Istripu Larriak
Deskribapena
Hurrengo blokeetan, istripu larrien araudiko establezimenduen izapidetze-prozedurak deskribatzen dira. Jarraian, organo eskudunak emandako interpretazio-irizpideak eta gidak agertzen dira.
Gai arriskutsuen jakinarazpena
Gai arriskutsuen jakinarazpenaren izapidetzearen barruan, honako izapidetze-prozedura hauek bereizten dira:
- Goi-mailako establezimendu berria
840/2015 Errege Dekretuak ezartzen dituen goi-mailako establezimendu berrien dokumentazioa aurkeztea, 2024ko urtarrilaren 10eko Aginduak 12. artikuluak zehazten duen bezala.
Establezimendu berriak dira 2024ko urtarrilaren 10eko Agindua indarrean sartzen denetik aurrera martxan jartzen direnak edo eraikitzen direnak, bai eta arau-aldaketen, instalazioetan edo jardueretan egindako aldaketen edo substantzia arriskutsuen inbentarioan egindako aldaketen ondorioz Agindu honen aplikazio-eremuan sartzen diren establezimendu operatiboak ere.
- Behe-mailako establezimendu berria
840/2015 Errege Dekretuak ezartzen dituen behe-mailako establezimendu berrien dokumentazioa aurkeztea, 2024ko urtarrilaren 10eko Aginduak 13. Artikuluak zehazten duen bezala.
Establezimendu berriak dira 2024ko urtarrilaren 10eko Agindua indarrean sartzen denetik aurrera martxan jartzen direnak edo eraikitzen direnak, bai eta arau-aldaketen, instalazioetan edo jardueretan egindako aldaketen edo substantzia arriskutsuen inbentarioan egindako aldaketen ondorioz Agindu honen aplikazio-eremuan sartzen diren establezimendu operatiboak ere.
- Goi-mailako establezimenduaren dokumentuak eguneratzea (bost urtean behin)
Goi-mailako establezimendu baten dokumentazioa eguneratzea.
- Autobabes-planaren aurkezpena (hiru urtekoa)
Establezimenduaren autobabes-plana aurkeztea.
- Aldaketa ez garrantzitsuak
Establezimendu baten 2024ko urtarrilaren 10eko Aginduaren 10. artikuluaren arabera garrantzitsua ez den aldaketa jakinaraztea.
- Goi-mailako aldaketa garrantzitsuak. Aldaketaren ondoren establezimendua goi-mailakoa denean.
Establezimendu baten 2024ko urtarrilaren 10eko Aginduaren 9. artikuluaren arabera garrantzitsua den aldaketa jakinaraztea, aldaketaren ondoren establezimendua goi-mailakoa denean.
- Behe-mailako aldaketa garrantzitsuak. Aldaketaren ondoren establezimendua behe-mailakoa denean.
Establezimendu baten 2024ko urtarrilaren 10eko Aginduaren 9. artikuluaren arabera garrantzitsua den aldaketa jakinaraztea, aldaketaren ondoren establezimendua behe-mailakoa denean.
- Establezimendu baten jarduera behin betiko ixtea edo eraistea.
2024ko urtarrilaren 10eko Aginduaren 11. artikuluan ezarritako behin betiko itxieraren edo desegitearen ondorioz establezimendu batek jarduera utzi duela jakinaraztea.
- Establezimendu baten jarduera etetea, 2024ko urtarrilaren 10eko Aginduaren aplikazio-eremutik kanpo uzteagatik.
Establezimendu batek 2024ko urtarrilaren 10eko Aginduaren aplikazio-eremutik kanpo uzteagatik jarduera eten duela jakinaraztea, substantzia arriskutsuen kantitateak murriztu direlako edo 2024ko urtarrilaren 10eko Aginduaren 11. artikuluan ezarritako arau-aldaketaren ondorioz.
Gai arriskutsuen bestelako komunikazioak
Gai arriskutsuei buruzko beste jakinarazpen batzuk izapidetzearen barruan, honako izapidetze-prozedura hauek bereizten dira:
- Beste komunikazio batzuk
Lehendik dagoen eta Administrazioaren aurrean istripu larriak prebenitzeko araudiaren mende dagoen establezimendu baten dokumentazio ez-teknikoa eguneratzea (adibidez: datu-aldaketa).
- Dokumentazioa aurkeztea: istripuen jakinarazpena
Istripu larriak prebenitzeko araudiaren mende dagoen establezimendu batean gertatutako istripu bati buruzko dokumentazioa jakinaraztea eta aurkeztea.
Istripu larriak prebenitzeko araudiaren mende dagoen establezimendu bat aldizka ikuskatzea
Kontrol-erakundeek bakarrik erabili ahal izango dute prozedura hori, istripu larriak prebenitzeko araudiaren mende dagoen establezimendu baten aldizkako ikuskapena egin dela jakinarazteko, bai eta ikuskapenari buruzko gainerako dokumentazioa ere (akatsak zuzentzea...).
Irizpideak eta gidak
EAEn aplikatu beharreko gidak:
Nori dago zuzenduta
Industrialariei, kontrol-erakundeei eta ingeniaritza-enpresei.
Aplikatu beharreko araudia
Erakundeak
Kudeatzen duen erakundea
- Industria, Trantsizio Energetikoa eta Jasangarritasuna / Industria Sustatzeko Sailburuordetza > Proiektu Estrategikoen eta Industria Administrazioaren Zuzendaritza
Ebazten duen erakundea
- Industria, Trantsizio Energetikoa eta Jasangarritasuna / Industria Sustatzeko Sailburuordetza > Proiektu Estrategikoen eta Industria Administrazioaren Zuzendaritza
Kontaktu-informazioa
Harremanetarako datuak
ARABAKO LURRALDE ORDEZKARITZA
Samaniego, 2
01008 Vitoria-Gasteiz
Tfno. 945 01 77 70
BIZKAIKO LURRALDE ORDEZKARITZA
General Concha, 23
48010 Bilbao
Tfno. 94 403 14 00
GIPUZKOAKO LURRALDE ORDEZKARITZA
Easo, 10
20006 Donostia-San Sebastian
Tfno. 943 02 25 00
Ordutegia: Astelehenetik ostiralera: 8:30 etatik 14:00 etara.
Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua
Kodea(k)
Gai arriskutsuen jakinarazpena
Izapideak modu elektronikoan egiteko, jarraitu urrats hauei:
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zerbitzu elektronikoan eta ondoren dagokion izapidetza aukeratu
- Jarraitu aplikazioan adierazten diren urratsak
OHARRA: Titularrak “Dokumentazioa” ataleko “Jarraibideak” atalean adierazitako dokumentazioa Administrazioaren eskura eduki beharko du.
OHARRA: Pertsona juridikoek ezin izango dute aurrez-aurreko izapiderik egin, era berean Industria Segurtasuneko araudiaren mende dauden jardueren titular diren pertsona fisikoek ezta ere.
OHARRA: Hurrengo estekan izapidetu daitezkeenak honako hauek dira:
- Goi-mailako establezimendu berria
- Behe-mailako establezimendu berria
- Goi-mailako establezimenduen agirien eguneratzea (bost urtean behin)
- Autobabes planaren aurkezpena (hirurtekoa)
- Aldaketa ez garrantzitsuak
- Goi-mailako aldaketa garrantzitsuak. Egindako aldaketaren ondorioz establezimendua goi-mailakoa denean
- Behe-mailako aldaketa garrantzitsuak. Egindako aldaketaren ondorioz establezimendua behe-mailakoa denean
- Establezimendu baten jarduera etetea, behin betiko ixteagatik edo eraisteagatik
- Establezimendu baten jarduera etetea, araudiaren aplikazio-eremutik kanpo geratzeagatik
-
Goi-mailako establezimendu berria
- Gai arriskutsuak dituen instalazioaren jakinarazpena
- Segurtasun-txostenao Arriskuen analisia (AR)
- Istripu larriak prebenitzeko politika (PPAG)
- Kalitatea kudeatzeko sistema (SGS)
- Kanpoko larrialdi-plana egiteko oinarrizko informazioa (IBA)
- Arriskuen analisi kuantitatiboa (ACR), hala badagokio.
- Autobabes-plana (PAU)
- Jardueraren hasieraren jakinarazpena
- Kontrol-erakunde baten ikuskapen-txostena
Behe-mailako establezimendu berria- Gai arriskutsuak dituen instalazioaren jakinarazpena
- Autobabes-plana
- Jardueraren hasieraren jakinarazpena• Kontrol-erakunde baten ikuskapen-txostena
Goi-mailako establezimenduen agirien eguneratzea (bost urtean behin)- Gai arriskutsuak dituen instalazioaren jakinarazpena
- Segurtasun-txostenao Arriskuen analisia (AR)
- Istripu larriak prebenitzeko politika (PPAG)
- Kalitatea kudeatzeko sistema (SGS)
- Kanpoko larrialdi-plana egiteko oinarrizko informazioa (IBA)
- Arriskuen analisi kuantitatiboa (ACR), hala badagokio.
- Autobabes-plana (PAU)
- Jardueraren hasieraren jakinarazpena
- Kontrol-erakunde baten ikuskapen-txostena
Autobabes planaren aurkezpena (hirurtekoa)- Autobabes-plana (PAU)
Aldaketa ez garrantzitsuak- Aldaketa ez garrantzitsuaren jakinarazpena
- Gai arriskutsuak dituen instalazioaren jakinarazpena
- Jardueraren hasieraren jakinarazpena
Goi-mailako aldaketa garrantzitsuak. Egindako aldaketaren ondorioz establezimendua goi-mailakoa denean- Aldaketa garrantzitsuaren jakinarazpena
- Gai arriskutsuak dituen instalazioaren jakinarazpena
- Segurtasun-txostena
- Arriskuen analisia (AR)
- Istripu larriak prebenitzeko politika (PPAG)
- Kalitatea kudeatzeko sistema (SGS)
- Kanpoko larrialdi-plana egiteko oinarrizko informazioa (IBA)
- Arriskuen analisi kuantitatiboa (ACR), hala badagokio.
- Autobabes-plana (PAU)
- Jardueraren hasieraren jakinarazpena
- Kontrol-erakunde baten ikuskapen-txostena
Behe-mailako aldaketa garrantzitsuak. Egindako aldaketaren ondorioz establezimendua behe-mailakoa denean- Aldaketa garrantzitsuaren jakinarazpena
- Gai arriskutsuak dituen instalazioaren jakinarazpena
- Autobabes-plana
- Jardueraren hasieraren jakinarazpena
- Kontrol-erakunde baten ikuskapen-txostena
Establezimendu baten jarduera etetea, behin betiko ixteagatik edo eraisteagatik- Establezimendu baten jarduera behin betiko itxi edo desegin izanaren jakinarazpena
- Egiaztagiriak
Establezimendu baten jarduera etetea, araudiaren aplikazio-eremutik kanpo geratzeagatik- Establezimendu baten jarduera etetearen jakinarazpena, 2024ko urtarrilaren 10eko Aginduaren aplikazio-eremutik kanpo uzteagatik.
- Kontrol-erakundearen txostena.
Hasi aurretik:
- Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
- Beharrezko dokumentuak formatu digitalean.
Ondoren, zerbitzu elektronikora sartu zaitez eta 4 urrats hauek jarraitu:
- Eskabidea bete.
- Aurretik prestatutako dokumentuak erantsi.
- Eskabidea sinatu.
- Eskabidea eta erantsitako dokumentuak bidali.
* Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu. - Jarraian, hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan (hartu-agiria).
Ondoren, espedientearen egoeraren jarraipena Nire karpeta aplikazioan egin dezakezu.
Gai arriskutsuen beste komunikazio batzuk
Izapideak modu elektronikoan egiteko, jarraitu urrats hauei:
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zerbitzu elektronikoan eta ondoren dagokion izapidetza aukeratu
- Jarraitu aplikazioan adierazten diren urratsak
OHARRA: Titularrak “Dokumentazioa” ataleko “Jarraibideak” atalean adierazitako dokumentazioa Administrazioaren eskura eduki beharko du.
OHARRA: Pertsona juridikoek ezin izango dute aurrez-aurreko izapiderik egin, era berean Industria Segurtasuneko araudiaren mende dauden jardueren titular diren pertsona fisikoek ezta ere.
OHARRA: Hurrengo estekan izapidetu daitezkeenak honako hauek dira:
- Beste komunikazio batzuk
- Dokumentazioa aurkeztea: Istripuen jakinarazpena
-
Beste komunikazio batzuk
- Dokumentazio egokia aurkeztea
Dokumentazioa aurkeztea: Istripuen jakinarazpena