[GAT] Garabi autopropultsatuen izapidetzak

Deskribapena

Hurrengo blokeetan, garabi autopropultsatuen izapidetze-prozedurak deskribatzen dira. Jarraian, organo eskudunak emandako interpretazio-irizpideak eta gidak agertzen dira.

1.- Garabi mugikor autopropultsatu baten inskripzioa

Garabi mugikor autopropultsatu bat inskribatzeko erantzukizunpeko adierazpena aurkeztea.

2.- Garabi autopropultsatu bati dokumentazioa gehitzea

Inskribatuta dauden garabi autopropultsatuen instalazioen dokumentazio ez-teknikoa eguneratzea (adibidez: garabi autopropultsatuaren kontserbatzailearen alta edo baja jakinaraztea, mantentze-kontratu berria, datuak aldatzea, istripuak jakinaraztea).

3.- Garabi autopropultsatuen aldizkako ikuskapenak

Prozedura hau bakarrik kontrol-erakundeek erabili ahal izango dute, garabi autopropultsatuen aldizkako ikuskapenak egin direla jakinarazteko, baita ere ikuskapen horiei buruzko gainerako dokumentazioa jakinarazteko (akatsak zuzentzea…).

4.- Garabi mugikor autopropultsatuaren baja

Garabi autopropultsatuaren baja jakinaraztea, itxi delako edo zerbitzutik kanpo jarri delako.

Irizpideak eta gidak

Nori dago zuzenduta

Garabi autopropultsatuen titularrak, kontrol-erakundeak eta enpresa kontserbatzaileak.

Erakundeak

Kudeatzen duen erakundea

  • Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena / Industria Sailburuordetza > Proiektu Estrategikoen eta Industria Administrazioaren Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena / Industria Sailburuordetza > Proiektu Estrategikoen eta Industria Administrazioaren Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa

Harremanetarako datuak

ADMINSITRAZIO INDUSTRIALEKO LURRALDE ORDEZKARITZAK

ARABAKO LURRALDE ORDEZKARITZA

Samaniego, 2

01008 Vitoria-Gasteiz

Tfno. 945 01 77 70

Fax 945 01 70 51 

BIZKAIKO LURRALDE ORDEZKARITZA

General Concha, 23

48010 Bilbao

Tfno. 94 403 14 00

Fax 94 403 14 45 

GIPUZKOAKO LURRALDE ORDEZKARITZA

Easo, 10

20006 Donostia-San Sebastián

Tfno. 943 02 25 00

Fax 943 02 25 42 

Ordutegia: Astelehenetik ostiralera: 8:30 etatik 14:00 etara.

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Aurretiko hitzordua eskatu behar da Zuzenean - Herritarrentzako arreta buegoetara joateko: Eskatu hitzordua

Tramitazio elektronikoan arazorik baduzu, erabiltzaileentzako arreta zentroaren telefonoa erabili dezakezu: 945 01 68 38

Kodea(k)

Garabi autopropultsatu baten inskripzioa

Izapideak modu elektronikoan egiteko, jarraitu urrats hauei:

  1. Jakinarazpenarekin hasi aurretik Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzula kontuan izan
  2. Sartu zerbitzu elektronikoan eta ondoren dagokion izapidetza aukeratu
  3. Jarraitu aplikazioan adierazten diren urratsak

OHARRA: Titularrak “Dokumentazioa” ataleko “Jarraibideak” atalean adierazitako dokumentazioa Administrazioaren eskura eduki beharko du.

Izapideak aurrez aurre egiteko, jarraitu urrats hauei:

  1. Erantzukizunpeko adierazpenaren formularioa bete eta eskuz sinatu.
  2. Formularioa adierazitako kokapenetan aurkeztu.

OHARRA: ezin izango dute aurrez aurre izapidetu industria-segurtasunari buruzko araudiaren mendeko jardueren titularrak diren pertsona fisikoek.

Garabi autopropultsatu bati dokumentazioa gehitzea

Izapideak modu elektronikoan egiteko, jarraitu urrats hauei:

  1. Jakinarazpenarekin hasi aurretik Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzula kontuan izan
  2. Sartu zerbitzu elektronikoan eta ondoren dagokion izapidetza aukeratu
  3. Jarraitu aplikazioan adierazten diren urratsak

OHARRA: Titularrak “Dokumentazioa” ataleko “Jarraibideak” atalean adierazitako dokumentazioa Administrazioaren eskura eduki beharko du.

Izapideak aurrez aurre egiteko, jarraitu urrats hauei:

  1. Komunikazio orokorreko inprimakia bete eta eskuz sinatu.

  2. Komunikazio orokorreko inprimakiari dokumentazioa erantsi, eta dokumentazio guztia adierazitako kokapenetan aurkeztu.

OHARRA: ezin izango dute aurrez aurre izapidetu industria-segurtasunari buruzko araudiaren mendeko jardueren titularrak diren pertsona fisikoek.

OHARRA: Titularrak “Dokumentazioa” ataleko “Jarraibideak” atalean adierazitako dokumentazioa Administrazioaren eskura eduki beharko du.

Garabi autopropultsatuen aldizkako ikuskapenak

Instalazioaren titularrak berak aukeratutako kontrol-erakunde bati kontratatu behar dio ikuskapena:

Kontrol-erakundeak (OCA zerrenda) - Industria - Euskadi.eus

Ikuskapena kontratatu ondoren, kontrol-erakundeak instalazioa esleituko du ikuskapenak izapidetzeko aplikazioan, eta haren datu teknikoen fitxa deskargatuko du.

Ikuskapena burutu ondoren, kontrol-erakundeak aplikazioan aurkitutako akatsen berri emango du, eta aplikazioak sortutako ikuskapen-ziurtagiria bidaliko die titularrari, mantentzaileari eta Administrazioari.

Izapideak modu elektronikoan egiteko, jarraitu urrats hauei:

  1. Jakinarazpenarekin hasi aurretik Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzula kontuan izan.
  2. Sartu zerbitzu elektronikoan eta ondoren dagokion izapidetza aukeratu.
  3. Jarraitu aplikazioan adierazten diren urratsak.

OHARRA: Titularrak “Dokumentazioa” ataleko “Jarraibideak” atalean adierazitako dokumentazioa Administrazioaren eskura eduki beharko du.

Garabi autopropultsatuaren baja