Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

euskadi.eus

Hasiera

 

Gazteen partaidetza

Euskadiko Gazteriaren Kontseilua. Zer da?

Euskadiko Gazteriaren KontseiluaEuskadiko Gazteriaren Kontseilua bertoko 60 Gazte Elkartek baino gehiagok osatzen duten Eskubide Publikodun Erakundea da. Euskadiko Gazteriaren Kontseilua Eusko Legebiltzarrak sortu zuen maiatzaren 27ko 6/1986 Legearen bitartez.  

Lantzen dituen arloak ondorengoak dira:

  • Gazteon iradokizun eta aldarrikapenak babestu eta bideratzen ditu.
  • Elkarrizketarako eta hausnarketarako guneak bideratzen ditu.
  • Jarrera agertze eta salaketa ekintzak garatzen ditu.
  • Gizarteko komunikabideekin harremanetan dago.
  • Gazte ekimenen eta giza eragileen arteko lankidetza eta koordinazioa bultzatzen ditu.
  • Gazteon intereserako ikerketak eskatu eta gauzatzen ditu.

Horrekin guztiarekin lotutako gaiak aurrera eramateko, ondorengo atalak jorratzen dituzte: nazioartekoa, balioetan oinarritutako hezkuntza, bake heziketa, kultura aniztasuna, inmigrazioa, etxebizitza, astialdia, bolondresgoa, enplegua, bizi kalitatea, euskera, generoa, giza bazterketa, gazte politikak eta ingurugiroa & ekologia.

Ze helburu ditu?

EGKren oinarrizko helburuak ondorengoak dira:

  • Gazteen bizi-baldintzen hobekuntzan laguntzea.
  • Gazteen parte hartze soziala eta indibiduala sustatzea.
  • Gazteen sozializazioan laguntzea.
  • Gazteria Politika egokia indartzea.

EGKren egoitzak

Euskal Autonomia Erkidegoan egoitzak ditu hiru hiriburuetan:

Euskadi, auzolana