Sede electrónica

Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

euskadi.eus

Estás en:
  1. Sede electrónica
  2.  
  3. Boletín Oficial del País Vasco

Consulta

Consulta simple

Servicios


Último boletín RSS

Boletin Oficial del País Vasco

233. zk., 2011ko abenduaren 12a, astelehena

N.º 233, lunes 12 de diciembre de 2011


    Bestelako formatuak:
  • PDF

Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da


El contenido de los otros formatos que aquí se muestran, se ha obtenido mediante una transformación del documento electrónico PDF oficial y auténtico

BESTELAKO XEDAPENAK

OTRAS DISPOSICIONES

Enplegu eta Gizarte Gaietako Saila
Empleo y Asuntos Sociales
5937
5937

230/2011 DEKRETUA, azaroaren 8koa, BALORA-Euskal Autonomia Erkidegoan haurrak eta nerabeak zaintzeko eta babesteko udaleko eta lurraldeko gizarte-zerbitzuetan arrisku-egoeren larritasuna balioesteko tresna onesten duena.

DECRETO 230/2011, de 8 de noviembre, por el que se aprueba el instrumento para la valoración de la gravedad de las situaciones de riesgo en los servicios sociales municipales y territoriales de atención y protección a la infancia y adolescencia en la Comunidad Autónoma del País Vasco (BALORA).

Indarrean dagoen legediari -funtsean Adingabearen Babes Juridikoaren urtarrilaren 15eko 1/1996 Lege Organikoak eta Haurrak eta Nerabeak Zaintzeko eta Babesteko otsailaren 18ko 3/2005 Legeak osatutakoari- jarraiki haur edo nerabe bat eraginpean hartzen duen edozein arrisku- edo babesgabetasun-egoeraren aurrean esku hartzera behartuta daude administrazio publikoak.

Las administraciones públicas tienen la obligación de intervenir en toda situación de riesgo y desamparo que afecte a un niño, niña o adolescente, conforme a la legislación vigente constituida fundamentalmente por la Ley Orgánica 1/1996, de 15 de Enero, de Protección Jurídica del Menor y la Ley 3/2005, de 18 de febrero, de Atención y Protección a la Infancia y la Adolescencia.

Haurraren edo nerabearen garapen pertsonala edo soziala kaltetzen duten egoerei deritze arrisku-egoerak, betiere babesgabetasun-egoeratzat har ez daitezkeenak eta, beraz, legearen aplikazioz tutoretza hartzea eskatzen ez dutenak (Adingabearen Babes Juridikoaren urtarrilaren 15eko 1/1996 Lege Organikoaren 17. artikulua).

Las situaciones de riesgo son aquellas que perjudican el desarrollo personal o social del niño, niña o adolescente, que no quepa calificar de desamparo y que, por lo tanto, no requieran la asunción de la tutela por ministerio de la ley (artículo 17 de la Ley Orgánica 1/1996, de 15 de enero, de Protección Jurídica del Menor).

Legeak adingabeak zaintzeko ezarritako babes-betebeharrak ez betetzearen ondorioz edo betebehar horiek betetzea ezinezkoa izatearen edo modu desegokian gauzatzearen ondorioz gertatzen diren egoerei deritze babesgabetasun-egoerak, betiere adingabeak laguntza moralik eta materialik gabe geratzen badira (Haurrak eta Nerabeak Zaintzeko eta Babesteko otsailaren 18ko 3/2005 Legearen 56. artikulua).

Son situaciones de desamparo las que se producen de hecho a causa del incumplimiento, o del imposible o inadecuado ejercicio de los deberes de protección establecidos por las leyes para la guarda de los menores, cuando estos queden privados de la necesaria asistencia moral o material (artículo 56 de la Ley 3/2005, de 18 de febrero, de Atención y Protección a la Infancia y la Adolescencia).

Administrazioek kasu horietan izango duten esku-hartzea desberdina izango da egoeraren larritasun-mailaren arabera: arrisku-egoeretan oinarrizko gizarte-zerbitzuek kasua jaso ondoren, ikertu, balioetsi eta bideratu egin beharko dute. Administrazioek haurraren babesgabetasun-egoera larritasun-maila handiko egoeratzat jotzen dutenean, kasua haurrak eta nerabeak zaintzeko eta babesteko zerbitzu espezializatura bideratu beharko dute (3/2005 Legearen 53. artikulua); babesgabetasun larriko zantzuak dituzten egoeretan, lurralde-zerbitzu espezializatuek kasua jaso beharko dute baita kasua ikertu eta kasuaren balioespen osagarri bat egin ere, larritasun-maila zehazteko. Kasua esku-hartze espezializaturik eskatzen ez duen arrisku arin edo ertaineko kasutzat jotzen denean, aldiz, oinarrizko gizarte-zerbitzura bideratuko da (otsailaren 18ko 3/2005 Legearen 54. artikulua).

La intervención en estos casos por parte de las administraciones es distinta en función de la gravedad de la situación: En situaciones de riesgo, los servicios sociales de base deberán proceder a la recepción del caso y a su investigación, valoración y orientación. Cuando consideren que existe una situación de desprotección infantil de gravedad elevada, deberán derivarlo al servicio especializado de protección a la infancia y adolescencia (artículo 53 de la Ley 3/2005). En situaciones en las que existan indicios de desprotección grave, los servicios territoriales especializados deberán proceder a la recepción del caso, así como a su investigación y valoración complementaria a fin de determinar la gravedad. En los supuestos en los que se considere que se trata de una situación de riesgo leve o moderado que no requiere una intervención especializada se remitirá el caso al servicio social de base (artículo 54 de la Ley 3/2005, de 18 de febrero).

Otsailaren 18ko 3/2005 Legearen 49. artikuluan honako hau xedatzen da: «Oinarrizko gizarte-zerbitzuek eta lurralde-zerbitzu espezializatuek, arrisku eta babesgabezia egoerak zehazte aldera, horretarakoxe ontzat emandako tresna teknikoak aplikatuko dituzte, azken xedapenetako lehenbizikoan ezarritako eran». Azken xedapenetako lehenengoan, honako hau adierazten da: «Eusko Jaurlaritzak, foru-diputazioek eta udalek, lege hau indarrean sartu eta urtebeteko epearen barruan, oinarrizko tresna bat egin eta onartuko dute, babesgabetasun-egoeren larritasuna zehazteko eta egoera horiek arrisku arin, ertain edo larriko egoera diren edo babesgabeziako egoera diren zehazteko».

El artículo 49 de la Ley 3/2005, de 18 de febrero dispone que la determinación por parte de los servicios sociales de base y de los servicios territoriales especializados de las situaciones de riesgo y de desamparo se realizará mediante la aplicación de instrumentos técnicos validados al efecto, en los términos previstos en la disposición final primera que por su parte señala que el Gobierno Vasco, las Diputaciones Forales y los Ayuntamientos elaborarán y aprobarán un instrumento básico para determinar la gravedad de las situaciones de desprotección y definir si constituyen una situación de riesgo leve o moderado, una situación de riesgo grave o una situación de desamparo.

Dagokigun dekretuan (BALORA) onartzen den tresnak honako helburu honi erantzuten dio: familia barruan arrisku- eta babesgabetasun-egoerak gertatzen ote diren balioestea eta gertatuz gero, egoera horien larritasun-maila balioestea Aurrekoa alde batera utzi gabe, BALORAk honako beste xede hauek ere baditu: haurrak eta nerabeak zaintzeko eta babesteko gizarte-zerbitzuetako profesionalen lana erraztea, esku hartzeko prozesua arintzea eta udal-esparruaren eta lurralde-esparruaren arteko koordinazio hobea sustatzea, betiere haurrei, nerabeei eta horien familiei ematen zaien zaintzaren kalitatea hobetzen lagunduz.

El instrumento que se aprueba con el presente Decreto (BALORA), responde al objetivo: la valoración de la existencia y la gravedad de las situaciones de riesgo y desamparo producidas en el seno familiar. Sin perjuicio de lo anterior, BALORA persigue otras finalidades: facilitar el trabajo de los y las profesionales de los servicios sociales de atención y protección a la infancia y adolescencia, agilizar el proceso de intervención y promover una mejor coordinación entre los ámbitos municipal y territorial, colaborando en la mejora de la calidad de la atención proporcionada a estos niños, niñas y adolescentes y sus familias.

Horrenbestez, Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuak proposatuta, Aholku Batzorde Juridikoarekin bat etorriz, eta 2011ko azaroaren 8an eginiko bilkuran Jaurlaritzaren Kontseiluak aztertuta eta onartuta,

En virtud de lo expuesto, a propuesta de la Consejera de Empleo y Asuntos Sociales, previa deliberación y aprobación del Consejo de Gobierno en su sesión celebrada el día 8 de noviembre de 2011,

XEDATU DUT:

DISPONGO:

Artikulu bakarra.- Arrisku- eta babesgabetasun-egoerak balioesteko tresna (BALORA) onartu da; tresna horren testua Eranskinean jaso da eta nahitaez erabili beharko dute Euskal Autonomia Erkidegoan haurrak eta nerabeak zaintzeko eta babesteko udaleko eta lurraldeko gizarte-zerbitzuek.

Artículo único.- Se aprueba el instrumento para la valoración de las situaciones de riesgo y desamparo (BALORA), cuyo texto se recoge en el anexo, que será de uso obligatorio por parte de los servicios sociales municipales y territoriales de atención y protección a la infancia y adolescencia en la Comunidad Autónoma del País Vasco.

AZKEN XEDAPENA.- Indarrean jartzea.

DISPOSICIÓN FINAL.- Entrada en vigor.

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean jarriko da indarrean.

El presente Decreto surtirá efectos el día siguiente al de su publicación en el Boletín Oficial del País Vasco.

Vitoria-Gasteizen, 2011ko azaroaren 8an.

Dado en Vitoria-Gasteiz, a 8 de noviembre de 2011.

Lehendakaria,

El Lehendakari,

FRANCISCO JAVIER LÓPEZ ÁLVAREZ.

FRANCISCO JAVIER LÓPEZ ÁLVAREZ.

Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburua,

La Consejera de Empleo y Asuntos Sociales,

MARÍA GEMMA ARÁNZAZU ZABALETA ARETA.

MARÍA GEMMA ARÁNZAZU ZABALETA ARETA.

(Ikus .PDF)

(Véase el .PDF)


Azterketa dokumentala


Análisis documental

Euskadi, bien común