiaz bakarrik gozatu dezakeelako, bateratzearen pisuaren gehiengoa aipatutako 1.278 egunak agortutako aitak edo amak jasanda.

En concreto, en el caso de los días naturales previstos por etapa para la pareja, éstos pasan a ser el doble de los días naturales que se fijan como límite de disfrute para el padre o la madre, a fin de que ambos progenitores tengan las mismas posibilidades de conciliación de la vida familiar y laboral, y no se reparta el peso de la misma de manera desigual entre ellos. Y ello porque, con los límites de disfrute anteriores, en el caso de que el padre o la madre disfrutase de la actuación subvencionable durante el tiempo máximo previsto (1.278 días naturales), el otro progenitor tan sólo podría disfrutar de la actuación subvencionable durante un periodo de 547 días naturales, recayendo el peso de la conciliación en mayor medida en el padre o la madre que hubiese agotado los 1.278 días citados.

Eta aurreko paragrafoan adierazitako ildo berean, bikote bakoitzeko familia-bizitza osorako gozamen-aldiari dagokionez, hori 7.668 egun naturaletara zabaltzen da; baldintza-berdintasunean gozatu ahal izango dute aitak eta amak aldi horretaz, bakoitzak 3.834 egun naturalak gainditu ezinda. Beraz, azken muga hori ere zabaldu egiten da hasieran aurreikusitako 3.650 egunetatik.

Y, en la misma línea apuntada en el párrafo anterior, respecto al periodo de disfrute para el conjunto de la vida familiar por pareja se amplía el mismo a 7.668 días naturales, periodo de tiempo que podrán disfrutar en igualdad de condiciones tanto el padre como la madre, de forma que ninguno de ellos podrá superar los 3.834 días naturales; por tanto, este último límite también se amplía desde los 3.650 días naturales inicialmente previstos.

Neurri horrekin, familia- eta lan-erantzukizunak bateratzea errazten da eta, aldi berean, familia-esparruan gizonen zein emakumeen erantzunkidetasuna sendotzen laguntzen da, bai eta emakumea lan-merkatuan sartzea eta horrek bere karrera profesionala garatzea sustatu ere.

Con esta medida se facilita la conciliación de las responsabilidades familiares y laborales, y, al mismo tiempo, se contribuye al afianzamiento de la corresponsabilidad de hombres y mujeres en el ámbito familiar, y se fomenta la incorporación de la mujer al mercado de trabajo y el desarrollo de su carrera profesional.

Aurrekoaz gain, badira aldatu beharreko ekainaren 29ko 177/2010 Dekretuaren aspektu jakin batzuk (II., III. eta V. kapituluen arabera, diruz lagundu daitezkeen jardueren irismenari eta terminoei zein hasierako edo mantenuko laguntza-eskaerarekin entregatu beharreko derrigorrezko dokumentuei eragiten dietenak), batetik, laguntzen araudia hobetzeko eta nahasteak zein kontraesanak eragin ditzaketen agindu jakin batzuk argitzeko; eta, bestetik, familia eta lana bateratzeko laguntzen programaren funtzionamendua eta kudeaketa hobetzeko eta, familia-politiken esparruan familia-errenta estandarizatzeko sistemari buruzko uztailaren 24ko 154/2012 Dekretuan xedatutakoaren arabera, II., III. eta V. kapituluetan araututako laguntza-lerroei aplikatutako familia-errenta estandarizatzeko sistemari laguntza-eskabidearekin batera aurkeztu beharreko derrigorrezko dokumentazioa egokitzeko.

Al margen de lo anterior, existen determinados aspectos del Decreto 177/2010, de 29 de junio, y que afectan al alcance y los términos de las actuaciones subvencionables al amparo de sus capítulos II, III y V, y a la documentación preceptiva a acompañar junto a la solicitud de ayuda, ya de inicial o de continuación, que es preciso modificar con el objeto, por un lado, de introducir mejoras en la regulación de las ayudas y clarificar determinados preceptos, que pueden inducir a confusión, o llevar a contradicciones; y por otro lado, para mejorar el funcionamiento y gestión del programa de ayudas para la conciliación de la vida familiar y laboral, y adaptar la documentación preceptiva a presentar junto a la solicitud de ayuda al sistema de estandarización de la renta familiar que resultará de aplicación a las líneas de ayudas reguladas en los capítulos II, III y V, de conformidad con lo dispuesto en el Decreto 154/2012, de 24 de julio, sobre el sistema de estandarización de la renta familiar en el marco de las políticas de familia.

Egituraren aldetik, dekretuaren testuak sei artikulu ditu:

El texto del decreto se estructura en seis artículos:

Lehen artikuluak familia eta lana bateragarri egiteko laguntzei buruzko ekainaren 29ko 177/2010 Dekretuaren I. kapituluari dagozkion aldaketak aztertzen ditu.

El primero de los artículos aborda las modificaciones correspondientes al capítulo I del Decreto 177/2010, de 29 de junio, sobre ayudas para la conciliación de la vida familiar y laboral, relativo a las disposiciones generales.

Bigarren artikuluak seme-alabak zaintzeko eszedentzia zein lanegunaren murrizketa duten langileen eta ekainaren 29ko 177/2010 Dekretuaren II. kapituluan araututako laguntza-lerroari dagozkion aldaketak sartzen ditu. Bestetik, hirugarren artikuluak III. kapituluari dagozkion aldaketak egiten ditu (mendetasun-egoeran edo osasun-egoera oso larrian dauden senitartekoak zaintzeko eszedentzia hartu edo lanaldia murriztu duten langileentzako laguntzei buruzkoa).

El artículo segundo introduce las modificaciones correspondientes a la línea de ayudas a personas trabajadoras que se encuentren en situación de excedencia o reducción de jornada de trabajo para el cuidado de hijos o de hijas, y que se regula en el capítulo II del Decreto 177/2010, de 29 de junio. Y, por su parte, el artículo tercero realiza las modificaciones correspondientes al capítulo III, relativo a la línea de ayudas a personas trabajadoras que se encuentren en situación de excedencia laboral o reducción de jornada de trabajo para el cuidado de familiares en situación de dependencia o extrema gravedad sanitaria.

Laugarren artikuluaren helburua seme-alabak eta mendetasun-egoeran zein osasun-egoera larrian dauden senitartekoak zaintzeko eszedentzia edo lanaldi-murrizketa duten langileak ordezkatzeko laguntza-lerroaren gaineko eskumenari buruzko Europako araudia eguneratzea da; hori ekainaren 29ko 177/2010 Dekretuaren IV. kapituluan garatzen da.

El artículo cuarto se encarga de actualizar la normativa europea sobre la competencia a la que debe sujetarse la línea de ayudas para sustituir a personas trabajadoras acogidas a una excedencia o reducción de jornada de trabajo para el cuidado de hijos, hijas, y familiares en situación de dependencia o extrema gravedad sanitaria, y que se desarrolla en el capítulo IV del Decreto 177/2010, de 29 de junio.

Bosgarren artikuluak ekainaren 29ko 177/2010 Dekretuaren V. kapituluari dagozkion aldaketak garatzen ditu; horrek adingabeko seme-alabak zaintzeko langileen kontratazioarengatiko laguntza-lerroa arautzen du.

El artículo quinto desarrolla las modificaciones correspondientes al capítulo V del Decreto 177/2010, de 29 de junio, y que regula la línea de ayudas por la contratación de personas trabajadoras para el cuidado de hijos o de hijas menores.

Azkenik, seigarren artikuluak familia-errentaren maila kalkulatzeko artikulu berria sartzen du, ekainaren 29ko 177/2010 Dekretuaren VI. kapituluan; bertan, II., III., IV. eta V. kapituluei aplikatzen zaizkien xedapen orokorrak ezartzen dira.

Y, finalmente, el artículo sexto introduce un nuevo artículo, relativo al cálculo del nivel de renta familiar, en el capítulo VI del Decreto 177/2010, de 29 de junio, en el cual se establecen las disposiciones comunes que resultan de aplicación a los capítulo II, III, IV y V.

Ondorioz, Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuaren proposamenez, Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoaren adostasunarekin eta Gobernu Kontseiluak 2015eko martxoaren 17an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

En su virtud, a propuesta del Consejero de Empleo y Políticas Sociales, de acuerdo con la Comisión Jurídica Asesora de Euskadi, y previa deliberación y aprobación del Consejo de Gobierno en su sesión celebrada el día 17 de marzo de 2015,

XEDATZEN DUT:
DISPONGO:

Lehenengo artikulua.– Familia eta lana bateragarri egiteko laguntzei buruzko ekainaren 29ko 177/2010 Dekretuaren I. Kapitulua aldatzea.

Artículo primero.– Modificación del Capítulo I del Decreto 177/2010, de 29 de junio, sobre ayudas para la conciliación de la vida familiar y laboral.

Bakarra.– Idazketa berria ematen zaio «V. Kapituluan dauden erreferentzien esanahiari» buruzko 3. artikuluko lehen paragrafoari:

Único.– Se da una nueva redacción al párrafo primero del artículo 3, relativo a «Significado de las referencias contenidas en el Capítulo V»:

«Familia-unitateari buruzko erreferentziatzat jotzen dira uztailaren 24ko 154/2012 Dekretuaren 4.1 artikuluan ezarritako kideak, familia-politiken esparruko familia-errentaren estandarizazio-sistemaren gainean, eta aipatutako arauak esleitutako irismenarekin».

«Las referencias relativas a la unidad familiar se entienden realizadas a la compuesta por los miembros que se establecen en el artículo 4.1 del Decreto 154/2012, de 24 de julio, sobre el sistema de estandarización de la renta familiar en el marco de las políticas de familia, y con el alcance que les atribuye la citada norma».

Bigarren artikulua.– Familia eta lana bateragarri egiteko laguntzei buruzko ekainaren 29ko 177/2010 Dekretuaren II. Kapitulua aldatzea.

Artículo segundo.– Modificación del Capítulo II del Decreto 177/2010, de 29 de junio, sobre ayudas para la conciliación de la vida familiar y laboral.

1.– Idazketa berria emango zaio 4. artikuluari.

1.– Se da una nueva redacción al artículo 4.

«4. artikulua.– Diruz lagun daitezkeen jarduerak.

«Artículo 4.– Actuaciones subvencionales.

1.– Legezko xedapenetik edo itun indibidualetik edo kolektibotik eratorritako bi egoera hauetako edozeinetan dauden langileei emango zaie diru-laguntza:

1.– Se subvencionará a las personas trabajadoras que se encuentren en cualquiera de estas dos situaciones, derivadas de disposición legal o de pacto individual o colectivo:

a) Hiru urtetik beherako seme edo alaba bakoitza zaintzeko eszedentzia. Adopzioaren, familia-harreraren (iraunkorra nahiz adopzio-aurrekoa) edo tutoretzaren kasuetan, eszedentziaz baliatzeko hiru urteko aldia epaileak edo administrazioak ebazpena ematen duenean hasiko da zenbatzen.

a) Excedencia para atender al cuidado de cada hijo o hija menor de tres años de edad. En los supuestos de adopción, acogimiento familiar permanente o preadoptivo o de tutela, los tres años en los que podrá disfrutarse de la excedencia contarán a partir de la resolución judicial o administrativa.

b) Hamabi urtetik beherako seme-alabak zaintzeko lanaldia gutxienez heren bat murriztea.

b) Reducción de la jornada de trabajo en, al menos, un tercio de la misma, para cuidar a hijos o a hijas menores de doce años de edad.

Salbuespen gisa, seme-alabak % 33ko edo gehiagoko aintzat hartutako urritasuna badu, lanaldia murrizteagatiko diru-laguntza seme-alabak 18 urte bete arte baliatu ahal izango da.

Excepcionalmente, si el hijo o la hija padece una discapacidad reconocida de porcentaje igual o superior al 33%, la subvención podrá disfrutarse, por reducción de jornada de trabajo, hasta que el hijo o hija cumpla 18 años de edad.

2.– Eszedentzia hartu edota lanaldia murriztu duten langileen soldata egiaz murriztea eragiten duten eszedentzia eta soldata-murrizketetarako soilik emango dira diru-laguntzak.

2.– Solamente se subvencionarán aquellas excedencias y reducciones de jornada de trabajo que supongan una reducción efectiva en la remuneración de las personas trabajadoras acogidas a las mismas.

Era berean, ez dira diruz lagungarriak izango amatasun edo aitatasunagatiko baimenarekin bat egiten duten aldiak.

Asimismo, no serán objeto de subvención aquellos periodos que coincidan con el permiso por maternidad o por paternidad.

3.– Langileen Estatutuaren Legearen testu bategina onartzen duen martxoaren 24ko 1/1995 Legegintzako Errege Dekretuaren 2.1. artikuluaren b) atalean aipatzen diren lan-harreman bereziak dituzten langileek har ditzaketen eszedentziak edo lanaldi-murrizketak ez dira diruz lagunduko.

3.– No serán objeto de subvención las excedencias o reducciones de jornada a que pudieran acogerse las personas trabajadoras con relaciones laborales de carácter especial incluidas en el apartado b) del artículo 2.1 del Real Decreto Legislativo 1/1995, de 24 de marzo, por el que se aprueba el Texto Refundido de la Ley del Estatuto de los Trabajadores».

2.– Idazketa berria ematen zaio 7. artikuluaren d) atalari, «Onuradunen baldintzei» buruzkoa:

2.– Se da una nueva redacción al apartado d) del artículo 7, relativo a «Requisitos de las personas beneficiarias»:

«Egutegiko 59 eguneko gutxieneko segidako denboraldian eszedentzia-egoeraz edo lanaldi-murrizketaz baliatu izana.

«Haber disfrutado de una situación de excedencia o reducción de jornada de trabajo por un período continuado mínimo de 59 días naturales.

Diruz lagundu daitekeen jardueraren 59 egun naturaleko gutxieneko aldia etena izan daiteke hurrengo egoeretan:

El período mínimo de 59 días naturales en actuación subvencionable puede ser discontinuo en las siguientes situaciones:

1.– eskatzaileak kontratu finko-etena duenean.

1.– cuando la persona solicitante tenga un contrato fijo-discontinuo.

2.– eskatzailea enplegua erregulatzeko espedientearen pean dagoenean.

2.– cuando la persona solicitante esté afectada por un expediente de regulación de empleo.

3.– greba eskubidea erabiltzeagatik eten denean.

3.– cuando haya sido interrumpido por el ejercicio del derecho de huelga.

4.– eskatzaileak eszedentzia edo lanaldi-murrizketa eskolako oporraldietan –Aste Santuan, udan edo Gabonetan– baliatzen duenean.

4.– cuando la persona solicitante disfrute de su excedencia o reducción de jornada en los períodos de vacaciones escolares de Semana Santa, verano o Navidad.

Laguntzari dagokionez, Ostegun Santuaren aurreko astelehenetik Pazko astelehenaren ondoko igandera arteko bi aste osoak hartuko ditu Aste Santuko eskola-oporraldiak.

A los efectos de la ayuda, se entienden por vacaciones escolares de Semana Santa las dos semanas completas que transcurren desde el lunes previo a Jueves Santo hasta el domingo posterior al lunes de Pascua.

Laguntzari dagokionez, ekainaren 1etik irailaren 30era arteko aldia hartuko du udako eskola-oporraldiak, bi egunak barne.

A los efectos de la ayuda, se entienden por vacaciones escolares de verano el período comprendido entre el 1 de junio y el 30 de septiembre, ambos días incluidos.

Laguntzari dagokionez, abenduaren 21etik urtarrilaren 9ra arteko aldia hartuko du Eguberriko eskola-oporraldiak, bi egunak barne.

A los efectos de la ayuda, se entienden por vacaciones escolares de Navidad el período comprendido entre el 21 de diciembre y el 9 de enero del siguiente ejercicio, ambos días incluidos.

Eskatutako gutxieneko aldiaren jarraitutasunaren azken salbuespen hori deskribatutako aldien barnean hasitako eta amaitutako diruz lagundu daitezkeen jardueretara mugatzen da».

Esta última excepción a la continuidad del período mínimo exigido sólo se circunscribe a las actuaciones subvencionables iniciadas y finalizadas dentro los períodos descritos».

3.– Idazketa berria ematen zaio 8. artikuluri, «Laguntzen zenbatekoari» buruzkoa:

3.– Se da una nueva redacción al artículo 8, relativo a «Cuantía de las ayudas»:

«1.– Laguntzaren zenbatekoa familia-errenta estandarizatuaren arabera zehaztuko da; hori kalkulatzeko, berriz, aintzat hartuko dira familia-unitatearen osaera, familia-errentaren maila eta familia-unitateari dagokion baliokidetasun-koefizientea, uztailaren 24ko 154/2012 Dekretuak, familia-politiken eremuan familia-errenta estandarizatzeko sistemari buruzkoak, haiei esleitzen dien irismenarekin.

«1.– La cuantía de la ayuda se determinará en función de la renta familiar estandarizada, para cuyo cálculo se tendrán en cuenta, con el alcance que les atribuye el Decreto 154/2012, de 24 de julio, sobre el sistema de estandarización de la renta familiar en el marco de las políticas de familia, la composición de la unidad familiar, el nivel de renta familiar, y el coeficiente de equivalencia correspondiente a la unidad familiar.

2.– Sailburuaren agindu baten bidez, familia-politikan eskuduna den Sailak estandarizatutako familia-errentaren atariak eta seme-alabak zaintzeko eszedentzia hartzen edo lanaldia murrizten duten langileei aplikatzen zaizkien laguntzen zenbatekoak onartuko ditu, eta edonola ere, emakumeei eta gizonei emandako laguntzen zenbatekoak berdinak izango direla bermatuko du.

2.– El Departamento competente en materia de política familiar, mediante Orden de su Consejera o Consejero, aprobará los umbrales de renta familiar estandarizada y las correspondientes cuantías de las ayudas a personas trabajadoras que se acojan a excedencias o reducciones de jornada de trabajo para el cuidado de hijos o hijas que se les apliquen, garantizándose, en todo caso, la equiparación de las cuantías económicas de las ayudas a mujeres y hombres.

3.– Ebazpen hori garatzeko Aginduan diru-laguntzaren zenbatekoa zehaztuko da, betiere egutegiko 365 eguneko aldiari dagokionez, eta betiere dagokion sektore-eremuko lanaldi osoko kontratua izanik.

3.– La Orden de desarrollo establecerá la ayuda económica referida a un período temporal de 365 días naturales y a una contratación a jornada completa del ámbito sectorial que corresponda.

Eszedentzia edo lanaldi-murrizketa eskatu duenak iraupen laburragoko lanaldiko kontratua badu, edo diruz laguntzeko moduko jarduna egutegiko 365 egunetik beherako aldietan gauzatzen badu, laguntzen zenbatekoa proportzioan kalkulatuko da.

Cuando la persona que haya solicitado la excedencia o la reducción de jornada estuviera contratada para una jornada laboral de duración inferior o la actuación subvencionable se haya ejercitado por períodos inferiores a 365 días naturales, la cuantía de la ayuda se determinará de forma proporcional.

4.– Inolaz ere ez da diruz lagunduko lanaldi oso baten gaindikina, baldin eta langileak lan-kontratu bat baino gehiago izanik, guztiak batuta dagokion sektore-eremuko lanaldi osoa gainditzen badu».

4.– En ningún caso se subvencionará el exceso sobre una jornada laboral completa del ámbito sectorial al que corresponda a aquellas personas trabajadoras con varios contratos de trabajo que, computados en su conjunto, excedan la referida jornada laboral completa».

4.– Idazketa berria emango zaio 9. artikuluari.

4.– Se da una nueva redacción al artículo 9.

«9. artikulua.– Laguntzak baliatzeko baldintzak eta mugak.

«Artículo 9.– Condiciones y límites para el disfrute de las ayudas.

1.– Bai aitek bai amek elkarren segidan baliatu ahal izango dituzte eszedentziak eta lanaldi-murrizketak, betiere bakoitzak gutxienez egutegiko segidako 59 eguneko aldiak hartzen baliatzen baditu.

1.– Tanto los padres como las madres podrán combinar el disfrute sucesivo de excedencias y reducciones de jornada siempre que lo hagan, cada uno de ellos, por períodos continuados mínimos de 59 días naturales.

Aitak eta amak laguntzak aldi berean baliatu ahal izateko kasu bakarra dago: lanaldi-murrizketa.

El disfrute simultáneo de las ayudas por parte del padre y de la madre es posible únicamente en el caso de la reducción de jornada.

2.– Diruz lagundutako eszedentzia edo lanaldi-murrizketa baliatzeko aldi baterako gehienezko epe batzuk ezarri dira, bai bikote bakoitzeko, bai eskatzaile bakoitzeko, baita familia-bizitza osorako ere, eta etapa bakoitzeko; horri dagokionez, seme edo alaba bat jaiotzeak esan nahi du etapa bat amaitu egiten dela eta beste berri bat hasi. Aipatutako mugak honako hauek dira:

2.– Para el disfrute subvencionado de la excedencia o de la reducción de jornada se establecen unos límites máximos temporales, tanto por pareja como por solicitante, así como para el conjunto de la vida familiar y para cada una de sus etapas, entendiendo que la llegada de un nuevo hijo o hija supone el cierre de una etapa y la apertura de otra nueva. Dichos límites son los siguientes:

a) Lan- eszedentziarako:

a) Para la excedencia laboral:

– Egutegiko 900 gozamen-egun etapa bakoitzeko bikotearentzat, eta ez aitak ez amak ezin izango dute egutegiko 548 eguneko epea gainditu.

– 900 días naturales de disfrute por etapa para la pareja, sin que ni el padre ni la madre puedan superar los 548 días naturales.

– Egutegiko 2.190 gozamen-egun familia-bizitza osorako bikote bakoitzeko, eta ez aitak ez amak ezin izango dute egutegiko 1.460 eguneko epea gainditu.

– 2.190 días naturales de disfrute para el conjunto de la vida familiar por pareja, sin que ni el padre ni la madre puedan superar los 1.460 días naturales.

b) Lanaldiaren murrizketarako:

b) Para la reducción de jornada:

– Egutegiko 2.556 gozamen-egun etapa bakoitzeko bikotearentzat, eta ez aitak ez amak ezin izango dute egutegiko 1.278 eguneko epea gainditu.

– 2.556 días naturales de disfrute por etapa para la pareja, sin que ni el padre ni la madre puedan superar los 1.278 días naturales.

– Egutegiko 7.668 gozamen-egun familia-bizitza osorako bikote bakoitzeko, eta ez aitak ez amak ezin izango dute egutegiko 3.834 eguneko epea gainditu.

– 7.668 días naturales de disfrute para el conjunto de la vida familiar por pareja, sin que ni el padre ni la madre puedan superar los 3.834 días naturales.

c) Eszedentziak eta lanaldi-murrizketak, biak hartzen badira, baliatutako epeak zenbatzeko eta gehienezko mugak kontrolatzeko, eszedentzia-egun bat lanaldi-murrizketako bi egunen parekoa izango da.

c) Cuando se combine el disfrute de excedencias y reducciones de jornada, a efectos del cómputo de los períodos disfrutados y del control de los límites máximos, un día de excedencia equivaldrá a dos de reducción de jornada.

3.– Erditze, adopzio, harrera edo tutoretza anitzaren kasuetan, etapa bakoitzean, bikotearentzat zein familia-bizitza osoarentzat diruz lagundu daitezkeen gehienezko mugak 320 egunetan zabaldu ahal izango dira, adingabeko bakoitzeko, bigarrenetik aurrera.

3.– En los casos de parto, adopción, acogimiento o tutela múltiple, los límites máximos subvencionables por etapa para la pareja, así como para el conjunto de la vida familiar, serán ampliables en 320 días más por cada menor a partir del segundo.

Zabaldutako aldia bakarra de bikotearentzat, eta ez aitak ez amak ezin izango dute egutegiko 160 eguneko epea gainditu.

El periodo ampliado es único para la pareja, sin que ni el padre ni la madre puedan superar los 160 días naturales.

Nolanahi ere, seme edo alaba berri batek itxi egingo du erditze, adopzio, harrera edo tutoretza anizkoitzarekin irekitako etapa, bai eta horri dagokion gehienezko muga diruz lagungarriaren luzapena ere; aldi berean, etapa berri bat irekiko da.

En todo caso, la llegada de un nuevo hijo o hija supondrá el cierre de la etapa abierta con el parto, adopción, acogimiento o tutela múltiple, así como de la ampliación del límite máximo subvencionable correspondiente a la misma, y la apertura de otra nueva.

4.– Ebazpen judizialaren edo bereizketaren, dibortzioaren edo deuseztasunaren ondoriozko hitzarmenaren ondoko partekatutako zaintzaren kasuetan, zaintza duen pertsona bakoitzak diruz lagundutako 548 egun naturalez gozatzeko eskubidea izango du eszedentzian, eta 1.278 egun natural lanaldi-murrizketan, bikoteari dagozkion aldi baterako gozamen-mugak aplikatu gabe.

4.– En los casos de guarda y custodia compartida por resolución judicial o acuerdo mutuo tras separación, divorcio o nulidad, cada una de las personas que tiene atribuida la guarda y custodia tendrá derecho a un disfrute subvencionado máximo de 548 días naturales en excedencia y 1.278 días naturales en reducción de jornada, no aplicándose los límites temporales de disfrute correspondientes a la pareja.

5.– Guraso bakarreko familien kasuan, dekretu honetako 4.1 artikuluan ezarritako semearen edo alabaren adin-mugaren barnean baliatzen den lan-eszedentziaren edo lanaldi-murrizketaren aldi osoa diruz laguntzeko modukoa izango da.

5.– En el caso de las familias monoparentales, será subvencionable la totalidad del período de excedencia laboral o de reducción de jornada de trabajo que se disfrute dentro de los límites de edad del hijo o de la hija establecidos en el artículo 4.1 de este Decreto.

Horretarako, familia gurasobakartzat jotzen da eszedentzia edo lanaldi-murrizketa eskatu duen aitak edo amak eta horrekin bizi diren seme-alabek osatzen dutena, horiek ekonomikoki pertsona bakar horren mende daudenean.

A estos efectos, se entiende por familia monoparental la formada por el padre o la madre que ha solicitado la excedencia o reducción de jornada, y los hijos o hijas con los que convive, cuando éstos dependen económicamente de esa sola persona.

Ez dira inola ere familia gurasobakartzat joko ebazpen judizialaren edo bereizketaren, dibortzioaren edo deuseztasunaren ondoriozko hitzarmenaren ondoko partekatutako zaintza ezarrita dutenak, eta aurreko paragrafoan xedatutakoa aplikatzen dutenak.

En ningún caso serán consideradas familias monoparentales aquellas en las que se haya establecido la guarda y custodia compartida por resolución judicial o acuerdo mutuo tras separación, divorcio o nulidad, y a las que resultará de aplicación lo dispuesto en el párrafo anterior.

6.– Semeak edo alabak % 33ko edo gehiagoko desgaitasuna badu aitortuta, dekretu honetako 4.1 artikuluan ezarritako semearen edo alabaren adin-mugaren barnean baliatzen den eszedentziaren edo lanaldi-murrizketaren aldi osoa diruz laguntzeko modukoa izango da.

6.– Si el hijo o la hija padece una discapacidad reconocida de porcentaje igual o superior al 33%, será subvencionable la totalidad del período de excedencia laboral o de reducción de jornada de trabajo que se disfrute dentro de los límites de edad del hijo o de la hija establecidos en el artículo 4.1 de este Decreto.

7.– Laguntzen gehienezko iraupena zenbatzeko, aintzat hartuko dira uztailaren 17ko 118/2007 Dekretuak diruz lagundutako eszedentziako eta lanaldi-murrizketako aldiak; horrek lana eta familia bateratzeko neurriak arautzen ditu».

7.– A efectos del cómputo de la duración máxima de las ayudas, se tendrán en cuenta los períodos en excedencia y reducción de jornada subvencionados por el Decreto 118/2007, de 17 de julio, por el que se regulan las medidas de conciliación de la vida laboral y familiar».

5.– Idazketa berria emango zaio 10. artikuluari:

5.– Se da una nueva redacción al artículo 10:

«10. artikulua.– Eskariak aurkezteko epea.

«Artículo 10.– Plazo de presentación de solicitudes.

Diruz laguntzeko moduko jardunean nahitaezko segidako 59 eguneko aldia burututakoan hasiko da zenbatzen laguntzaren lehenengo eskaera aurkezteko epea.

El plazo de presentación de la solicitud inicial de la ayuda comienza una vez se haya cumplido el período mínimo exigido de 59 días continuados en actuación subvencionable.

Hurrengo eskabideak –laguntzaren jarraipenerako eskaerak– aurkezteko, emandako aurreko diru-laguntzaren eskaera egin zenetik gutxienez lau hilabete igaro beharko dira. Gutxieneko aldi hori ez da bete beharko diruz laguntzeko moduko jarduna amaitu den kasuetan.

Las posteriores peticiones, solicitudes de continuación de la ayuda, podrán presentarse una vez haya transcurrido un mínimo de cuatro meses desde la anterior petición de ayuda concedida. Este período mínimo no se exigirá en aquellos casos de finalización de actuación subvencionable.

Dekretu horri dagokionez, diruz lagundutako jarduera amaitu egiten da laguntzaren eskatzaileak eszedentzia zein lanaldi-murrizketa eteten duenean, bai eta amaiera dekretu honetan ezarritako laguntzak eskuratzeko baldintzak hausteak edo diruz lagundutako gehienezko mugak agortzeak eragiten duenean ere.

A efectos de este decreto, se produce la finalización de la actuación subvencionable no sólo cuando la persona solicitante de la ayuda interrumpe la excedencia o reducción de jornada de trabajo, sino también cuando la finalización devenga del incumplimiento de los requisitos de acceso a las ayuda o del agotamiento de los límites máximos subvencionables establecidos en el presente decreto.

Diruz lagundutako jarduerako egun bakoitzari dagokion laguntza hori gozatu zenetik urtebete igaro baino lehen eskatu behar da, diruz lagundutako jardueran, aipatutako egunaren ondoko eguna aldiaren hasiera-data gisa hartuta».

La ayuda correspondiente a cada día en actuación subvencionable debe ser solicitada antes de que transcurra un año desde su disfrute, computándose como fecha de inicio del periodo el siguiente a dicho día en actuación subvencionable».

6.– Idazketa berria emango zaio 11. artikuluari:

6.– Se da una nueva redacción al artículo 11:

«11. artikulua.– Laguntza-eskaerak.

«Artículo 11.– Solicitudes de ayuda.

1.– Familia-politikan eskuduna den Saileko sailburuaren Agindu bidez onartutako eskabide normalizatuan aurkeztu behar dira eskaerak.

1.– Las solicitudes se presentarán en instancia normalizada aprobada mediante Orden de la Consejera o Consejero del Departamento competente en materia de política familiar.

2.– Eskaerak Eusko Jaurlaritzako Herritarren Arretarako Zerbitzuaren bulegoan emango dira –Zuzenean–. Halaber, zuzenean deskargatu ahal izango dira gune elektronikotik (http://www.euskadi.eus).

2.– Las solicitudes se facilitarán en las oficinas del Servicio de Atención Ciudadana del Gobierno Vasco –Zuzenean–. También podrán descargarse directamente desde la sede electrónica (http://www.euskadi.eus).

3.– Eskabideek familia-unitateko aitak eta amak diru-laguntzen organo kudeatzaileari euren errenta-mailari buruzko informazioa lortzeko baimena eman ahal izateko atala izango dute, Dekretu honen 49 bis artikuluaren arabera. Hori baliabide elektronikoen bidez zergekin zerikusia ez duten helburuetarako informazioa emateko Lankidetza Hitzarmena duten Zerga-administrazioetatik aterako da.

3.– Las solicitudes incluirán un apartado para que el padre y la madre integrantes de la unidad familiar puedan autorizar al órgano gestor de las ayudas económicas a obtener la información sobre su nivel de renta, según el artículo 49 bis de este Decreto, directamente de las Administraciones tributarias con las que exista el correspondiente Convenio de Colaboración en materia de suministro de información para finalidades no tributarias por medios electrónicos.

Familia-unitatea osatzen duten aitak edo amak euren baimena eman ezean, 11 bis artikuluaren 1. paragrafoaren h) atalean aipatutako dokumentazioa aurkeztu beharko dute.

En el supuesto de que el padre o la madre integrantes de la unidad familiar no dieran su autorización deberán aportar la documentación citada en el apartado h) del párrafo 1 del artículo 11 bis.

4.– Era berean, eskabideek atala izango dute, familia-unitateko aitak eta amak diru-laguntzen organo kudeatzaileari honako hauen inguruko informazioa egiaztatzeko baimena emateko, administrazio eskudunean eta baliabide elektronikoen bidez:

4.– Asimismo, las solicitudes incluirán un apartado para que el padre y la madre integrantes de la unidad familiar puedan autorizar al órgano gestor de las ayudas económicas la comprobación, constancia o verificación en la administración competente, y por medios electrónicos, de la información correspondiente a:

a) Nortasun Agiri Nazionala edo Atzerritarrak Identifikatzeko Zenbakia.

a) el Documento Nacional de Identidad o Número de Identificación de Extranjero.

b) Euskal Autonomia Erkidegoko Izatezko Bikoteen Erregistroan existitzen diren datuak».

b) los datos existentes en el Registro de Parejas de Hecho de la Comunidad Autónoma del País Vasco».

7.– 11 bis artikulua eransten da:

7.– Se añade un artículo 11 bis:

«11 bis artikulua.– Aurkeztu beharreko derrigorrezko agiriak:

«Artículo 11 bis.– Documentación preceptiva a aportar:

1.– Lehenengo eskaerarekin batera honako dokumentazio hau aurkeztu behar da:

1.– La solicitud inicial deberá ir acompañada de la siguiente documentación:

a) Familia-unitatea osatzen zuten gurasoen nortasun-agiri nazionalen (aurrerantzean, NAN) fotokopiak. Europar Batasuneko beste estatu kide bateko edo Europako Esparru Ekonomikoari buruzko Akordioan parte hartu duten estatuetako bateko nazionalitatea duten pertsonek pasaportea edo beren herrialdeko nortasun-agiri baliokidea aurkeztuko dute, titularraren nazionalitatea adierazten den heinean, eta gainerako herrialdeetako nazionalitatea duten pertsonek, berriz, Atzerritarra Identifikatzeko Zenbakia (aurrerantzean, AIZ) edo pasaportea aurkeztu beharko dute edo, hala dagokionean, bizileku iraunkorrerako baimena.

a) Fotocopia del Documento Nacional de Identidad (en adelante DNI) del padre y de la madre integrantes de la unidad familiar. Cuando se trate de nacionales de otro Estado miembro de la Unión Europea o de un Estado parte en el Acuerdo sobre el Espacio Económico Europeo se presentará el pasaporte o documento de identidad equivalente en su país y en el que conste la nacionalidad del titular, y cuando se trate de nacionales del resto de países se presentará el Número de Identificación de Extranjeros (en adelante, NIE) o pasaporte, o, cuando proceda, la autorización de residencia permanente.

Eskaria egin aurreko hiru urteetan eskatzailearen nortasuna egiaztatzen duen agirian jasotako izen edo abizenetan aldaketaren bat gertatu bada, edo nortasun-agiriz aldatu bada, aurreko paragrafoan aipatutako agiriaz gainera aurkeztu beharko da aldaketaren aurreko agiriaren kopia edo hor jasotako datuak egiaztatzen dituen ziurtagiria, agintaritza eskudunak emandakoa.

En el caso de que se haya producido cualquier tipo de cambio en el nombre o apellidos que figuran en el documento que acredite su personalidad, o se haya cambiado de documento de identidad, en los tres años antes al de la solicitud, habrá de presentarse junto a la documentación citada en el apartado anterior, copia del documento anterior al cambio o certificación acreditativa de los datos contenidos en el mismo, expedida por la autoridad competente.

Eskabidea aurrez aurre aurkeztu bada, ez da eskatzailearen NAN edo AIZ aurkeztu behar izango, baldin eta eskaera-ereduan diru-laguntzen organo kudeatzaileari baimena ematen bazaio Barne Ministerioan identitatearen datuak egiaztatzeko edo ziurtatzeko. Halaber, ez da aurkeztu beharko dokumentazio hori, baldin eta bide elektronikoaren bidez aurkeztu bada eta eskatzailea ziurtagiri elektroniko aitortuaren bidez identifikatu bada.

Si la solicitud se ha presentado en canal presencial, no deberá aportarse el DNI o, en su caso, el NIE de la persona solicitante si en la solicitud se autoriza, al órgano gestor de las ayudas, la comprobación o verificación de dichos datos de identidad en el Ministerio del Interior. Tampoco deberá aportarse dicha documentación si la solicitud se ha presentado en canal electrónico y la persona solicitante se ha identificado con un Certificado electrónico reconocido.

b) Eskatzailearen eta seme edo alabaren –betiere seme edo alaba hori zaintzeko hartu bada eszedentzia edo murriztu bada lanaldia– arteko seme-alabatasuneko harremanaren ziurtagiria. Familia Liburuaren, jaiotza-ziurtagiriaren edo baliokideen bidez egiaztatu ahal izango da.

b) Acreditación de la relación de filiación entre la persona solicitante de la ayuda y el hijo o la hija para cuyo cuidado se solicita la reducción de jornada de trabajo o excedencia. Podrá acreditarse a través de Libro de Familia, certificado de nacimiento o asimilados.

c) Adopzioaren, harreraren edo tutoretzaren kasuan, hura gauzatzeko ebazpen judizialaren edo antzeko dokumentuaren kopia eskatuko da.

c) En el supuesto de adopción, acogimiento o tutela se exigirá la copia de la resolución judicial o documento análogo constitutivo de la misma.

d) Eskatzailearen erroldatze-ziurtagiria, bizilekuan bizi diren lagun guztien zerrenda eta eskatzailea udalerrian erroldatu zen eguna adierazita. Laguntza-eskaera aurkezten den eguna baino hilabete bat baino lehenago emandako erroldatze-ziurtagiriak ez dira onartuko.

d) Acreditación de empadronamiento de la persona solicitante, que incluirá la relación de todas las personas residentes en el domicilio y la fecha de empadronamiento en el municipio. No se admitirán acreditaciones de empadronamiento que hayan sido emitidas con una antelación superior al mes respecto a la fecha de presentación de la solicitud de ayuda.

Eskatzailea 7. artikuluaren b) eta c) letretan aipatutako salbuespenetako batean sartzen bada, egungo erroldatze-ziurtagiria aurkeztu beharko du, bizilekuan bizi diren lagun guztien zerrenda adierazita. Hori ez ezik, salbuespen horien aukera egiaztatuko du(t)en ziurtagiria(k) ere aurkeztuko d(it)u.

Cuando la persona solicitante esté comprendida en alguna de las excepciones señaladas en el artículo 7.b) y c) deberá presentar, además del empadronamiento actual, que incluirá la relación de todas las personas residentes en el domicilio, acreditación donde se compruebe la concurrencia de dichas excepciones.

e) Eskatzailearen ezkontza deuseztatu bada, edo epai judizialen bitartez eskatzailea banandu edo dibortziatu bada, eszedentzia edo lanaldi-murrizketa eskatzeko arrazoia den seme edo alabaren zaintza eta babespea esleitzen dion ebazpen judizialaren kopia aurkeztu beharko da.

e) En caso de nulidad matrimonial, separación judicial o divorcio de la persona solicitante, copia de la resolución judicial que le atribuya la guarda y custodia del hijo o de la hija para cuyo cuidado se haya solicitado la excedencia o reducción de jornada.

f) Eskatzaileak lan egiten duen erakunde publikoaren edo pribatuaren ziurtagiria, eszedentzia edo lanaldi-murrizketa zein baldintza zehatzetan gauzatu den egiaztatzen duena:

f) Certificación de la entidad pública o privada en la que la persona solicitante preste sus servicios que acredite los términos exactos en los que se ha llevado a cabo la excedencia o reducción de jornada:

– Eskubide hori noiz baliatu den.

– Especificación del período en el que se ha ejercitado dicho derecho.

– Lan-kontratuan aipatzen den lanaldia eta, aplikatzen ari den hitzarmen kolektiboaren arabera, lanaldi osoarekiko zenbatekoa den. Horretaz gain, lanaldi-murrizketaren kasuan, lan-kontratuan itundutako lanaldiarekiko zenbateko murrizketa izan duen (ehunekoetan).

– La jornada laboral que figura en el contrato de trabajo y su relación con la jornada a tiempo completo según el convenio colectivo de aplicación. Además, en el supuesto de reducción de jornada, el porcentaje que representa tal reducción en relación con la jornada pactada en el contrato de trabajo.

– Lanaldi-murrizketaren edo eszedentziaren ondorioz langilearen ordainsarian egiaz murrizketarik izan den adieraztea.

– Indicación de si la reducción de jornada de trabajo o excedencia ha supuesto una reducción efectiva en la remuneración económica de la persona trabajadora.

g) Besteren konturako langileen kasuan, edo kooperatiba-sozietateetako bazkide langileen edo lan-bazkideen kasuan –betiere Gizarte Segurantzaren Erregimen Orokorrean kotizatzen badute–, eszedentzia hartu bada, Gizarte Segurantzan baja hartu izanaren ziurtagiria aurkeztu beharko da, eta lanaldia murriztu bada, Gizarte Segurantzan datuak aldatu izanarena.

g) Cuando se trate de personas trabajadoras por cuenta ajena o de personas socias trabajadoras o socias de trabajo de Sociedades Cooperativas que coticen en el Régimen General de la Seguridad Social se deberá presentar acreditación de la baja en la Seguridad Social en el caso de excedencia o de la variación de datos en la Seguridad Social en el caso de reducción de jornada.

Gizarte Segurantzaren Erregimen Orokorrean kotizatzen ez duten kooperatiba-sozietateetako bazkide langileen edo lan-bazkideen kasuan, honako hauek aurkeztu beharko dira:

Cuando se trate de personas socias trabajadoras o socias de trabajo de Sociedades Cooperativas que no coticen en el Régimen General de la Seguridad Social se deberá presentar:

– eszedentzietan, erakunde pribatuan edo kotizatzen duten Gizarte Segurantzaren Erregimenean baja hartu izanaren ziurtagiria.

– en las situaciones de excedencia, acreditación de la baja en la entidad privada o en el Régimen de la Seguridad Social en el que coticen.

– erakunde pribatuari edo kotizatzen duten Gizarte Segurantzaren Erregimenari egindako kotizazioan aldaketarik eragin ez duten lanaldi-murrizketetan, kooperatiba-sozietateetako bazkide langile edo lan-bazkide izatearen ziurtagiria, kotizazio-mota, eta lanaldi-murrizketaren ondorioz mota hori aldatu ez izanaren ziurtagiria».

– en las situaciones de reducción de jornada de trabajo en las que no se produzca modificación de su cotización a la entidad privada o al Régimen de la Seguridad Social en el que coticen, acreditación de su condición de personas socias trabajadoras o socias de trabajo de las Sociedades Cooperativas, tipo de cotización y que la misma no ha sido alterada en la situación de reducción de jornada de trabajo.

h) Telematikoki edo, bestela, eskuragarri dauden baliabideen bidez ezin bada lortu familia-unitatea osatzen duten aitaren eta amaren errenta-mailari buruzko informazioa, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren (PFEZ) aitorpena baliabide elektronikoen bidez zergak helburu ez dituen informazioa emateko Lankidetza Hitzarmena ez duen beste zerga-administrazio batzuetan egin duelako edo egitea egokitu zaielako:

h) En el supuesto de que no se pueda obtener, por vía telemática o, en su caso, por los medios que se encuentren disponibles, información sobre el nivel de renta del padre y de la madre integrantes de la unidad familiar, por haber realizado o haberle correspondido, en su caso, realizar la declaración del Impuesto sobre la Renta de las Personas Físicas (IRPF) ante una Administración tributaria con la que no exista el correspondiente Convenio de Colaboración en materia de suministro de información para finalidades no tributarias por medios electrónicos:

– Dagokion administrazioak familia-unitatea osatzen duten aitaren eta amaren errenta-aitorpenari (baterako aitorpena edo bakoitzaren aitorpen indibiduala) egindako likidazioaren kopia, laguntza eskatu baino bi urte lehenagoko zergaldiari dagokionez.

– Copia de la liquidación realizada por la Administración que corresponda de la declaración del IRPF del padre y de la madre integrantes de la unidad familiar (bien declaración conjunta o declaración individual de cada uno de ellos), y correspondiente al periodo impositivo referido a dos años antes a aquel en que se solicita la ayuda.

– Ezkontza deuseztatzearen, banantze judizialaren edo dibortzioen kasuetan, semea edo alaba zaintzeko eszedentzia edo lanaldi-murrizketa eskatutako zaintza duen aitaren edo amaren PFEZ aitorpenaren eta laguntza eskatu baino bi urte lehenagoko zergaldiari dagokion aitorpenaren Administrazioak egindako likidazioaren kopia aurkeztu beharko da.

– En caso de nulidad, separación judicial o divorcio, copia de la liquidación realizada por la Administración que corresponda de la declaración del IRPF del padre o de la madre que tenga atribuida la guarda y custodia del hijo o de la hija para cuyo cuidado se haya solicitado la excedencia o reducción de jornada, y correspondiente al periodo impositivo referido a dos años antes a aquel en que se solicita la ayuda.

– Familia-unitatea osatzen duten amak edo aitak errenta-aitorpena egin ez badute, dagokion administrazioak emandako ziurtagiria, laguntza eskatu baino bi urte lehenagoko zergaldian jaso dituen edo dituzten errenta guztiak eta PFEZri egotz dakizkiokeen errendimenduak adierazten dituena.

– En el caso de que el padre o la madre integrantes de la unidad familiar no hubiesen realizado la declaración del IRPF, certificado emitido por la Administración que corresponda en el que se indiquen la totalidad de las rentas y de los rendimientos imputables al IRPF que hubiera o hubieran percibido en el periodo impositivo referido a dos años antes a aquel en que se solicita la ayuda.

i) Eskatzailea genero-indarkeriaren biktima izanez gero, familien politiken esparruan familia-errenta estandarizatzeko sistemari buruzko uztailaren 24ko 154/2012 Dekretuan ezarritako baliabideren baten genero-indarkeriako egoeraren ziurtagiria.

i) En el supuesto de que la persona solicitante de la ayuda sea víctima de violencia de género, acreditación de la situación de violencia de género por alguno de los medios establecidos en el Decreto 154/2012, de 24 de julio, sobre el sistema de estandarización de la renta familiar en el marco de las políticas de familias.

j) Eskatzaileari edo haren ardurapeko pertsonei % 33ko edo goragoko desgaitasuna onartu bazaie, desgaitasun mailaren berri ematen duen indarreko ziurtagiria aurkeztu beharko da, eskumeneko erakundeak emana.

j) En caso de que alguna de las personas que integran la unidad familiar tenga reconocida una discapacidad con un porcentaje igual o superior al 33%, acreditación del reconocimiento del grado de discapacidad vigente emitido por la autoridad competente.

Bestalde, familia-unitatea osatzen duten pertsonetako batek mendetasun-egoera aitortuta izanez gero, senitartekoa mendetasun-egoeran dagoela egiaztatzen duen ziurtagiria, eskumena duen Administrazioak emana. Ziurtagiri horretan honako hauek zehaztuko dira: mendetasun-maila eta maila bakoitzean duen azpimaila, Autonomia Pertsonala eta Arreta Susttzeko abenduaren 14ko 39/2006 Legean eta Lege hori garatzen duten arauetan aurreikusitakoaren esparruan.

Por su parte, en el supuesto de que alguna de las personas que integran la unidad familiar tuviese reconocida una situación de dependencia, acreditación de la situación de dependencia, emitida por la Administración competente, con especificación del grado de dependencia y el nivel dentro de cada grado, en el marco de lo previsto en la Ley 39/2006, de 14 de diciembre, de Promoción de la Autonomía Personal y Atención a las personas en situación de dependencia y en su normativa de desarrollo.

k) Laguntza kobratu nahi den banku-kontuaren titulartasun-datuen kopia. Nahitaez, eskatzaileak banku-kontuaren titular izan beharko du.

k) Copia de los datos de titularidad de la cuenta bancaria en la que se desee cobrar la ayuda. Necesariamente la persona solicitante de la ayuda ha de ser la titular de la cuenta bancaria que se aporte.

I) Eskatzailearen erantzukizunpeko adierazpena:

l) Declaración responsable de la persona solicitante:

– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak edo haren erakunde autonomiadunek hasitako itzultze- edo zehapen-prozedurarik irekita duen jakinarazita, emandako laguntzak edo diru-laguntzak direla-eta.

– informando si tiene abiertos procedimientos de reintegro o sancionadores incoados por la Administración General de la Comunidad Autónoma y sus Organismos Autónomos en el marco de ayudas o subvenciones concedidas.

– ez dagoela zigortuta zigor- eta administrazio-arloan diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzearekin.

– de no hallarse sancionada ni penal ni administrativamente con la pérdida de la posibilidad de obtención de subvenciones o ayudas públicas.

– ez dagoela diru-laguntzak eskuratzeko ezgaitzen duen ezein lege-debekuren eraginpean, sexu-diskriminazioaren ondoriozko debekuak esanbidez aipatuz (betiere Emakumeen eta gizonen berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen Azken Xedapenen artetik seigarrenean xedatutakoari jarraiki).

– de no hallarse incursa en prohibición legal alguna que la inhabilite para la obtención de subvenciones, con expresa referencia a las que se hayan producido por discriminación de sexo de conformidad con lo dispuesto en la Disposición Final sexta de la Ley 4/2005, de 18 de febrero, para la Igualdad de Mujeres y Hombres.

2.– Hasierako baliatze-aldiaren jarraipena diren baliatze-aldietarako eskaerak eskabide erraztuaren bidez gauzatuko dira eta aurreko paragrafoaren f), g) eta h) ataletan jasotako dokumentazioa soilik aurkeztu beharko da; halaber, hasieran egiaztatutako egoerarekin alderatuta aldaketaren bat gertatuz gero, aldaketa horiei buruzko dokumentazioa ere aurkeztu beharko da.

2.– Las solicitudes por períodos de disfrute que sean continuación del inicial se harán en instancia simplificada y deberán ir únicamente acompañadas de la documentación enunciada en los apartados f), g) y h) del párrafo precedente y de la documentación relativa a cualquier modificación producida respecto a la situación anteriormente acreditada.

Eten eta berriz hasitako diruz laguntzeko moduko jardunari dagokion laguntzaren eskaera jarraipen-inprimakian egin behar da eta aurreko paragrafoaren d), f), g) eta h) ataletan aipatutako dokumentazioarekin batera aurkeztu beharko da; halaber, aurretik egiaztatutako egoerarekin alderatuta aldaketaren bat gertatuz gero, aldaketa horiei buruzko dokumentazioa ere aurkeztu beharko da.

La ayuda correspondiente a una actuación subvencionable que haya sido interrumpida y reanudada será solicitada en impreso de continuación debiendo ir acompañada de la documentación enunciada en los apartados d), f), g) y h) del párrafo precedente y de la documentación relativa a cualquier modificación producida respecto a la situación anteriormente acreditada.

Nolanahi ere, paragrafo honetan aipatutako jarraipen-eskaerak aurreko laguntza-eskaera aurkeztutako urte natural berean aurkezten direnean, ez da beharrezkoa izango h) atalean adierazitako dokumentazioa aurkeztea.

En todo caso, cuando las solicitudes de continuación a las que se alude en el presente párrafo se presentasen en el mismo año natural en el que ya se haya presentado una solicitud de ayuda anterior, no será necesario aportar la documentación enunciada en el apartado h).

3.– Laguntza-lerro honetan aitortutako urteko laguntza 3.000 eurotik gorakoa izanez gero, organo kudeatzaileak automatikoki egiaztatuko du laguntzen eskatzaileek zerga-betebeharrak bete dituztela, horiek baimena eman beharrik gabe, laguntza eman aurretik. Halaber, eman ondoko zergaldietan ordainketak egin behar diren kasuetan, hiru hilabete baino gehiago igaro ondoren egingo da, hurrengo zergaldietan izango diren lehen ordainketa-proposamenen aurretik, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Orokorraren Antolarauen Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Lege Dekretua aplikatuz. Informazio hori telematikoki edo eskuragarri dauden beste baliabide batzuen bitartez lortu ezin ezean, interesdunek zerga-betebeharren betearazpenean egunean daudenaren ziurtagiria aurkeztu beharko dute, laguntza jaso aurretik».

3.– En el supuesto de que la ayuda anual reconocida en esta línea de ayudas supere la cuantía de 3.000 euros, la acreditación del cumplimiento de las obligaciones tributarias por parte de las personas solicitantes de las ayudas se verificará automáticamente por el órgano gestor sin necesidad del consentimiento de los mismos, con anterioridad a la concesión de la ayuda en todo caso, y en los supuestos de que hayan de realizarse pagos en ejercicios posteriores a su concesión, transcurridos más de tres meses desde la misma, con anterioridad a las primeras propuestas de pago que tengan lugar en los ejercicios posteriores siguientes, en aplicación del Decreto Legislativo 1/1997, de 11 de noviembre, por el que se aprueba el texto refundido de la Ley de Principios Ordenadores de la Hacienda General del País Vasco. En el supuesto de que no se pueda obtener, por vía telemática o, en su caso, por los medios que se encuentren disponibles, dicha información, las personas interesadas deberán presentar certificado acreditativo de que se encuentra al día en el cumplimiento de sus obligaciones tributarias, con carácter previo al abono de la ayuda».

8.– Idazketa berria emango zaio 12. artikuluari:

8.– Se da una nueva redacción al artículo 12:

«12. artikulua.– Laguntza emateko ebazpena.

«Artículo 12.– Resolución de concesión de la ayuda.

Baliatutako diruz laguntzeko moduko jardunei dagokien laguntza ebazpen bidez onartuko da.

La resolución de concesión reconocerá la ayuda que corresponda a actuaciones subvencionables disfrutadas.

Horretarako, diruz lagundutako jardueraren epea enpresak 11 bis artikuluaren 1. paragrafoaren f) atalean aipatutako dokumentuan ziurtatutakoa izango da. Eskatzailea diruz lagundu daitekeen jardueran izandako epea bete ezean, langilearen ziurtagiriaren igortze-data laguntza eskatzeko egoera berean jarraitzen duela ulertuko da eta, ondorioz, diruz lagundu daitekeen epearen amaiera enpresaren ziurtagiriaren datak zehaztuko du.

A estos efectos, la fecha hasta la que se reconocerá la actuación subvencionable será la certificada por la empresa en el documento al que se alude en el apartado f) del párrafo 1 del artículo 11 bis. En el caso de que no se cumplimente la fecha hasta la que la persona solicitante ha estado en actuación subvencionable, se entenderá que a la fecha de emisión del certificado la persona trabajadora continúa en la misma situación por la que se solicita la ayuda y, por lo tanto, el fin del periodo subvencionable quedará determinado por la fecha del certificado de empresa.

Laguntza emateko ebazpenean gehienez ere honako jardun hauei dagokien laguntza onartuko da: laguntza-eskaera aurkeztu den egunaren aurreko 365 egunetan garatutako diruz laguntzeko moduko jardunei dagokiena.

La ayuda máxima que la resolución de concesión podrá reconocer será la correspondiente a actuaciones subvencionables desarrolladas en los 365 días inmediatamente anteriores a la fecha de presentación de la solicitud de la ayuda.

Laguntza emateko ebazpenaren bidez aldi ez jarraituetan garatutako diruz laguntzeko moduko jardunei dagokien laguntza ere onartu ahal izango da, betiere aldi bakoitzak segidako 59 eguneko gutxienekoa betetzen badu, esanbidez aipatutako salbuespenak salbuespen».

La resolución de concesión podrá reconocer la ayuda correspondiente a actuaciones subvencionables desarrolladas en períodos discontinuos, siempre que cada uno de ellos cumpla el mínimo de 59 días continuados, salvo los supuestos expresamente excepcionados».

Hirugarren artikulua.– Familia eta lana bateragarri egiteko laguntzei buruzko ekainaren 29ko 177/2010 Dekretuaren III. Kapitulua aldatzea.

Artículo tercero.– Modificación del Capítulo III del Decreto 177/2010, de 29 de junio, sobre ayudas para la conciliación de la vida familiar y laboral.

1.– Idazketa berria emango zaio 14. artikuluko 1. paragrafoari, «Diruz lagundu daitezkeen jarduerei» buruzkoa».

1.– Se da una nueva redacción al párrafo 1 del artículo 14, relativo a «Actuaciones subvencionales».

«Legezko xedapenetik edo itun indibidualetik edo kolektibotik eratorritako bi egoera hauetako edozeinetan dauden langileei emango zaie diru-laguntza:

«Se subvencionará a las personas trabajadoras que se encuentren en cualquiera de estas dos situaciones, derivadas de disposición legal o de pacto individual o colectivo:

a) Mendetasun-egoeran dauden senitartekoak zaintzeko eszedentzia, mendetasun ertaina (II. mailakoa) edo handia (III. mailakoa) aitortuta badute, edo osasun-egoera oso larrian dauden senitartekoak zaintzeko eszedentzia.

a) Excedencia para atender al cuidado de familiares en situación de dependencia, que tengan reconocida una dependencia severa (Grado II) o gran dependencia (Grado III), o extrema gravedad sanitaria.

b) Mendetasun-egoeran dauden senitartekoak zaintzeko, aitortuta duten mendetasun-maila edozein delarik ere, edo osasun-egoera oso larrian dauden senitartekoak zaintzeko lanaldia murriztea, gutxienez, heren bat».

b) Reducción de la jornada de trabajo en, al menos, un tercio de la misma, para atender a familiares en situación de dependencia, independientemente del grado de dependencia que tengan reconocido, o extrema gravedad sanitaria».

2.– Idazketa berria ematen zaio 17. artikuluaren b) atalari, «Onuradunen baldintzei» buruzkoa:

2.– Se da una nueva redacción al apartado b) del artículo 17, relativo a «Requisitos de las personas beneficiarias»:

«Egutegiko 59 eguneko gutxieneko segidako denboraldian eszedentzia-egoeraz edo lanaldi-murrizketaz baliatu izana.

«Haber disfrutado de una situación de excedencia o reducción de jornada de trabajo por un período continuado mínimo de 59 días naturales.

Diruz lagundu daitekeen jarduerako aldi jarraitua zenbatzeko, greba-eskubidea erabilitako egunak hartuko dira kontuan.

A efectos de computar el periodo continuado en actuación subvencionable se considerarán los días en que se haya ejercicio el derecho de huelga.

Hala eta guztiz ere, greba-eskubidea baliatuz lanera joan gabeko egunak ez dira aintzat hartuko diru-laguntzaren zenbatekoa erabakitzeko orduan eta, horren ondorioz, ezingo dira aintzat hartu diru-laguntzen gehienezko mugei dagokienez ere.

No obstante lo anterior, los días en los que se haya ejercido el derecho de huelga no serán tomados en consideración a afectos de determinar la cuantía de la ayuda, y, en consecuencia, tampoco serán computables de cara a los límites máximos subvencionables.

Diruz lagundu daitekeen jardueraren 59 egun naturaleko gutxieneko aldia etena izan daiteke hurrengo egoeretan:

El período mínimo de 59 días naturales en actuación subvencionable puede ser discontinuo en las siguientes situaciones:

1.– eskatzaileak kontratu finko-etena duenean.

1.– cuando la persona solicitante tenga un contrato fijo-discontinuo.

2.– eskatzailea enplegua erregulatzeko espedientearen pean dagoenean.

2.– cuando la persona solicitante esté afectada por un expediente de regulación de empleo.

3.– greba eskubidea erabiltzeagatik eten denean».

3.– cuando haya sido interrumpido por el ejercicio del derecho de huelga».

3.– Idazketa berria emango zaio 21. artikuluari:

3.– Se da una nueva redacción al artículo 21:

«21. artikulua.– Diru-laguntzen zenbatekoa.

«Artículo 21.– Cuantía de las ayudas.

1.– Laguntzaren zenbatekoa familia-errenta estandarizatuaren arabera zehaztuko da; hori kalkulatzeko, berriz, aintzat hartuko dira familia-unitatearen osaera, familia-errentaren maila eta familia-unitateari dagokion baliokidetasun-koefizientea, uztailaren 24ko 154/2012 Dekretuak, familia-politiken eremuan familia-errenta estandarizatzeko sistemari buruzkoak, haiei esleitzen dien irismenarekin.

1.– La cuantía de la ayuda se determinará en función de la renta familiar estandarizada, para cuyo cálculo se tendrán en cuenta, con el alcance que les atribuye el Decreto 154/2012, de 24 de julio, sobre el sistema de estandarización de la renta familiar en el marco de las políticas de familia, la composición de la unidad familiar, el nivel de renta familiar, y el coeficiente de equivalencia correspondiente a la unidad familiar.

2.– Sailburuaren agindu baten bidez, familia-politikan eskuduna den Sailak estandarizatutako familia-errentaren atariak eta mendetasun-egoeran zein osasun egoera larrian dauden senitartekoak zaintzeko eszedentzia hartzen edo lanaldia murrizten duten langileei aplikatzen zaizkien laguntzen zenbatekoak onartuko ditu, eta edonola ere, emakumeei eta gizonei emandako laguntzen zenbatekoak berdinak izango direla bermatuko du.

2.– El Departamento competente en materia de política familiar, mediante Orden de su Consejera o Consejero, aprobará los umbrales de renta familiar estandarizada y las correspondientes cuantías de las ayudas a personas trabajadoras que se acojan a excedencias o reducciones de jornada de trabajo para el cuidado de familiares en situación de dependencia o extrema gravedad sanitaria que se les aplique, garantizándose, en todo caso, la equiparación de las cuantías económicas de las ayudas a mujeres y hombres.

3.– Ebazpen hori garatzeko Aginduan diru-laguntzaren zenbatekoa zehaztuko da, betiere egutegiko 365 eguneko aldiari dagokionez, eta betiere dagokion sektore-eremuko lanaldi osoko kontratua izanik.

3.– La Orden de desarrollo establecerá la ayuda económica referida a un período temporal de 365 días naturales y a una contratación a jornada completa del ámbito sectorial que corresponda.

Eszedentzia edo lanaldi-murrizketa eskatu duenak iraupen laburragoko lanaldiko kontratua badu, edo diruz laguntzeko moduko jarduna egutegiko 365 egunetik beherako aldietan gauzatzen badu, laguntzen zenbatekoa proportzioan kalkulatuko da.

Cuando la persona que haya solicitado la excedencia o la reducción de jornada estuviera contratada para una jornada laboral de duración inferior o la actuación subvencionable se haya ejercitado por períodos inferiores a 365 días naturales, la cuantía de la ayuda se determinará de forma proporcional.

4.– Inolaz ere ez da diruz lagunduko lanaldi oso baten gaindikina, baldin eta langileak lan-kontratu bat baino gehiago izanik, guztiak batuta dagokion sektore-eremuko lanaldi osoa gainditzen badu».

4.– En ningún caso se subvencionará el exceso sobre una jornada laboral completa del ámbito sectorial al que corresponda a aquellas personas trabajadoras con contratos de trabajo que computados en su conjunto, exceden la referida jornada laboral completa».

4.– Idazketa berria emango zaio 22. artikuluari:

4.– Se da una nueva redacción al artículo 22:

«22. artikulua.– Laguntza kopuruaren muga.

«Artículo 22.– Limitación del número de ayudas.

1.– Mendetasun-egoeran dauden senitartekoak zaintzeko lanaldia murrizteagatiko eta eszedentzia hartzeagatiko laguntzak, eta osasun-egoera oso larrian dauden senitartekoak zaintzeko lanaldia murrizteagatiko eta eszedentzia hartzeagatiko laguntzak ezin izango dira aldi berean baliatu, baina bai elkarren segidan.

1.– Las ayudas a la excedencia y reducción de jornada de trabajo para el cuidado de familiares en situación de dependencia y las ayudas a la excedencia o reducción de jornada de trabajo para el cuidado de familiares en situación de extrema gravedad sanitaria no podrán disfrutarse simultáneamente pero sí de forma sucesiva.

2.– Pertsona bat baino gehiago badaude mendetasun-egoeran dagoen eta kapitulu honetan ezarritako laguntza eskatzeko eskubidea ematen duen pertsona berarekin lotuta, eta horri aitortutako mendetasun-maila ertaina (II. mailako) edo handia (III. mailako) bada, honako muga hauek ezarri dira diru-laguntza hori aldi berean baliatu ahal izateko:

2.– En el supuesto de que fueren varias las personas relacionadas con una misma persona en situación de dependencia, que tenga reconocida una dependencia severa (grado II) o una gran dependencia (Grado III), con derecho a la solicitud de la ayuda establecida en este Capítulo, se establecen las siguientes limitaciones para el disfrute simultáneo de la misma:

a) mendetasun handiko pertsona zaintzeko, lan-eszedentzia eta lanaldi-murrizketa bat edo, gehienez, aldibereko hiru lanaldi-murrizketa; eta,

a) para el cuidado de una persona con gran dependencia, una excedencia laboral y una reducción de jornada o hasta tres reducciones de jornada simultáneas; y,

b) mendetasun larriko pertsona zaintzeko, lan-eszedentzia bat edo, gehienez, aldibereko bi lanaldi-murrizketa.

b) para el cuidado de una persona con dependencia severa, una excedencia laboral o hasta dos reducciones de jornada simultáneas.

Mendetasun-egoeran dagoen senitarteko bakoitzeko eskaera-kopuru handiagoa aurkeztuz gero aldi bererako, laguntza eskaeren aurkezpen-ordenaren arabera emango da, lehenago aurkeztutakoei lehentasuna emanda.

En caso de concurrencia de un mayor número de solicitudes por familiar en situación de dependencia para el mismo período de tiempo la ayuda se concederá en función del orden de entrada de las solicitudes, dando prioridad a aquellas que primero se presenten.

3.– Laguntza eskatzeko eskubidea ematen duen senitartekoari mendetasun-maila txikia (I. mailakoa) aitortu badiote, ezinezkoa da pertsona batek baino gehiagok aldi berean laguntza jasotzea.

3.– En el caso de que el familiar o la familiar en situación de dependencia que da derecho a la solicitud de la ayuda tuviese reconocida una dependencia moderada (Grado I), no es posible en relación con esa misma persona el disfrute simultáneo de las ayudas por parte de varias personas.

4.– Osasun-egoera larrian dagoen eta Kapitulu honetan ezarritako laguntza eskatzeko eskubidea ematen duen pertsona berarekin zerikusia duten pertsona bat baino gehiago badaude, eszedentzia bat edo aldibereko bi lanaldi-murrizketa bakarrik lagunduko dira diruz.

4.– En el supuesto de que fueran varias las personas relacionadas con una misma persona en situación de extrema gravedad sanitaria con derecho a la solicitud de la ayuda establecida en este Capítulo sólo se subvencionará una excedencia o simultáneamente dos reducciones de jornada de trabajo.

Osasun-egoera larrian dagoen senitarteko bakoitzeko eskaera-kopuru handiagoa aurkeztuz gero aldi bererako, laguntza eskaeren aurkezpen-ordenaren arabera emango da, lehenago aurkeztutakoei lehentasuna emanda.

En caso de concurrencia de un mayor número de solicitudes por familiar en situación de extrema gravedad sanitaria para el mismo período de tiempo la ayuda se concederá en función del orden de entrada de las solicitudes, dando prioridad a aquellas que primero se presenten».

5.– Idazketa berria emango zaio 23. artikuluari:

5.– Se da una nueva redacción al artículo 23:

«23. artikulua.– Eskariak aurkezteko epea.

«Artículo 23.– Plazo de presentación de solicitudes.

Diruz laguntzeko moduko jardunean nahitaezko segidako 59 eguneko aldia burututakoan hasiko da zenbatzen laguntzaren lehenengo eskaera aurkezteko epea.

El plazo de presentación de la solicitud inicial de la ayuda comienza una vez se haya cumplido el período mínimo exigido de 59 días continuados en actuación subvencionable.

Hurrengo eskabideak –laguntzaren jarraipenerako eskaerak– aurkezteko, emandako aurreko diru-laguntzaren eskaera egin zenetik gutxienez lau hilabete igaro beharko dira. Gutxieneko aldi hori ez da bete beharko diruz laguntzeko moduko jarduna amaitu den kasuetan.

Las posteriores peticiones, solicitudes de continuación de la ayuda, podrán presentarse una vez haya transcurrido un mínimo de cuatro meses desde la anterior petición de ayuda concedida. Este período mínimo no se exigirá en aquellos casos de finalización de actuación subvencionable.

Dekretu horri dagokionez, diruz lagundutako jarduera amaitu egiten da laguntzaren eskatzaileak eszedentzia zein lanaldi-murrizketa eteten duenean, bai eta amaiera dekretu honetan ezarritako laguntzak eskuratzeko baldintzak hausteak edo diruz lagundutako gehienezko mugak agortzeak eragiten duenean ere.

A efectos de este decreto, se produce la finalización de la actuación subvencionable no sólo cuando la persona solicitante de la ayuda interrumpe la excedencia o reducción de jornada de trabajo, sino también cuando la finalización devenga del incumplimiento de los requisitos de acceso a las ayuda o del agotamiento de los límites máximos subvencionables establecidos en el presente decreto.

Diruz lagundutako jarduerako egun bakoitzari dagokion laguntza hori gozatu zenetik urtebete igaro baino lehen eskatu behar da, diruz lagundutako jardueran, aipatutako egunaren ondoko eguna aldiaren hasiera-data gisa hartuta».

La ayuda correspondiente a cada día en actuación subvencionable debe ser solicitada antes de que transcurra un año desde su disfrute, computándose como fecha de inicio del periodo el siguiente a dicho día en actuación subvencionable».

6.– Idazketa berria emango zaio 24. artikuluari:

6.– Se da una nueva redacción al artículo 24:

«24. artikulua.– Laguntza-eskabideak eta horiek aurkezteko tokia.

«Artículo 24.– Solicitudes de ayuda y lugar de presentación.

1.– Familia-politikan eskuduna den Saileko sailburuaren Agindu bidez onartutako eskabide normalizatuan aurkeztu behar dira eskaerak.

1.– Las solicitudes se presentarán en instancia normalizada aprobada mediante Orden de la Consejera o Consejero del Departamento competente en materia de política familiar.

2.– Eskaerak Eusko Jaurlaritzako Herritarren Arretarako Zerbitzuaren bulegoan emango dira –Zuzenean–. Halaber, zuzenean deskargatu ahal izango dira gune elektronikotik (http://www.euskadi.eus).

2.– Las solicitudes se facilitarán en las oficinas del Servicio de Atención Ciudadana del Gobierno Vasco –Zuzenean–. También podrán descargarse directamente desde la sede electrónica (http://www.euskadi.eus).

3.– Eskabideek familia-unitateko aitak eta amak diru-laguntzen organo kudeatzaileari euren errenta-mailari buruzko informazioa lortzeko baimena eman ahal izateko atala izango dute, Dekretu honen 49 bis artikuluaren arabera. Hori baliabide elektronikoen bidez zergekin zerikusia ez duten helburuetarako informazioa emateko Lankidetza Hitzarmena duten Zerga-administrazioetatik aterako da.

3.– Las solicitudes incluirán un apartado para que el padre y la madre integrantes de la unidad familiar puedan autorizar al órgano gestor de las ayudas económicas a obtener la información sobre su nivel de renta, según el artículo 49 bis de este Decreto, directamente de las Administraciones tributarias con las que exista el correspondiente Convenio de Colaboración en materia de suministro de información para finalidades no tributarias por medios electrónicos.

Familia-unitatea osatzen duten aitak edo amak euren baimena eman ezean, 24 bis artikuluaren 1. paragrafoaren j) atalean aipatutako dokumentazioa aurkeztu beharko dute.

En el supuesto de que el padre o la madre integrantes de la unidad familiar no dieran su autorización deberán aportar la documentación citada en el apartado j) del párrafo 1 del artículo 24 bis.

4.– Era berean, eskabideek atala izango dute, familia-unitateko aitak eta amak diru-laguntzen organo kudeatzaileari honako hauen inguruko informazioa egiaztatzeko baimena emateko, administrazio eskudunean eta baliabide elektronikoen bidez:

4.– Asimismo, las solicitudes incluirán un apartado para que el padre y la madre integrantes de la unidad familiar puedan autorizar al órgano gestor de las ayudas económicas la comprobación, constancia o verificación en la administración competente, y por medios electrónicos, de la información correspondiente a:

a) Nortasun Agiri Nazionala edo Atzerritarrak Identifikatzeko Zenbakia.

a) el Documento Nacional de Identidad o Número de Identificación de Extranjero.

b) Euskal Autonomia Erkidegoko Izatezko Bikoteen Erregistroan existitzen diren datuak».

b) los datos existentes en el Registro de Parejas de Hecho de la Comunidad Autónoma del País Vasco».

7.– 24 bis artikulua eransten da:

7.– Se añade un artículo 24 bis:

«24 bis artikulua.– Aurkeztu beharreko derrigorrezko agiriak:

«Artículo 24 bis.– Documentación preceptiva a aportar:

1.– Lehenengo eskaerarekin batera honako dokumentazio hau aurkeztu behar da:

1.– La solicitud inicial deberá ir acompañada de la siguiente documentación:

a) Familia-unitatea osatzen zuten gurasoen nortasun-agirien fotokopiak. Europar Batasuneko beste estatu kide bateko edo Europako Esparru Ekonomikoari buruzko Akordioan parte hartu duten estatuetako bateko nazionalitatea duten pertsonek pasaportea edo beren herrialdeko nortasun-agiri baliokidea aurkeztuko dute, titularraren nazionalitatea adierazten den heinean, eta gainerako herrialdeetako nazionalitatea duten pertsonek, berriz, AIZ edo pasaportea aurkeztu beharko dute edo, hala dagokionean, etengabeko bizileku-baimena.

a) Fotocopia del DNI del padre y de la madre integrantes de la unidad familiar. Cuando se trate de nacionales de otro Estado miembro de la Unión Europea o de un Estado parte en el Acuerdo sobre el Espacio Económico Europeo se presentará el pasaporte o documento de identidad equivalente en su país y en el que conste la nacionalidad del titular, y cuando se trate de nacionales del resto de países se presentará el NIE o pasaporte, o, cuando proceda, la autorización de residencia permanente.

Eskaria egin aurreko hiru urteetan eskatzailearen nortasuna egiaztatzen duen agirian jasotako izen edo abizenetan aldaketaren bat gertatu bada, edo nortasun-agiriz aldatu bada, aurreko paragrafoan aipatutako agiriaz gainera aurkeztu beharko da aldaketaren aurreko agiriaren kopia edo hor jasotako datuak egiaztatzen dituen ziurtagiria, agintaritza eskudunak emandakoa.

En el caso de que se haya producido cualquier tipo de cambio en el nombre o apellidos que figuran en el documento que acredite su personalidad, o se haya cambiado de documento de identidad, en los tres años antes al de la solicitud, habrá de presentarse junto a la documentación citada en el apartado anterior, copia del documento anterior al cambio o certificación acreditativa de los datos contenidos en el mismo, expedida por la autoridad competente.

Eskabidea aurrez aurre aurkeztu bada, ez da eskatzailearen NAN edo AIZ aurkeztu behar izango, baldin eta eskaera-ereduan diru-laguntzen organo kudeatzaileari baimena ematen bazaio Barne Ministerioan identitatearen datuak egiaztatzeko edo ziurtatzeko. Halaber, ez da aurkeztu beharko dokumentazio hori, baldin eta bide elektronikoaren bidez aurkeztu bada eta eskatzailea ziurtagiri elektroniko aitortuaren bidez identifikatu bada.

Si la solicitud se ha presentado en canal presencial, no deberá aportarse el DNI o, en su caso, el NIE de la persona solicitante si en la solicitud se autoriza, al órgano gestor de las ayudas, la comprobación o verificación de dichos datos de identidad en el Ministerio del Interior. Tampoco deberá aportarse dicha documentación si la solicitud se ha presentado en canal electrónico y la persona solicitante se ha identificado con un Certificado electrónico reconocido.

b) Mendetasun-egoeran dagoen senitartekoa zaintzeko eszedentzia edo lanaldi-murrizketa laguntzeko kasuetan, senitartekoa mendetasun-egoeran dagoela egiaztatzen duen ziurtagiria, eskumena duen Administrazioak emana. Ziurtagiri horretan honako hauek zehaztuko dira: mendetasun-maila eta maila bakoitzean duen azpimaila, Autonomia Pertsonala eta Arreta Susttzeko abenduaren 14ko 39/2006 Legean eta Lege hori garatzen duten arauetan aurreikusitakoaren esparruan.

b) En los supuestos de ayuda a la excedencia o reducción de jornada de trabajo para el cuidado del familiar o la familiar en situación de dependencia, acreditación de la situación de dependencia del familiar o la familiar, emitida por la Administración competente, con especificación del grado de dependencia y el nivel dentro de cada grado, en el marco de lo previsto en la Ley 39/2006, de 14 de diciembre, de Promoción de la Autonomía Personal y Atención a las personas en situación de dependencia y en su normativa de desarrollo.

c) Osasun-egoera oso larrian dagoen senitartekoa zaintzeko eszedentzia hartzeagatiko edo lanaldia murrizteagatiko laguntzaren kasuan, egoera hori egiaztatzen duen txostena, senitartekoaren sendagileak egina aurkeztu beharko da.

c) En los supuestos de ayuda a la excedencia o reducción de jornada de trabajo para el cuidado del familiar o la familiar en situación de extrema gravedad sanitaria, se deberá aportar informe que acredite tal situación emitido por el o la médico que le atiende.

d) Eskatzaileari edo haren ardurapeko pertsonei % 33ko edo goragoko desgaitasuna onartu bazaie, desgaitasun mailaren berri ematen duen indarreko ziurtagiria aurkeztu beharko da, eskumeneko erakundeak emana.

d) En caso de que alguna de las personas que integran la unidad familiar tenga reconocida una discapacidad con un porcentaje igual o superior al 33%, acreditación del reconocimiento del grado de discapacidad vigente emitido por la autoridad competente.

Bestalde, familia-unitatea osatzen duten pertsonetako batek mendetasun-egoera aitortuta izanez gero, senitartekoa mendetasun-egoeran dagoela egiaztatzen duen ziurtagiria, eskumena duen Administrazioak emana. Ziurtagiri horretan honako hauek zehaztuko dira: mendetasun-maila eta maila bakoitzean duen azpimaila, Autonomia Pertsonala eta Arreta Susttzeko abenduaren 14ko 39/2006 Legean eta Lege hori garatzen duten arauetan aurreikusitakoaren esparruan.

Por su parte, en el supuesto de que alguna de las personas que integran la unidad familiar tuviese reconocida una situación de dependencia, acreditación de la situación de dependencia, emitida por la Administración competente, con especificación del grado de dependencia y el nivel dentro de cada grado, en el marco de lo previsto en la Ley 39/2006, de 14 de diciembre, de Promoción de la Autonomía Personal y Atención a las personas en situación de dependencia y en su normativa de desarrollo.

e) Eskatzailea genero-indarkeriaren biktima izanez gero, familien politiken esparruan familia-errenta estandarizatzeko sistemari buruzko uztailaren 24ko 154/2012 Dekretuan ezarritako baliabideren baten genero-indarkeriako egoeraren ziurtagiria.

e) En el supuesto de que la persona solicitante de la ayuda sea víctima de violencia de género, acreditación de la situación de violencia de género por alguno de los medios establecidos en el Decreto 154/2012, de 24 de julio, sobre el sistema de estandarización de la renta familiar en el marco de las políticas de familias.

f) Eskatzailearen eta senitartekoaren –betiere senitarteko hori zaintzeko hartu bada eszedentzia edo murriztu bada lanaldia– arteko ahaidetasun-harremanaren ziurtagiria. Familia Liburuaren, jaiotza-ziurtagiriaren edo baliokideen bidez egiaztatu ahal izango da.

f) Acreditación de la relación de parentesco entre la persona solicitante y el familiar o la familiar para cuyo cuidado se haya acogido a la excedencia o reducción de jornada. Podrá acreditarse a través de Libro de Familia, certificado de nacimiento o asimilados.

g) Eskatzailearen erroldatze-ziurtagiria, eskatzailea udalerrian erroldatu zen eguna adierazita. Laguntza-eskaera aurkezten den eguna baino hilabete bat baino lehenago emandako erroldatze-ziurtagiriak ez dira onartuko.

g) Acreditación de empadronamiento de la persona solicitante, que incluirá la fecha de empadronamiento en el municipio. No se admitirán acreditaciones de empadronamiento que hayan sido emitidas con una antelación superior al mes respecto a la fecha de presentación de la solicitud de ayuda.

Eskatzailea 17. artikuluaren a) atalean aipatutako salbuespenean sartzen bada, egungo erroldatze-ziurtagiriaz gain, salbuespen horren aukera egiaztatuko duen erroldatze-ziurtagiria(k) ere aurkeztuko d(it)u.

Cuando la persona solicitante esté comprendida en la excepción señalada en el apartado a) del artículo 17 deberá presentar, además del empadronamiento actual, acreditación de empadronamiento donde se compruebe la concurrencia de dicha excepción.

h) Eskatzaileak lan egiten duen erakunde publikoaren edo pribatuaren ziurtagiria, eszedentzia edo lanaldi-murrizketa zein baldintza zehatzetan gauzatu den egiaztatzen duena:

h) Certificación de la entidad pública o privada en la que la persona solicitante preste sus servicios que acredite los términos exactos en los que se ha llevado a cabo la excedencia o reducción de jornada:

– Eskubide hori noiz baliatu den.

– Especificación del período en el que se ha ejercitado dicho derecho.

– Lan-kontratuan aipatzen den lanaldia eta, aplikatzen ari den hitzarmen kolektiboaren arabera, lanaldi osoarekiko zenbatekoa den. Horretaz gain, lanaldi-murrizketaren kasuan, lan-kontratuan itundutako lanaldiarekiko zenbateko murrizketa izan duen (ehunekoetan).

– La jornada laboral que figura en el contrato de trabajo y su relación con la jornada a tiempo completo según el convenio colectivo de aplicación. Además, en el supuesto de reducción de jornada, el porcentaje que representa tal reducción en relación con la jornada pactada en el contrato de trabajo.

– Lanaldi-murrizketaren edo eszedentziaren ondorioz langilearen ordainsarian egiaz murrizketarik izan den adieraztea.

– Indicación de si la reducción de jornada de trabajo o excedencia ha supuesto una reducción efectiva en la remuneración económica de la persona trabajadora.

i) Besteren konturako langileen kasuan, edo kooperatiba-sozietateetako bazkide langileen edo lan-bazkideen kasuan –betiere Gizarte Segurantzaren Erregimen Orokorrean kotizatzen badute–, eszedentzia hartu bada, Gizarte Segurantzan baja hartu izanaren ziurtagiria aurkeztu beharko da, eta lanaldia murriztu bada, Gizarte Segurantzan datuak aldatu izanarena.

i) Cuando se trate de personas trabajadoras por cuenta ajena o de personas socias trabajadoras o socias de trabajo de Sociedades Cooperativas que coticen en el Régimen General de la Seguridad Social se deberá presentar acreditación de la baja en la Seguridad Social en el caso de excedencia o de la variación de datos en la Seguridad Social en el caso de reducción de jornada.

Gizarte Segurantzaren Erregimen Orokorrean kotizatzen ez duten kooperatiba-sozietateetako bazkide langileen edo lan-bazkideen kasuan, honako hauek aurkeztu beharko dira:

Cuando se trate de personas socias trabajadoras o socias de trabajo de Sociedades Cooperativas que no coticen en el Régimen General de la Seguridad Social se deberá presentar:

– eszedentzietan, erakunde pribatuan edo kotizatzen duten Gizarte Segurantzaren Erregimenean baja hartu izanaren ziurtagiria.

– en las situaciones de excedencia, acreditación de la baja en la entidad privada o en el Régimen de la Seguridad Social en el que coticen.

– erakunde pribatuari edo kotizatzen duten Gizarte Segurantzaren Erregimenari egindako kotizazioan aldaketarik eragin ez duten lanaldi-murrizketetan, kooperatiba-sozietateetako bazkide langile edo lan-bazkide izatearen ziurtagiria, kotizazio-mota, eta lanaldi-murrizketaren ondorioz mota hori aldatu ez izanaren ziurtagiria.

– en las situaciones de reducción de jornada de trabajo en las que no se produzca modificación de su cotización a la entidad privada o al Régimen de la Seguridad Social en el que coticen, acreditación de su condición de personas socias trabajadoras o socias de trabajo de las Sociedades Cooperativas, tipo de cotización y que la misma no ha sido alterada en la situación de reducción de jornada de trabajo.

j) Telematikoki edo, bestela, eskuragarri dauden baliabideen bidez ezin bada lortu familia-unitatea osatzen duten aitaren eta amaren errenta-mailari buruzko informazioa, PFEZren aitorpena baliabide elektronikoen bidez zergak helburu ez dituen informazioa emateko Lankidetza Hitzarmena ez duen beste zerga-administrazio batzuetan egin duelako edo egitea egokitu zaielako:

j) En el supuesto de que no se pueda obtener, por vía telemática o, en su caso, por los medios que se encuentren disponibles, información sobre el nivel de renta del padre y de la madre integrantes de la unidad familiar, por haber realizado o haberle correspondido, en su caso, realizar la declaración del IRPF ante una Administración tributaria con la que no exista el correspondiente Convenio de Colaboración en materia de suministro de información para finalidades no tributarias por medios electrónicos:

– Dagokion administrazioak familia-unitatea osatzen duten aitaren eta amaren errenta-aitorpenari (baterako aitorpena edo bakoitzaren aitorpen indibiduala) egindako likidazioaren kopia, laguntza eskatu baino bi urte lehenagoko zergaldiari dagokionez.

– Copia de la liquidación realizada por la Administración que corresponda de la declaración del IRPF del padre y de la madre integrantes de la unidad familiar (bien declaración conjunta o declaración individual de cada uno de ellos), y correspondiente al periodo impositivo referido a dos años antes a aquel en que se solicita la ayuda.

– Familia-unitatea osatzen duten amak edo aitak errenta-aitorpena egin ez badute, dagokion administrazioak emandako ziurtagiria, laguntza eskatu baino bi urte lehenagoko zergaldian jaso dituen edo dituzten errenta guztiak eta PFEZri egotz dakizkiokeen errendimenduak adierazten dituena.

– En el caso de que el padre o la madre integrantes de la unidad familiar no hubiesen realizado la declaración del IRPF, certificado emitido por la Administración que corresponda en el que se indiquen la totalidad de las rentas y de los rendimientos imputables al IRPF que hubiera o hubieran percibido en el periodo impositivo referido a dos años antes a aquel en que se solicita la ayuda.

k) Laguntza kobratu nahi den banku-kontuaren titulartasun-datuen kopia. Nahitaez, eskatzaileak banku-kontuaren titular izan beharko du.

k) Copia de los datos de titularidad de la cuenta bancaria en la que se desee cobrar la ayuda. Necesariamente la persona solicitante de la ayuda ha de ser la titular de la cuenta bancaria que se aporte.

I) Eskatzailearen erantzukizunpeko adierazpena:

l) Declaración responsable de la persona solicitante:

– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak edo haren erakunde autonomiadunek hasitako itzultze- edo zehapen-prozedurarik irekita duen jakinarazita, emandako laguntzak edo diru-laguntzak direla-eta.

– informando si tiene abiertos procedimientos de reintegro o sancionadores incoados por la Administración General de la Comunidad Autónoma y sus Organismos Autónomos en el marco de ayudas o subvenciones concedidas.

– ez dagoela zigortuta zigor- eta administrazio-arloan diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzearekin.

– de no hallarse sancionada ni penal ni administrativamente con la pérdida de la posibilidad de obtención de subvenciones o ayudas públicas.

– ez dagoela diru-laguntzak eskuratzeko ezgaitzen duen ezein lege-debekuren eraginpean, sexu-diskriminazioaren ondoriozko debekuak esanbidez aipatuz (betiere Emakumeen eta gizonen berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen Azken Xedapenen artetik seigarrenean xedatutakoari jarraiki).

– de no hallarse incursa en prohibición legal alguna que la inhabilite para la obtención de subvenciones, con expresa referencia a las que se hayan producido por discriminación de sexo de conformidad con lo dispuesto en la Disposición Final sexta de la Ley 4/2005, de 18 de febrero, para la Igualdad de Mujeres y Hombres.

2.– Hasierako baliatze-aldiaren jarraipena diren baliatze-aldietarako eskaerak eskabide erraztuaren bidez gauzatuko dira eta aurreko paragrafoaren h), i) eta j) ataletan azaltzen den dokumentazioa soilik aurkeztu beharko da; halaber, hasierako egoerarekin alderatuta aldaketarik gertatuz gero, aldaketa horiei buruzko dokumentazioa ere aurkeztu behar da, nahitaez.

2.– Las solicitudes por períodos de disfrute que sean continuación del inicial se harán en instancia simplificada y deberán ir acompañadas solamente de la documentación enunciada en los apartados h), i) y j) del párrafo precedente, sin perjuicio de la obligación de aportar la documentación relativa a cualquier modificación producida en la situación inicial.

Eten eta berriz hasitako diruz laguntzeko moduko jardunari dagokion laguntzaren eskaera jarraipen-inprimakian egin behar da eta aurreko paragrafoaren g), h), i) eta j) ataletan aipatutako dokumentazioarekin batera aurkeztu beharko da; halaber, aurretik egiaztatutako egoerarekin alderatuta aldaketaren bat gertatuz gero, aldaketa horiei buruzko dokumentazioa ere aurkeztu beharko da.

La ayuda correspondiente a una actuación subvencionable que haya sido interrumpida y reanudada será solicitada en impreso de continuación debiendo ir acompañada de la documentación enunciada en los apartados g), h), i) y j) del párrafo precedente y de la documentación relativa a cualquier modificación producida respecto a la situación anteriormente acreditada.

Nolanahi ere, paragrafo honetan aipatutako jarraipen-eskaerak aurreko laguntza-eskaera aurkeztutako urte natural berean aurkezten direnean, ez da beharrezkoa izango j) atalean adierazitako dokumentazioa aurkeztea.

En todo caso, cuando las solicitudes de continuación a las que se alude en el presente párrafo se presentasen en el mismo año natural en el que ya se haya presentado una solicitud de ayuda anterior, no será necesario aportar la documentación enunciada en el apartado j).

3.– Laguntza-lerro honetan aitortutako urteko laguntza 3.000 eurotik gorakoa izanez gero, organo kudeatzaileak automatikoki egiaztatuko du laguntzen eskatzaileek zerga-betebeharrak bete dituztela, horiek baimena eman beharrik gabe, laguntza eman aurretik. Halaber, eman ondoko zergaldietan ordainketak egin behar diren kasuetan, hiru hilabete baino gehiago igaro ondoren egingo da, hurrengo zergaldietan izango diren lehen ordainketa-proposamenen aurretik, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Orokorraren Antolarauen Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Lege Dekretua aplikatuz. Informazio hori telematikoki edo eskuragarri dauden beste baliabide batzuen bitartez lortu ezin ezean, interesdunek zerga-betebeharren betearazpenean egunean daudenaren ziurtagiria aurkeztu beharko dute, laguntza jaso aurretik».

3.– En el supuesto de que la ayuda anual reconocida en esta línea de ayudas supere la cuantía de 3.000 euros, la acreditación del cumplimiento de las obligaciones tributarias por parte de las personas solicitantes de las ayudas se verificará automáticamente por el órgano gestor sin necesidad del consentimiento de los mismos, con anterioridad a la concesión de la ayuda en todo caso, y en los supuestos de que hayan de realizarse pagos en ejercicios posteriores a su concesión, transcurridos más de tres meses desde la misma, con anterioridad a las primeras propuestas de pago que tengan lugar en los ejercicios posteriores siguientes, en aplicación del Decreto Legislativo 1/1997, de 11 de noviembre, por el que se aprueba el texto refundido de la Ley de Principios Ordenadores de la Hacienda General del País Vasco. En el supuesto de que no se pueda obtener, por vía telemática o, en su caso, por los medios que se encuentren disponibles, dicha información, las personas interesadas deberán presentar certificado acreditativo de que se encuentra al día en el cumplimiento de sus obligaciones tributarias, con carácter previo al abono de la ayuda».

8.– Idazketa berria emango zaio 25. artikuluari:

8.– Se da una nueva redacción al artículo 25:

«25. artikulua.– Laguntza emateko ebazpena.

«Artículo 25.– Resolución de concesión de la ayuda.

Baliatutako diruz laguntzeko moduko jardunei dagokien laguntza ebazpen bidez onartuko da.

La resolución de concesión reconocerá la ayuda que corresponda a actuaciones subvencionables disfrutadas.

Horretarako, diruz lagundutako jardueraren epea enpresak 24 bis artikuluaren 1. paragrafoaren h) atalean aipatutako dokumentuan ziurtatutakoa izango da. Eskatzailea diruz lagundu daitekeen jardueran izandako epea bete ezean, langilearen ziurtagiriaren igortze-data laguntza eskatzeko egoera berean jarraitzen duela ulertuko da eta, ondorioz, diruz lagundu daitekeen epearen amaiera enpresaren ziurtagiriaren datak zehaztuko du.

A estos efectos, la fecha hasta la que se reconocerá la actuación subvencionable será la certificada por la empresa en el documento al que se alude en el apartado h) del párrafo 1 del artículo 24 bis. En el caso de que no se cumplimente la fecha hasta la que la persona solicitante ha estado en actuación subvencionable se entenderá que a la fecha de emisión del certificado, la persona trabajadora continúa en la misma situación por la que se solicita la ayuda y, por lo tanto, el fin del periodo subvencionable quedará determinado por la fecha del certificado de empresa.

Laguntza emateko ebazpenean gehienez ere honako jardun hauei dagokien laguntza onartuko da: laguntza-eskaera aurkeztu den egunaren aurreko 365 egunetan garatutako diruz laguntzeko moduko jardunei dagokiena.

La ayuda máxima que la resolución de concesión podrá reconocer será la correspondiente a actuaciones subvencionables desarrolladas en los 365 días inmediatamente anteriores a la fecha de presentación de la solicitud de la ayuda.

Laguntza emateko ebazpenaren bidez aldi ez jarraituetan garatutako diruz laguntzeko moduko jardunei dagokien laguntza ere onartu ahal izango da, betiere aldi bakoitzak segidako 59 eguneko gutxienekoa betetzen badu, esanbidez aipatutako salbuespenak salbuespen».

La resolución de concesión podrá reconocer la ayuda correspondiente a actuaciones subvencionables desarrolladas en períodos discontinuos, siempre que cada uno de ellos cumpla el mínimo de 59 días continuados, salvo los supuestos expresamente excepcionados».

Laugarren artikulua.– Familia eta lana bateragarri egiteko laguntzei buruzko ekainaren 29ko 177/2010 Dekretuaren IV. Kapitulua aldatzea.

Artículo cuarto.– Modificación del Capítulo IV del Decreto 177/2010, de 29 de junio, sobre ayudas para la conciliación de la vida familiar y laboral.

Bakarra.– Idazketa berria emango zaio 35. artikuluari.

Único.– Se da una nueva redacción al artículo 35.

«35. artikulua.– Eskumenari buruzko Europako araudia.

«Artículo 35.– Normativa europea sobre la competencia.

Kapitulu honetan azaldu diren laguntzek Batzordearen 2013ko abenduaren 18ko 1407/2013 Erregelamenduan (Europar Batasuna) ezarritako «minimis» araua bete beharko dute. Adierazitako araudia Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuko 107. eta 108. artikuluak aplikatzeari buruzkoa da, eta 2013ko abenduaren 24an argitaratu zen Europar Batasunaren Egunkari Ofizialean [EBAO L 352/1, de 24.12.2013]».

Las ayudas contempladas en este Capítulo quedarán sujetas a la regla de «minimis» establecida en el Reglamento (Unión Europea) n.º 1407/2013 de la Comisión, de 18 de diciembre de 2013, relativo a la aplicación de los artículo 107 y 108 del Tratado de Funcionamiento de la Unión Europea, publicado en el Diario Oficial de la Unión Europea de fecha 24 de diciembre de 2013 [DOUE L 352/1, de 24-12-2013]».

Bosgarren artikulua.– Familia eta lana bateragarri egiteko laguntzei buruzko ekainaren 29ko 177/2010 Dekretuaren V. Kapitulua aldatzea.

Artículo quinto.– Modificación del Capítulo V del Decreto 177/2010, de 29 de junio, sobre ayudas para la conciliación de la vida familiar y laboral.

1.– Idazketa berria emango zaio 36. artikuluari:

1.– Se da una nueva redacción al artículo 36:

«36. artikulua.– Diruz lagun daitekeen jarduera.

«Artículo 36.– Actuación subvencionable.

«Seme-alaba adingabeak etxean zaintzeko Etxeko Langileei buruzko Gizarte Segurantzaren Araubide Berezian alta emanda dauden pertsonak kontratatzeko diru-laguntza emango da».

Se subvencionará la contratación de personas dadas de alta en el Sistema Especial para Empleados de Hogar establecido en el Régimen General de la Seguridad Social para el cuidado a domicilio de hijos o de hijas menores».

2.– Idazketa berria emango zaio 39. artikuluko lehen paragrafoaren e) atalari, «Baldintzei» buruzkoa

2.– Se da una nueva redacción al apartado e) del párrafo primero del artículo 39, relativo a «Requisitos»

«Familia-unitatea osatzen duten gurasoen lanaldien iraupena beren jarduera-sektorearen lanaldi osoari dagokiona izango da.

«La duración de la jornada laboral del padre y de la madre integrantes de la unidad familiar deberá ser la correspondiente a la jornada completa del sector en el que ejerzan su actividad.

Familia ugariak salbuetsita daude; izan ere, gurasoetako batek lanaldia murriztuta izan dezake».

Se exceptúan las familias numerosas, uno de cuyos progenitores podrá encontrarse en situación de reducción de jornada de trabajo».

3.– Idazketa berria emango zaio 40. artikuluari:

3.– Se da una nueva redacción al artículo 40:

«40. artikulua.– Laguntzen zenbatekoa.

«Artículo 40.– Cuantía de la ayuda.

1.– Seme-alaba adingabeak zaintzeko langileen kontratazioa dela-eta, onuradunak Gizarte Segurantzako Erregimen Orokorrean ezarritako Etxeko Langileentzako Sistema Bereziari egindako kotizazioaren ekarpena, legez dagokiona, hartuko du erreferentziatzat laguntzak.

1.– La ayuda tendrá como referencia la aportación que legalmente corresponda a la persona beneficiaria a la cotización al Sistema Especial para Empleados de Hogar establecido en el Régimen General de la Seguridad Social por la contratación de cuidadores o cuidadoras de los hijos o de las hijas menores.

2.– Familia ugarien kasuan, laguntzaren zenbatekoak honako hau hartuko du erreferentziatzat: enplegu-emaileak Gizarte Segurantzako Erregimen Orokorrean ezarritako Etxeko Langileen Sistema Bereziari egindako kotizazioaren eta Familia Ugariak Babesteari buruzko azaroaren 18ko 40/2003 Legearen 9. artikuluan ezarritako hobariaren artean dagoen aldea.

2.– En el caso de las familias numerosas, la cuantía de la ayuda tendrá como referencia la diferencia entre la aportación del empleador o de la empleadora a la cotización al Sistema Especial para Empleados de Hogar establecido en el Régimen General de la Seguridad Social y la bonificación prevista en el artículo 9 de la Ley 40/2003, de 18 de noviembre, de Protección a las Familias Numerosas.

3.– Laguntzaren zenbatekoa familia-errenta estandarizatuaren arabera zehaztuko da; hori kalkulatzeko, berriz, aintzat hartuko dira familia-unitatearen osaera, familia-errentaren maila eta familia-unitateari dagokion baliokidetasun-koefizientea, uztailaren 24ko 154/2012 Dekretuak, familia-politiken eremuan familia-errenta estandarizatzeko sistemari buruzkoak, haiei esleitzen dien irismenarekin.

3.– La cuantía de la ayuda se determinará en función de la renta familiar estandarizada, para cuyo cálculo se tendrán en cuenta, con el alcance que les atribuye el Decreto 154/2012, de 24 de julio, sobre el sistema de estandarización de la renta familiar en el marco de las políticas de familia, la composición de la unidad familiar, el nivel de renta familiar, y el coeficiente de equivalencia correspondiente a la unidad familiar.

4.– Familia-politikan eskuduna den Sailak, sailburuaren agindu baten bidez, familia-errenta estandarizatuaren atalasean onartuko ditu, baita aplikatu beharreko dagozkien laguntza-ehunekoak ere».

4.– El Departamento competente en materia de política familiar, mediante Orden de su Consejera o Consejero, aprobará los umbrales de renta familiar estandarizada y los correspondientes porcentajes de ayuda que se les apliquen».

4.– «Errenten zenbaketari» buruzko 41. artikulua eta horren edukia ezabatuko da.

4.– Se suprime el artículo 41, relativo a «Cómputo de las rentas» que queda sin contenido.

5.– Idazketa berria ematen zaio 43. artikuluari:

5.– Se da una nueva redacción al artículo 43:

«43. artikulua.– Eskariak aurkezteko epea.

«Artículo 43.– Plazo de presentación de solicitudes.

Diruz laguntzeko moduko jardunean nahitaezko 59 eguneko aldia burututakoan hasiko da zenbatzen laguntzaren lehenengo eskaera aurkezteko epea.

El plazo de presentación de la solicitud inicial de la ayuda comienza una vez se haya cumplido el período mínimo exigido de 59 días en actuación subvencionable.

Hurrengo eskabideak –laguntzaren jarraipenerako eskaerak– aurkezteko, emandako aurreko diru-laguntzaren eskaera egin zenetik gutxienez lau hilabete igaro beharko dira. Gutxieneko aldi hori ez da bete beharko diruz laguntzeko moduko jarduna amaitu den kasuetan.

Las posteriores peticiones, solicitudes de continuación de la ayuda, podrán presentarse una vez haya transcurrido un mínimo de cuatro meses desde la anterior petición de ayuda concedida. Este período mínimo no se exigirá en aquellos casos de finalización de actuación subvencionable.

Dekretu horri dagokionez, diruz lagundutako jarduera amaitu egiten da laguntzaren eskatzaileak bere semea edo alaba zaintzeko kontratatutako langilearen kontratua amaitzen duenean, bai eta amaiera Dekretu honetan ezarritako laguntzak eskuratzeko baldintzak hausteak edo diruz lagundutako gehienezko mugak agortzeak eragiten duenean ere.

A efectos de este decreto, se produce la finalización de la actuación subvencionable no sólo cuando la persona solicitante de la ayuda haya puesto fin al contrato de la persona trabajadora contratada para el cuidado de su hijo o hija, sino también cuando la finalización devenga del incumplimiento de los requisitos de acceso a las ayuda o del agotamiento de los límites máximos subvencionables establecidos en el presente Decreto.

Diruz lagundutako jarduerako egun bakoitzari dagokion laguntza hori gozatu zenetik urtebete igaro baino lehen eskatu behar da, diruz lagundutako jardueran, aipatutako egunaren ondoko eguna aldiaren hasiera-data gisa hartuta».

La ayuda correspondiente a cada día en actuación subvencionable debe ser solicitada antes de que transcurra un año desde su disfrute, computándose como fecha de inicio del periodo el siguiente a dicho día en actuación subvencionable».

6.– Idazketa berria emango zaio 44. artikuluari:

6.– Se da una nueva redacción al artículo 44:

«44. artikulua.– Laguntza-eskabideak eta horiek aurkezteko tokia.

«Artículo 44.– Solicitudes de ayuda y lugar de presentación.

1.– Familia-politikan eskuduna den Saileko sailburuaren Agindu bidez onartutako eskabide normalizatuan aurkeztu behar dira eskaerak.

1.– Las solicitudes se presentarán en instancia normalizada aprobada mediante Orden de la Consejera o Consejero del Departamento competente en materia de política familiar.

2.– Eskaerak Eusko Jaurlaritzako Herritarren Arretarako Zerbitzuaren bulegoan emango dira –Zuzenean–. Halaber, zuzenean deskargatu ahal izango dira gune elektronikotik (http://www.euskadi.eus).

2.– Las solicitudes se facilitarán en las oficinas del Servicio de Atención Ciudadana del Gobierno Vasco –Zuzenean–. También podrán descargarse directamente desde la sede electrónica (http://www.euskadi.eus).

3.– Eskabideek familia-unitateko aitak eta amak diru-laguntzen organo kudeatzaileari euren errenta-mailari buruzko informazioa lortzeko baimena eman ahal izateko atala izango dute, Dekretu honen 49 bis artikuluaren arabera. Hori baliabide elektronikoen bidez zergekin zerikusia ez duten helburuetarako informazioa emateko Lankidetza Hitzarmena duten Zerga-administrazioetatik aterako da.

3.– Las solicitudes incluirán un apartado para que el padre y la madre integrantes de la unidad familiar puedan autorizar al órgano gestor de las ayudas económicas a obtener la información sobre su nivel de renta, según el artículo 49 bis de este Decreto, directamente de las Administraciones tributarias con las que exista el correspondiente Convenio de Colaboración en materia de suministro de información para finalidades no tributarias por medios electrónicos.

Familia-unitatea osatzen duten aitak edo amak euren baimena eman ezean, 44 bis artikuluaren 1. paragrafoaren l) atalean aipatutako dokumentazioa aurkeztu beharko dute.

En el supuesto de que el padre o la madre integrantes de la unidad familiar no dieran su autorización deberán aportar la documentación citada en el apartado l) del párrafo 1 del artículo 44 bis.

4.– Era berean, eskabideek atala izango dute, familia-unitateko aitak eta amak diru-laguntzen organo kudeatzaileari honako hauen inguruko informazioa egiaztatzeko baimena emateko, administrazio eskudunean eta baliabide elektronikoen bidez:

4.– Asimismo, las solicitudes incluirán un apartado para que el padre y la madre integrantes de la unidad familiar puedan autorizar al órgano gestor de las ayudas económicas la comprobación, constancia o verificación en la administración competente, y por medios electrónicos, de la información correspondiente a:

a) Nortasun Agiri Nazionala edo Atzerritarrak Identifikatzeko Zenbakia.

a) el Documento Nacional de Identidad o Número de Identificación de Extranjero.

b) Euskal Autonomia Erkidegoko Izatezko Bikoteen Erregistroan existitzen diren datuak».

b) los datos existentes en el Registro de Parejas de Hecho de la Comunidad Autónoma del País Vasco».

7.– 44 bis artikulua eransten da:

7.– Se añade un artículo 44 bis:

«44 bis artikulua.– Aurkeztu beharreko derrigorrezko agiriak.

«Artículo 44 bis.– Documentación preceptiva a aportar.

1.– Lehenengo eskaerarekin batera honako dokumentazio hau aurkeztu behar da:

1.– La solicitud inicial deberá ir acompañada de la siguiente documentación:

a) Familia-unitatea osatzen zuten gurasoen nortasun-agirien fotokopiak. Europar Batasuneko beste estatu kide bateko edo Europako Esparru Ekonomikoari buruzko Akordioan parte hartu duten estatuetako bateko nazionalitatea duten pertsonek pasaportea edo beren herrialdeko nortasun-agiri baliokidea aurkeztuko dute, titularraren nazionalitatea adierazten den heinean, eta gainerako herrialdeetako nazionalitatea duten pertsonek, berriz, AIZ edo pasaportea aurkeztu beharko dute edo, hala dagokionean, etengabeko bizileku-baimena.

a) Fotocopia del DNI del padre y de la madre integrantes de la unidad familiar. Cuando se trate de nacionales de otro Estado miembro de la Unión Europea o de un Estado parte en el Acuerdo sobre el Espacio Económico Europeo se presentará el pasaporte o documento de identidad equivalente en su país y en el que conste la nacionalidad del titular, y cuando se trate de nacionales del resto de países se presentará el NIE o pasaporte, o, cuando proceda, la autorización de residencia permanente.

Eskaria egin aurreko hiru urteetan eskatzailearen nortasuna egiaztatzen duen agirian jasotako izen edo abizenetan aldaketaren bat gertatu bada, edo nortasun-agiriz aldatu bada, aurreko paragrafoan aipatutako agiriaz gainera aurkeztu beharko da aldaketaren aurreko agiriaren kopia edo hor jasotako datuak egiaztatzen dituen ziurtagiria, agintaritza eskudunak emandakoa.

En el caso de que se haya producido cualquier tipo de cambio en el nombre o apellidos que figuran en el documento que acredite su personalidad, o se haya cambiado de documento de identidad, en los tres años antes al de la solicitud, habrá de presentarse junto a la documentación citada en el apartado anterior, copia del documento anterior al cambio o certificación acreditativa de los datos contenidos en el mismo, expedida por la autoridad competente.

Eskabidea aurrez aurre aurkeztu bada, ez da eskatzailearen NAN edo AIZ aurkeztu behar izango, baldin eta eskaera-ereduan diru-laguntzen organo kudeatzaileari baimena ematen bazaio Barne Ministerioan identitatearen datuak egiaztatzeko edo ziurtatzeko. Halaber, ez da aurkeztu beharko dokumentazio hori, baldin eta bide elektronikoaren bidez aurkeztu bada eta eskatzailea ziurtagiri elektroniko aitortuaren bidez identifikatu bada.

Si la solicitud se ha presentado en canal presencial, no deberá aportarse el DNI o, en su caso, el NIE de la persona solicitante si en la solicitud se autoriza, al órgano gestor de las ayudas, la comprobación o verificación de dichos datos de identidad en el Ministerio del Interior. Tampoco deberá aportarse dicha documentación si la solicitud se ha presentado en canal electrónico y la persona solicitante se ha identificado con un Certificado electrónico reconocido.

b) Ezkonduta egonez gero, ezkontzaren ziurtagiria.

b) En el supuesto de matrimonio, deberá acreditarse tal extremo.

c) Izatezko bikotearen kasuan, Eusko Jaurlaritzaren Erregistroan inskribatuta ez badaude, egoera hori egiaztatu egin beharko da.

c) En caso de tratarse de parejas de hecho que no se encuentren inscritas en el Registro del Gobierno Vasco, deberá acreditarse tal circunstancia.

d) Eskatzailea genero-indarkeriaren biktima izanez gero, familien politiken esparruan familia-errenta estandarizatzeko sistemari buruzko uztailaren 24ko 154/2012 Dekretuan ezarritako baliabideren baten genero-indarkeriako egoeraren ziurtagiria.

d) En el supuesto de que la persona solicitante de la ayuda sea víctima de violencia de género, acreditación de la situación de violencia de género por alguno de los medios establecidos en el Decreto 154/2012, de 24 de julio, sobre el sistema de estandarización de la renta familiar en el marco de las políticas de familias.

e) Eskatzaileari edo haren ardurapeko pertsonei % 33ko edo goragoko desgaitasuna onartu bazaie, desgaitasun mailaren berri ematen duen indarreko ziurtagiria aurkeztu beharko da, eskumeneko erakundeak emana.

e) En caso de que alguna de las personas que integran la unidad familiar tenga reconocida una discapacidad con un porcentaje igual o superior al 33%, acreditación del reconocimiento del grado de discapacidad vigente emitido por la autoridad competente.

Bestalde, familia-unitatea osatzen duten pertsonetako batek mendetasun-egoera aitortuta izanez gero, senitartekoa mendetasun-egoeran dagoela egiaztatzen duen ziurtagiria, eskumena duen Administrazioak emana. Ziurtagiri horretan honako hauek zehaztuko dira: mendetasun-maila eta maila bakoitzean duen azpimaila, Autonomia Pertsonala eta Arreta Susttzeko abenduaren 14ko 39/2006 Legean eta Lege hori garatzen duten arauetan aurreikusitakoaren esparruan.

Por su parte, en el supuesto de que alguna de las personas que integran la unidad familiar tuviese reconocida una situación de dependencia, acreditación de la situación de dependencia, emitida por la Administración competente, con especificación del grado de dependencia y el nivel dentro de cada grado, en el marco de lo previsto en la Ley 39/2006, de 14 de diciembre, de Promoción de la Autonomía Personal y Atención a las personas en situación de dependencia y en su normativa de desarrollo.

f) Eskatzailearen eta seme edo alabaren –betiere seme edo alaba hori zaintzeko kontratatu bada etxeko langilea– arteko seme-alabatasuneko harremanaren ziurtagiria. Familia Liburuaren, jaiotza-ziurtagiriaren edo baliokideen bidez egiaztatu ahal izango da.

f) Acreditación de la relación de filiación entre la persona solicitante de la ayuda y el hijo o la hija para cuyo cuidado se contrata al empleado o a la empleada de hogar. Podrá acreditarse a través de Libro de Familia, certificado de nacimiento o asimilados.

g) Adopzioaren, harreraren edo tutoretzaren kasuan, hura gauzatzeko ebazpen judizialaren edo antzeko dokumentuaren kopia eskatuko da.

g) En el supuesto de adopción, tutela o acogimiento se exigirá la copia de la resolución judicial o documento análogo de su constitución.

h) Eskatzailearen erroldatze-ziurtagiria, bizilekuan bizi diren lagun guztien zerrenda eta eskatzailea udalerrian erroldatu zen eguna adierazita. Laguntza-eskaera aurkezten den eguna baino hilabete bat baino lehenago emandako erroldatze-ziurtagiriak ez dira onartuko.

h) Acreditación del empadronamiento de la persona solicitante, que incluirá la relación de todas las personas residentes en el domicilio y la fecha de empadronamiento en el municipio. No se admitirán acreditaciones de empadronamiento que hayan sido emitidas con una antelación superior al mes respecto a la fecha de presentación de la solicitud de ayuda.

Eskatzailea 39.1.b) artikuluaren bigarren atalean aipatutako salbuespenean sartzen bada, egungo erroldatze-ziurtagiria aurkeztu beharko du, bizilekuan bizi diren pertsona guztien zerrenda barne. Hori ez ezik, salbuespen horren aukera egiaztatuko duen erroldatze-ziurtagiria ere aurkeztuko du.

Cuando la persona solicitante esté comprendida en la excepción señalada en el apartado segundo del artículo 39.1.b) deberá presentar, además del empadronamiento actual, que incluirá la relación de todas las personas residentes en el domicilio, acreditación de empadronamiento donde se compruebe la concurrencia de dicha excepción.

i) Gurasoen ezkontza deuseztatu bada, edo judizialki banandu edo dibortziatu badira, eskatzaileari edo bere ezkontide nahiz izateko bikotekideari etxeko langileak zaindu behar duen semearen edo alabaren zaintza eta babespea esleitzen dion epai judizialaren kopia.

i) En caso de nulidad matrimonial, separación judicial o divorcio de los padres copia de la resolución judicial que atribuya al solicitante o a su cónyuge o pareja de hecho la guarda y custodia del hijo o de la hija para cuyo cuidado se haya contratado al empleado o empleada de hogar.

j) Seme-alabak zaintzeko kontratatutako etxeko langilearen Gizarte Segurantzako alta-dokumentuaren kopia.

j) Copia del documento de alta en la Seguridad Social de la persona empleada de hogar contratada para el cuidado de hijos o de hijas.

k) Seme-alabak zaintzeko kontratatutako etxeko langilearen kotizazioa Gizarte Segurantzari ordaindu izanaren egiaztapena, eskatzen diren hilabeteei buruzkoa.

k) Acreditación del pago a la Seguridad Social de la cotización del empleado o de la empleada de hogar contratada para el cuidado de los hijos o de las hijas de los meses que se solicitan.

l) Telematikoki edo, bestela, eskuragarri dauden baliabideen bidez ezin bada lortu familia-unitatea osatzen duten aitaren eta amaren errenta-mailari buruzko informazioa, PFEZren aitorpena baliabide elektronikoen bidez zergak helburu ez dituen informazioa emateko Lankidetza Hitzarmena ez duen beste zerga-administrazio batzuetan egin duelako edo egitea egokitu zaielako:

l) En el supuesto de que no se pueda obtener, por vía telemática o, en su caso, por los medios que se encuentren disponibles, información sobre el nivel de renta del padre y de la madre integrantes de la unidad familiar, por haber realizado o haberle correspondido, en su caso, realizar la declaración del IRPF ante una Administración tributaria con la que no exista el correspondiente Convenio de Colaboración en materia de suministro de información para finalidades no tributarias por medios electrónicos:

– Dagokion administrazioak familia-unitatea osatzen duten aitaren eta amaren errenta-aitorpenari (baterako aitorpena edo bakoitzaren aitorpen indibiduala) egindako likidazioaren kopia, laguntza eskatu baino bi urte lehenagoko zergaldiari dagokionez.

– Copia de la liquidación realizada por la Administración que corresponda de la declaración del IRPF del padre y de la madre integrantes de la unidad familiar (bien declaración conjunta o declaración individual de cada uno de ellos), y correspondiente al periodo impositivo referido a dos años antes a aquel en que se solicita la ayuda.

– Ezkontza deuseztatzearen, banantze judizialaren edo dibortzioen kasuetan, semea edo alaba zaintzeko zaintzailea kontratatutako zaintza duen aitaren edo amaren PFEZ aitorpenaren eta laguntza eskatu baino bi urte lehenagoko zergaldiari dagokion aitorpenaren Administrazioak egindako likidazioaren kopia aurkeztu beharko da.

– En caso de nulidad, separación judicial o divorcio, copia de la liquidación realizada por la Administración que corresponda de la declaración del IRPF del padre o de la madre que tenga atribuida la guarda y custodia del hijo o de la hija para cuyo cuidado se contrata al cuidador o cuidadora, y correspondiente al periodo impositivo referido a dos años antes a aquel en que se solicita la ayuda.

– Familia-unitatea osatzen duten amak edo aitak errenta-aitorpena egin ez badute, dagokion administrazioak emandako ziurtagiria, laguntza eskatu baino bi urte lehenagoko zergaldian jaso dituen edo dituzten errenta guztiak eta PFEZri egotz dakizkiokeen errendimenduak adierazten dituena.

– En el caso de que el padre o la madre integrantes de la unidad familiar no hubiesen realizado la declaración del IRPF, certificado emitido por la Administración que corresponda en el que se indiquen la totalidad de las rentas y de los rendimientos imputables al IRPF que hubiera o hubieran percibido en el periodo impositivo referido a dos años antes a aquel en que se solicita la ayuda.

m) Familia-unitatea osatzen duten aita edo ama besteren konturako langileak badira, jarduera gauzatzen duten sektoreko lanaldiari dagokionez, haiek betetzen duten lanaldiaren iraupena egiaztatzen duen dokumentua aurkeztu beharko dute, lan egiten duten erakunde publikoak edo pribatuak egina.

m) En el caso de que el padre o la madre integrantes de la unidad familiar sean trabajadores por cuenta ajena deberán presentar certificado de la entidad pública o privada en la que prestan sus servicios especificando la duración de su jornada laboral en relación a la jornada laboral del sector en el que realiza la actividad.

Familia-unitatea osatzen duten aita edo ama norberaren konturako langileak badira, haien jarduera egiaztatu beharko dute Gizarte Segurantzaren kotizazioari dagozkion azken ordainagiriak aurkeztuz.

Si el padre o la madre integrantes de la unidad familiar son trabajadores por cuenta propia deberán acreditar su actividad mediante la presentación de los últimos recibos de cotización en la Seguridad Social.

Familia ugarien kasuan, gurasoetako batek lanaldia murriztua badu, egoera hori aipatu egin beharko da.

En el supuesto de familias numerosas en las que uno de sus progenitores se encuentre en situación de reducción de jornada de trabajo deberá señalarse tal circunstancia.

n) Familia-unitatea osatzen duten aitari edo amari lanerako ezintasun absolutua onartu badiote, zirkunstantzia hori egiaztatzen duen dokumentua.

n) En el supuesto de incapacidad absoluta para trabajar del padre o de la madre integrantes de la unidad familiar documento que acredite tal circunstancia.

ñ) Laguntza kobratu nahi den banku-kontuaren titulartasun-datuen kopia. Nahitaez, eskatzaileak banku-kontuaren titular izan beharko du.

ñ) Copia de los datos de titularidad de la cuenta bancaria en la que se desee cobrar la ayuda. Necesariamente la persona solicitante de la ayuda ha de ser la titular de la cuenta bancaria que se aporte.

o) Eskatzailearen erantzukizunpeko adierazpena:

o) Declaración responsable de la persona solicitante:

– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak edo haren erakunde autonomiadunek hasitako itzultze- edo zehapen-prozedurarik irekita duen jakinarazita, emandako laguntzak edo diru-laguntzak direla-eta.

– informando si tiene abiertos procedimientos de reintegro o sancionadores incoados por la Administración General de la Comunidad Autónoma y sus Organismos Autónomos en el marco de ayudas o subvenciones concedidas.

– ez dagoela zigortuta zigor- eta administrazio-arloan diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzearekin.

– de no hallarse sancionada ni penal ni administrativamente con la pérdida de la posibilidad de obtención de subvenciones o ayudas públicas.

– ez dagoela diru-laguntzak eskuratzeko ezgaitzen duen ezein lege-debekuren eraginpean, sexu-diskriminazioaren ondoriozko debekuak esanbidez aipatuz (betiere Emakumeen eta gizonen berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen Azken Xedapenen artetik seigarrenean xedatutakoari jarraiki).

– de no hallarse incursa en prohibición legal alguna que la inhabilite para la obtención de subvenciones, con expresa referencia a las que se hayan producido por discriminación de sexo de conformidad con lo dispuesto en la Disposición Final sexta de la Ley 4/2005, de 18 de febrero, para la Igualdad de Mujeres y Hombres.

2.– Hasierako baliatze-aldiaren jarraipena diren baliatze-aldietarako eskaerak eskabide erraztuaren bidez gauzatuko dira eta aurreko paragrafoaren k), l) eta m) ataletan azaltzen den dokumentazioa soilik aurkeztu beharko da; halaber, hasierako egoerarekin alderatuta aldaketarik gertatuz gero, aldaketa horiei buruzko dokumentazioa ere aurkeztu behar da, nahitaez.

2.– Las solicitudes por períodos de disfrute que sean continuación del inicial se harán en instancia simplificada y deberán ir acompañadas solamente de la documentación enunciada en los apartados k), l) y m) del párrafo precedente, sin perjuicio de la obligación de aportar la documentación relativa a cualquier modificación producida en la situación inicial.

Eten eta berriz hasitako diruz laguntzeko moduko jardunari dagokion laguntzaren eskaera jarraipen-inprimakian egin behar da eta aurreko paragrafoaren h), j), k), l) eta h) ataletan aipatutako dokumentazioarekin batera aurkeztu beharko da; halaber, aurretik egiaztatutako egoerarekin alderatuta aldaketaren bat gertatuz gero, aldaketa horiei buruzko dokumentazioa ere aurkeztu beharko da.

La ayuda correspondiente a una actuación subvencionable que haya sido interrumpida y reanudada será solicitada en impreso de continuación debiendo ir acompañada de la documentación enunciada en los apartados h), j), k), l) y m) del párrafo precedente y de la documentación relativa a cualquier modificación producida respecto a la situación anteriormente acreditada.

Nolanahi ere, paragrafo honetan aipatutako jarraipen-eskaerak aurreko laguntza-eskaera aurkeztutako urte natural berean aurkezten direnean, ez da beharrezkoa izango l) atalean adierazitako dokumentazioa aurkeztea.

En todo caso, cuando las solicitudes de continuación a las que se alude en el presente párrafo se presentasen en el mismo año natural en el que ya se haya presentado una solicitud de ayuda anterior, no será necesario aportar la documentación enunciada en el apartado l).

3.– Laguntza-lerro honetan aitortutako urteko laguntza 3.000 eurotik gorakoa izanez gero, organo kudeatzaileak automatikoki egiaztatuko du laguntzen eskatzaileek zerga- zein Gizarte Segurantzako betebeharrak bete dituztela, horiek baimena eman beharrik gabe, laguntza eman aurretik. Halaber, eman ondoko zergaldietan ordainketak egin behar diren kasuetan, hiru hilabete baino gehiago igaro ondoren egingo da, hurrengo zergaldietan izango diren lehen ordainketa-proposamenen aurretik, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Orokorraren Antolarauen Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Lege Dekretua aplikatuz. Informazio hori telematikoki edo eskuragarri dauden beste baliabide batzuen bitartez lortu ezin ezean, interesdunek zerga- zein Gizarte Segurantzako betebeharren betearazpenean egunean daudenaren ziurtagiria aurkeztu beharko dute, laguntza jaso aurretik».

3.– En el supuesto de que la ayuda anual reconocida en esta línea de ayudas supere la cuantía de 3.000 euros, la acreditación del cumplimiento de las obligaciones tributarias y frente a la Seguridad Social por parte de las personas solicitantes de las ayudas se verificará automáticamente por el órgano gestor sin necesidad del consentimiento de los mismos, con anterioridad a la concesión de la ayuda en todo caso, y en los supuestos de que hayan de realizarse pagos en ejercicios posteriores a su concesión, transcurridos más de tres meses desde la misma, con anterioridad a las primeras propuestas de pago que tengan lugar en los ejercicios posteriores siguientes, en aplicación del Decreto Legislativo 1/1997, de 11 de noviembre, por el que se aprueba el texto refundido de la Ley de Principios Ordenadores de la Hacienda General del País Vasco. En el supuesto de que no se pueda obtener, por vía telemática o, en su caso, por los medios que se encuentren disponibles, dicha información, las personas interesadas deberán presentar certificado acreditativo de que se encuentra al día en el cumplimiento de sus obligaciones tributarias o frente a la Seguridad Social, con carácter previo al abono de la ayuda».

Seigarren artikulua.– Familia eta lana bateragarri egiteko laguntzei buruzko ekainaren 29ko 177/2010 Dekretuaren VI. Kapitulua aldatzea.

Artículo sexto.– Modificación del Capítulo VI del Decreto 177/2010, de 29 de junio, sobre ayudas para la conciliación de la vida familiar y laboral.

Bakarra.– 49 bis artikulua eransten da:

Único.– Se añade un artículo 49 bis:

«49 bis artikulua.– Familia-errentaren mailaren kalkulua:

«Artículo 49 bis.– Cálculo del nivel de renta familiar:

1.– Baimena ematen bada, familia-errenta estandarizatua zehazte aldera, zerga-administrazioari errenta-maila erabakitzeko beharrezko informazioa eskatzeko, zerga-administraziotik edo familia-unitatea osatzen duten aitak edo amak adierazitako zerga-administrazioetatik jasotako informazioa soilik hartuko du aintzat diru-laguntzen organo kudeatzaileak, familia-errentaren mailari dagokionez.

1.– En los casos en que se autorice la solicitud a la Administración tributaria de la información necesaria para determinar el nivel de renta, para la determinación de la renta familiar estandarizada se tendrá en cuenta, en lo que al nivel de renta familiar se refiere, únicamente la información recabada por el órgano gestor de las ayudas de la Administración tributaria o, en su caso, de las Administraciones tributarias que se hayan indicado por el padre o la madre integrantes de la unidad familiar.

Familia-unitatea osatzen duten aitak edo amak errenta-aitorpena egin ez badute, zerga-administrazioan edo -administrazioetan bildutako informazioan oinarrituta zehaztuko da familia-errentaren maila, zergazkoak ez diren xedeetarako baliabide elektronikoen bidezko informazio-horniduraren arloan sinatutako Lankidetza Hitzarmenen babesean eman beharko baitute informazio hori.

Cuando el padre o la madre integrantes de la unidad familiar no hubiesen realizado la declaración del IRPF, el nivel de renta familiar se determinará en base a la información recabada por la Administración tributaria o las Administraciones tributarias que procedan, y proporcionada en virtud de los Convenios de Colaboración en materia de suministro de información para finalidades no tributarias por medios electrónicos.

2.– Familia-unitatea osatzen duten aitak edo amak ez badute ematen baimena diru-laguntzak kudeatzen dituen organo kudeatzaileak zerga-administraziotik zuzenean lor dezan bere errenta-maila erabakitzeko beharrezko informazioa (betiere, baliabide elektronikoen bidez zergakoak ez diren helburuetarako informazioa emateko Lankidetza Hitzarmena dagoenean), eta 11 bis artikuluko 1. paragrafoko h) atalean, 24 bis artikuluaren 1. paragrafoko j) atalean edo 44 bis artikuluaren 1. paragrafoko l) atalean aipatutako agiriak aurkezten ez badituzte, baina diru-laguntzaren eskariarekin batera egiaztatu badute diru-laguntza jasotzeko dekretu honetan xedatutako gainerako eskakizunak betetzen dituztela, orduan, diru-laguntzaren gutxieneko zenbatekoari dagokion familia-errenta dutela hartuko da aintzat.

2.– En el supuesto de que el padre o la madre integrantes de la unidad familiar no dieran su autorización para que el órgano gestor de las ayudas económicas obtenga directamente de la Administración tributaria, siempre y cuando exista el correspondiente Convenio de Colaboración en materia de suministro de información para finalidades no tributarias por medios electrónicos, y no aportaran la documentación citada en el apartado h) del párrafo 1 del artículo 11 bis, en el apartado j) del párrafo 1 del artículo 24 bis, o en el apartado l) del párrafo 1 del artículo 44 bis, pero se hayan acreditado junto a la solicitud de la ayuda el cumplimiento de los restantes requisitos establecidos en la presente norma que dan acceso a la misma, se les considerará una renta familiar estandarizada que determine la ayuda en su cuantía mínima o porcentaje mínimo.

3.– Familia-unitatea osatzen duten amak edo aitak PFEZren aitorpena aurkezteko beharra izan duenean, beren diru-sarreren mailan oinarrituta eta arlo hori arautzen duen araudiaren arabera, baina espedientean jasotako informazioaren arabera aitorpen hori aurkeztu ez badu».

3.– Cuando el padre o la madre integrantes de la unidad familiar hubiese estado obligado a presentar la declaración del IRPF en base a su nivel de ingresos, según la normativa que regula esta materia, y que según la información obrante en el expediente no la haya presentado, se denegará su solicitud de ayuda».

LEHEN XEDAPEN GEHIGARRIA.– Aplikazio-eremua.
DISPOSICIÓN ADICIONAL PRIMERA.– Ámbito de aplicación.

Dekretu honetan aurreikusitako aldaketak dekretua indarrean sartu ondoren gozatzen diren eta diru-laguntza jaso dezaketen jarduerei aplikatuko zaizkie.

Las modificaciones previstas en el presente Decreto serán de aplicación a las actuaciones subvencionables disfrutadas a partir de su entrada en vigor.

BIGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA.– Elkarreragingarritasuna.
DISPOSICIÓN ADICIONAL SEGUNDA.– Interoperabilidad.

Ezkontza zibiletarako, Erregistro Zibilarekin, edo Euskadikoa ez den beste Autonomia Erkidegoetako Izatezko Bikoteen Erregistroekin (edo antzeko beste erregistro batzuekin) elkarreragingarritasun-zerbitzua eskuragarri dagoen unean, eta familia-unitatearen eraketari buruzko datuak egiaztatzeko beharrezko hitzarmenak sinatu direnean, eskatzaileak baimena eman ahal izango dio eskabidean diru-laguntzen organo kudeatzaileari, familia-unitatearen eraketa frogatzen duten datuak egiaztatzeko, zaintza duten pertsonentzat, zein laguntzaren eskubidea ematzen duten seme-alaben aitorpenarentzat.

En el momento en el que esté disponible el servicio de interoperabilidad con el Registro Civil, para el caso de matrimonios civiles, o con los Registros de Parejas de Hecho (u otros registros de similar naturaleza) de Comunidades Autónomas diferentes a la Comunidad Autónoma del País Vasco, y se hayan firmado los convenios oportunos para la comprobación o verificación de los datos referentes a la composición de la unidad familiar, la persona solicitante podrá autorizar en la solicitud al órgano gestor de las ayudas la comprobación o verificación de los datos acreditativos de la composición de la unidad familiar, tanto para las personas que ostentan la guardia y custodia como para el reconocimiento de los hijos e hijas que dan derecho a la ayuda.

Halaber, horiek eskuratzeko diru-laguntzen eskatzaileek frogatu beharreko datuak egiaztatzeko aukera ematen duten beste elkarreragingarritasun-zerbitzu batzuk eskuragarri daudenean, eta horiek egiaztatzeko aukera ematen duten informazioa emateko beharrezko hitzarmenak sinatu direnean, eskatzaileak horiek egiaztatzeko baimena eman ahal izango dio eskaeran diru-laguntzen organo kudeatzaileari.

En el mismo sentido, cuando estén disponibles otros servicios de interoperabilidad que permitan la verificación de datos que deban ser acreditados por las personas solicitantes de las ayudas para el acceso a las mismas, y se hayan firmado los oportunos convenios de suministro de información que permitan su comprobación, la persona solicitante podrá autorizar en la solicitud al órgano gestor de las ayudas la comprobación o verificación de los mismos.

XEDAPEN IRAGANKORRA
DISPOSICIÓN TRANSITORIA

Seme-alabak edo mendetasun-egoeran zein osasun-egoera larrian dauden senitartekoak zaintzeko eszedentzia hartu edo lanaldia murriztu duten langileentzako laguntzen eta seme-alaba adingabeak zaintzeko langileak kontratatzeagatiko laguntzen araubide iragankorra.

Régimen transitorio de las ayudas a personas trabajadoras en situación de excedencia o reducción de jornada de trabajo para el cuidado de hijos e hijas, o de familiares en situación de dependencia o extrema gravedad sanitaria, y de las ayudas a la contratación de personas trabajadoras para el cuidado de hijos o de hijas menores.

Familia eta lana bateratzeko laguntzei buruzko ekainaren 29ko 177/2010 Dekretuan jasotako diruz lagundu daitezkeen jarduerei dagozkien eta dekretu hau indarrean sartu aurretik garatzen ari ziren laguntza-eskabideei bertan eta bertan aurreikusitako laguntzen zenbatekoak eta normalizatutako eskabideak onartzen dituen Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2010eko ekainaren 30eko Aginduan egun jasotako araudia aplikatzen jarraituko zaie.

A las solicitudes de ayuda referidas a actuaciones subvencionables, contempladas en el Decreto 177/2010, de 29 de junio, sobre ayudas para la conciliación de la vida familiar y laboral, que se hubieran desarrollado con anterioridad a la entrada en vigor del presente decreto, se les continuará aplicando la regulación actualmente contenida en aquél y en la Orden de 30 de junio de 2010, de la Consejera de Empleo y Asuntos Sociales, por la que se aprueban las cuantías de las ayudas y las instancias normalizadas de solicitud previstas en él.

AZKEN XEDAPENA.– Indarrean sartzea.
DISPOSICIÓN FINAL.– Entrada en vigor.

2015eko apirilaren 1ean sartuko da indarrean dekretu hau.

El presente Decreto entrará en vigor el día 1 de abril de 2015.

Vitoria-Gasteizen, 2015eko martxoaren 17an.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburua,

ÁNGEL TARSICIO TOÑA GÜENAGA.


Azterketa dokumentala

Dado en Vitoria-Gasteiz, a 17 de marzo de 2015.

El Lehendakari,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

El Consejero de Empleo y Políticas Sociales,

ÁNGEL TARSICIO TOÑA GÜENAGA.


Análisis documental

Euskadi, bien común