Ibilgailu elektrikoentzako birkargatze publikoko guneen erregistroan inskribatzea

Deskribapena


Euskal Autonomia Erkidegoko ibilgailu elektrikoentzako birkargatze publikoko guneen erregistroan alta, aldaketa edo baja ematea, erantzukizunpeko adierazpenarekin.

Birkargatze publikoko guneen operadoreek (CPOek) ustiategiaren titulartasunari, lokalizazioari eta sarbide publikoko karga-instalazioen ezaugarriei buruzko informazioa bidali behar dute. ED/445/2023 Aginduaren II. eranskinean horrela ezarrita dago, agindu horren 3. artikuluan eta I. eranskinean ezarritako definizioen arabera, eta Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 48.3 artikuluan xedatutakoa betez.

Nori dago zuzenduta


Ibilgailu elektrikoak energiaz kargatzeko zerbitzuak ematen dituzten enpresak, publikoko birkarga-guneen operadore gisa jarduten dutenak (CPOak) eta Euskal Autonomia Erkidegoan kargatzeko azpiegiturak dituztenak.

CPOak, aldez aurretik ministerioaren dagokion erregistroan inskribatuta egon beharko dutenak, karga-gunearen eta azpiegitura elektrikoaren instalazioaren eta eragiketaren arduradunak dira, karga-zerbitzu bat ematea ahalbidetzeko, ibilgailu elektrikoaren erabiltzaileek baliatu ahal izango duten kostu eta eraginkortasun minimoko baldintzetan.

Erakundeak


Kudeatzen duen erakundea

  • Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena / Industria Sailburuordetza > Proiektu Estrategikoen eta Industria Administrazioaren Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena / Industria Sailburuordetza > Proiektu Estrategikoen eta Industria Administrazioaren Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Harremanetarako datuak

PROIEKTU ESTRATEGIKOEN ETA INDUSTRIA ADMINISTRAZIOAREN ZUZENDARITZA

 

Kodea(k)

Erregistroan inskribatzeko eskaera


  1. Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
  2. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora.
  3. Bete eskatutako inprimakiak.