Kulturak gero eta garrantzi handiagoa du herrialde garatuetako Barne-Produktu Gordinean (BPGd). Industria horiek Europar Batasuneko BPGd-aren % 3tik % 5era bitartean sortzen dute. Kultura-jarduerak, gaur egun, lanpostu berriak sortzen ditu (Espainian, adibidez, % 25 hazi da sektore honetako langileen kopurua azken urteotan; Frantzian % 35, eta antzerako hazkundea izan da Alemanian edo Erresuma batuan ere). Sektorea zabaltzen ari da, zalantzarik gabe, eta dagoeneko aberastasun-iturria da.
Kultura-ereduek sakoneko aldaketa bizi izan dute gure artean. Gizartearentzako zerbitzu batenKatubeltz konpainiaren moduan ikusi ohi zena merkatu-fenomeno bihurtu da; halako ekitaldi bat kolorez eta izen onaz janzten zuen apaingarria izateari utzi eta beregain bihurtu da, ekonomiaren egoera berriaren beste elementu osatzaile bat, alegia. Garbi ikusten da kultura estuki lotuta dagoela inguruko errealitatearekin, bai politika alorrean bai ekonomiarenean, gizarte biziki merkatari eta globalizatzaile honek sortzen duen nahitaezko dinamikaren ondorioz, non produktuak uniformizatzera jotzen den eta arrakastaren giltza errentagarritasunean datzan. Administrazioek, bestalde, haien organigramak berregituratu dituzte, patronatuak eta enpresak sortu, koprodukzioak bideratu (eta aurrekontuetan sartzen dituzte koprodukzio horiek sortuko dizkieten irabaziak), babesleak bilatzen dituzte baliabideak handitzeko...; labur-zurrean, merkataritza-agente gisa jardun nahi dute. Horiek guztiak horrela, inor ez da harritzen kulturaz ari garenean etekinak ere hizpidera ekartzen baditugu.
Ingurumari horretan, hain zuzen, sortzen da zuzeneko ikuskizuna merkatugai moduan, eta hortxe dira funtsezkoak azokak eta jaialdiak, antzerki-industriari aukerak eskainiz, zabalkundea eta salmentak sustatzen dituztelako.
Testuinguru horretan bertan, nabarmena da erakunde publikoen zeregina merkatuaren babesle eta bultzatzaile gisa. Eta zeregin hori maiz samar kulturaren ohiko kontzeptu tradizionalari oso lotua agertzen den arren, ez lirateke baztertu behar sistemaren bilakaera bera eta kulturaren planteamendu berriak.
Alde horretatik, hemengo sortzaileei laguntzeko eta bultzada emateko jarrera tinkoa erakutsi du Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren Kultura Sustatzeko Zuzendaritzak duela hamar urtetik hona, Europan eta Amerikan merkatu berriak zabaltzeko. Bultzada horren ondorioz, denok ezagutzen ditugun hainbat egitasmo gauzatu dira:
Egitasmo guztiak egoki hornituta daude Europa eta Amerika jomuga dituzten administrazio-aginduez, eta agindu horiek konpainiak osatu, orekatu eta mugimendu-malgutasuna ematen dute. Horretaz gainera, Euskal Autonomia Erkidegoko arte eszenikoak sustatzeko "Euskal Eszena" katalogoaren 2. edizioan lantzen ari gara.
Eta, azkenik, esan behar da Zuzendaritzak gure erkidegoko bi azokak bultzatzen dituela, alegia, Donostiako dferia, eta Leioako Umore Azoka,, Leioako kale-antzerkiaren azoka.