Hirugarrenaren datuen alta/aldaketa
Saila / Erakunde Autonomiaduna
Ekonomia eta Ogasuna
Kontrol Ekonomikoko Bulegoa
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioarekin eta bere erakunde autonomoekin harreman ekonomikoak dituzten hirugarren guztiei ordaintzeko beharrezkoak diren datuak Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu‑basean erregistratzea.
Nori Zuzendua
Edozein jarduera egiteagatik Administrazioak ordaindu behar dituen pertsona fisiko zein juridikoak.
AraudiaEuskal Herriko Diruzaintza Nagusiari buruzko irailaren 30eko 211/1997 Dekretuaren 20. artikulua.
39/2015 Legeak, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena, 14.2 artikuluan hau adierazten du:
Betiere, administrazio-prozedura baten edozein izapidetarako administrazio publikoekin harremana bitarteko elektronikoz izatera behartuak egongo dira honako hauek, gutxienez:
- Pertsona juridikoak.
- Nortasun juridikorik gabeko entitateak.
- Diharduten jarduera profesionalean jarduteko elkargo bateko kide izan behar dutenak, jarduera profesional hori dela-eta administrazio publikoekin egin behar dituzten izapide eta jarduketetarako. Kolektibo horretakotzat joko dira beti notarioak, jabetzaren erregistratzaileak eta merkataritza-erregistratzaileak.
- Administrazioarekiko harremana elektronikoki izatera behartua dagoen interesdun baten ordezkari direnak.
- Administrazio publikoetako enplegatuak, enplegatu publiko izateagatikadministraziookin egiten dituzten izapide eta jarduketetarako, administrazio bakoitzak erregelamenduz zehazten duen eran.
Telefonoak: 945-01.89.95
E-mail: registroterceros@euskadi.eus
Erantsi beharreko agiriakAurrez aurreko tramitazioa:
1.- "Bankuko Datuak Baliozkotzeko Pasabidea"ri atxikitako finantza-erakundeetan banku-kontuak dituzten hirugarrenak.
Hartzekodunak sinatutako “Hirugarrenaren alta” izeneko eredu normalizatua. Bertan azalduko dira: NAN zenbakia edo atzerritarren identifikazio zenbaki pertsonala eta ordainketak egiteko hautatu den kreditu-erakundean duen kontu‑kodea.
('Formularioak' atalean agiri normalizatua aurki dezakezu).
2.- "Bestelako hirugarrenak"
Hartzekodunak sinatutako “Hirugarrenaren alta” izeneko eredu normalizatua. Bertan azalduko dira: NAN zenbakia edo atzerritarren identifikazio zenbaki pertsonala eta ordainketak egiteko hautatu den kreditu-erakundean duen kontu‑kodea, erakunde berak ikus-onetsita.
('Formularioak' atalean agiri normalizatua aurki dezakezu).
Tramitazio telematikoa:
Ez dago
Eskabideak Aurkezteko EpeaUrte osoan zehar.
Hartzekodunak lanean egon den saila edo erakunde autonomoaren Zerbitzu Zuzendaritzan.
Tramiteen deskripzioaEz dago.
Kontrol Ekonomikoko Bulegoa.
Ez dago.
Isilbidearen OndorioakEz dagokio
Ez dagokio
Ez dagokio
Aurrez aurreko tramitazioa
"Hirugarrenaren alta" izeneko eredu normalizatua (PDF, 209 KB)
"Hirugarrenaren alta" izeneko eredu normalizatua (Nazioartekoa) (PDF, 257 KB).
Tramitazio telematikoa
Bestelako AgiriakEz dago.
Ez dago
AbisuaInformazio hau orientagarri gisa bakarrik ematen da eta, beraz, honek ez ditu ordezkatzen ezta aldatzen ere prozedura administratiboak erregulatzen dituzten xedapen arautzaileak, eta, ondorioz, ezin ditu sortu berariazko Araudian jasota ez dauden eskubideak edota betebeharrak.
17/03/2021