"LARRAKO" Nº 12.675 Meatzaritzako eskubidea

Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzak, Ingurumen-ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 36. artikuluan, Euskal Autonomia Erkidegoko ingurugiroa babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Legearen IB eranskineko 6.1 atalean eta erauzketa-industrien hondakinak kudeatu eta meategietako jarduerak eragindako tokiak babestu eta birgaitzeari buruzko ekainaren 12ko 975/2009 Errege Dekretuaren 6. artikuluan xedatutakoaren arabera, informazioa jendaurrean jartzeko izapidea abiarazten du Arrigorriagako eta Bilboko udal-mugarteetan kokatutako «LARRAKO» izeneko ustiapen-emakidan (12.675 zk.), C) sekzioaren 2C aurrealdearen aldaketaren baliabideak ustiatzeko eta leheneratzeko proiektuarentzat eta ingurumen-inpaktuaren azterketarentzat. Proiektu hori Sociedad Financiera y Minera SAk sustatu du.

Azken aldaketako data: