Euskal Autonomia Erkidegoko energia berriztagarrien kanona

Deskribapena


Energia berriztagarrien kanona zuzeneko zerga bat da, aldizkakoa, izaera estrafiskalekoa, erreala eta konpentsaziozkoa, eta, Trantsizio Energetikoari eta Klima Aldaketari buruzko otsailaren 8ko 1/2024 Legearen 65. artikuluaren arabera, energia berriztagarrien instalazioak zergapetzen ditu sortzen dituen eraginengatik, Euskal Autonomia Erkidegoko lurzoru urbanizaezinean ezarritakoak, ustiapenean egon edo ez.

Sail honetako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Arloari dagokio Euskal Autonomia Erkidegoko lurraldean ezarritako energia berriztagarrien instalazioak Euskadiko Parke Eoliko eta Fotovoltaikoen Erregistroan inskribatzea.

Energia Berriztagarrien Kanonaren izapidetze telematikoa (PPTX, 2 MB)


Energia berriztagarrien tasen kanona

Energia berriztagarrien kanonarekin lotutako komunikazioak.

Nori dago zuzenduta


Euskal Autonomia Erkidegoko lurzoru urbanizaezinean ezarritako energia berriztagarrien instalazioei eragiten die, ustiapenean egon edo ez.

Kanonetik salbuetsita egongo dira autokontsumo elektrikoko instalazioak, energia elektrikoaren autokontsumoa arautzen duen indarreko araudiaren arabera definitutakoak, eta 5 MW-tik beherako potentzia sortzen dutenak, salbu eta instalazio horiek pertsona fisiko edo juridiko edo erakunde bereko beste batzuekin edo lotutako beste pertsona edo erakunde batzuekin batera 5 MW-ko edo gehiagoko potentzia ematen badiote sareari, ebakuazio-linea beraren bidez.

Erakundeak


Kudeatzen duen erakundea

  • Industria, Trantsizio Energetikoa eta Jasangarritasuna / Trantsizio Energetikoko Sailburuordetza > Deskarbonizazio Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Industria, Trantsizio Energetikoa eta Jasangarritasuna / Trantsizio Energetikoko Sailburuordetza > Deskarbonizazio Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Harremanetarako datuak

Deskarbonizazio Zuzendaritza

C/ DONOSTIA – SAN SEBASTIAN, 1

01010 Vitoria-Gasteiz

posta elektronikoa: s-energia@euskadi.eus

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea(k)

  • Energia berriztagarrien tasen kanona: 1260102

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Energia berriztagarrien kanonarekin lotutako komunikazioak.

Prozedura honen bidez komunikazio hauek egin daitezke:

  • Autolikidazioa
  • Aitorpen osagarria/ordezkoa: autolikidazio batek zergaldi bererako aurretik aurkeztutako beste bat aldatzen edo ordezten badu, arrazoi hauengatik: 
    • Energia berriztagarrien kanonaren elementuei eragiten dieten aldaketak, zerga-zorra aldatzea dakartenak.
    • Kanonari lotutako energia berriztagarrien instalazioak behin betiko desegitea.
    • Aurreko autolikidazioan sartutako datu okerrak edo ez zuzenak, zuzendu beharrekoak
  1. Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
  2. Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu online inprimakian botoi honen bidez eta bete eskabidearen datuak.