Jabetza industriala

Deskribapena


Jabetza industriala da pertsona fisiko edo juridiko batek asmakizun, zeinu bereizgarri edo diseinu industrial baten gainean duen eskubide esklusiboa.

Jarraian jasotzen den informazioa Patente eta Marken eremuari eta Artisau eta Industria Produktuen Adierazpen Geografikoei dagokie:

Patenteak eta Markak

Patente eta Marken Espainiako Bulegoak eta Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak sinatutako hitzarmenaren bidez (2023ko martxoaren 28ko 61. Zk EHAAn argitaratua), bi erakundeek lankidetza-bide bat ezarri nahi dute prestakuntza-, informazio- eta sentsibilizazio-sistema integratu bat garatu eta, horrela, eskualdeko unibertsitateei, ikerketa- eta berrikuntza-zentroei eta enpresei jabetza industrialeko eskubideak behar bezala babesten laguntzeko. Horrek Euskal Autonomia Erkidegoko enpresa-ehunaren lehiakortasuna hobetuko du, eta ezagutza behar bezala transferitzen lagunduko die unibertsitateei.

Hitzarmen horren xedeak honako hauek dira:

  • Erregistratu beharreko informazio teknologikoa zabaltzea
  • Jabetza industrialeko eskubideak hobeto ezagutu, babestu eta bete daitezen sustatzea.
  • Jabetza industrialeko eskubideak faltsutzearen aurka borrokatzeko egokitzat jotzen diren jarduerak egitea.

Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak (gaur egun Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Saila) bere gain hartutako betebeharren artean ondokoak daude:

  • Jabetza industrialaren garrantzia eta erabilgarritasuna jendarteratzea, bai eta hura betetzearena eta jarduera-programen barruan faltsutzearen aurka borrokatzeko premiarena ere.
  • Hirugarrenei patenteen eta jabetza industrialeko beste titulu batzuen informazioarekin lotutako zerbitzuak ematea, betiere haien lege-erregulazioarekin bat etorriz.
  • Lankidetzan jardutea informazio-jardunaldiak egitean, enpresei, ikerketa-zentro publikoei, unibertsitateei, ekintzaileei, berrikuntza-zentroei eta antzeko beste batzuei jabetza industrialeko sistemen berri emateko.

Artisau eta Industria Produktuen Adierazpen Geografikoak

Adierazpen geografikoek jabetza industrialeko eskubideak ezartzen dituzte ekoizpen-eremu jakin bati bereziki lotutako ezaugarriak dituzten produktuentzat, tokiko nortasunaren eta kultura-ondarearen parte direlako, eta zuzenean lotuta daude ekoizleen «egiten jakitearekin».
Artisau- eta industria-produktuak adierazpen geografikoen bidez babestearen helburuak honako hauek dira:

  • Kultura-ondarea kontserbatzea eta garatzea.
  • Artisautza lanbide tradizionalen errentagarritasuna eta erakargarritasuna handitzen laguntzea.
  • Eskualdeko eta tokiko ekonomiaren eragin positiboa sustatzea, enplegu iraunkorra bultzatuz eta gizarte-kohesioa hobetuz.
  • Ekoizleentzat haien produktuen balioa eta “egiten jakitea” nabarmentzeko ziurtapen modu bat izatea, bai eta lehia desleialaren eta faltsifikazioen aurkako tresna eraginkor bat ere.
  • Produktu baten kalitatearen eta benetakotasunaren gaineko bermea eratzea kontsumitzaileentzat.

Nori dago zuzenduta


Edozein pertsona fisiko edo juridiko, publikoa zein pribatua.

Erakundeak


Kudeatzen duen erakundea

  • Industria, Trantsizio Energetikoa eta Jasangarritasuna / Industria Sustatzeko Sailburuordetza > Industria Garapen eta Administrazioaren Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Industria, Trantsizio Energetikoa eta Jasangarritasuna / Industria Sustatzeko Sailburuordetza > Industria Garapen eta Administrazioaren Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Harremanetarako datuak

Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Sailaren lurralde-ordezkaritzak

Arabako Lurralde Ordezkaritza

  •  Samaniego k. 2 01008 VITORIA-GASTEIZ 
  • Tel: 945 01 77 71 
  • Faxa: 945 01 70 51 
  • patente-markak-araba@euskadi.eus

Bizkaiko Lurralde Ordezkaritza

  •  Concha jenerala k. 23 48010 BILBO 
  • Tel: 944 03 14 38 
  • Faxa: 944 03 14 45 
  • patente-markak-bizkaia@euskadi.eus

Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritza

  •  Easo k. 10 20006 DONOSTIA 
  • Tel: 943 02 25 22 
  • Faxa: 943 02 25 42 
  • patente-markak-gipuzkoa@euskadi.eus

Kodea(k)

Informazioa


OHARRA (2025/04/07): Patente eta Marken Espainiako Bulegoak dirulaguntzen deialdia egin du 2025erako patenteen eta erabilgarritasun-modeloen eskaerak sustatzeko (https://www.oepm.es/es/sobre-OEPM/servicios-al-ciudadano/ayudas-y-subvenciones/ayudas-de-la-oepm-para-el-fomento-de-solicitudes-de-patentes-y-modelos-de-utilidad/)

Patente eta Markei buruzko informazio gehiago 

Informazioa


Vacio