Argitalpen-data: 2015/02/24

Jone Amonarriz da auzolandegiak 2015 programaren kartelaren egilea

Auzolandegiak 2015 kartel lehiaketan aukeratutako lana

Hauxe da aukeratutako kartela eta leloa:

Lehiaketako lan guztiak ikusgai, lan ederrak benetan. 


Lehiaketa

Auzolandegiak 2015 kartel lehiaketa
Argazkia: Elgoibarko Auzolandegia - 2014

2015eko Auzolandegiak programako kartelak zuk egindako irudia izan dezake eta trukean aparteko bidaia bat irabazi dezakezu.

Auzolandegiak programarekin bat datorren kartel bat egiteko ideiaren bat baduzu, teknika ezberdinez balia zaitezke; argazkiak, marrazkiak, colageak etb. Irudiarekin batera, gazteak programan parte hartzera animatzeko aproposa den lelo bat ere bidali behar diguzu.

Epaimahaikideek lanen originaltasuna eta programekin duten lotura kontutan hartuko dute kartela aukeratzeko orduan.

Lanak aurkezteko epea: 2015eko urtarrilaren 13tik otsailaren 12a bitartean (bi egunak barne).

Zer bidali:

Saria:

Auzolandegiak programako kartel garailearen egileak, joan-etorriko hegazkin bidaia bat irabaziko du Hego Amerikako * herrialde batera.

* Irabazleak bidaia aukeratzeko beta izango du, 2015ean Lankidetza programa bat egingo den Hego Amerikako herrien artean. Norberak bere kabuz egiteko bidaia izango da.

Joan den urteetako herrialdeak honako hauek izan ziren: Argentina, Bolivia, Kolonbia, Ekuador, El Salvador, Guatemala, Haiti, Honduras, Mexiko, Nikaragua, Paraguai, Peru, Venezuela.

Noiz erabili saria:

Bidaia txartela 2015ko azaroaren 30era arte erabiltzeko izango da, joan etorriko egunak irabazleak hautatu ahal izango dituelarik.

Baldintzak:

Lanak nora bidali:

Kartelen irudiak eta izen-emate orria honako posta elektronikora bidali behar dira: gazteaukera@gmail.com

Zalantzak argitzeko: Lehiaketaren inguruko argibideren bat eskuratzeko bidali posta elekroniko bat gazteaukera@gmail.com helbidera.


Ideia bat izan dezazun, joan den urtean jasotako lanak eta kartel irabazlea ikus ditzakezu:

Hasierara joan

Interesgarri gerta dakizuke