4. Euskadiko Segurtasun Publikoko Sistemaren Antolamenduari buruzko Legea
Saila
Helburuak eta Sektoreak
Sistema oso eta dinamikoa eratzeko beharrezko diren segurtasunaren arloko administrazioko alderdiak aztertzea. Sistema horrek aukera eman behar du segurtasun publikoa modu eraginkor eta eragingarrian kudeatzeko, eta horretarako helburu orokor bera duten zeharkako politikak behar dira.
Bestalde, Euskal Herriko Poliziaren Ikastegia prestakuntza eta ikerketarako zentro bihurtu nahi da, zentrora sartuko direnek segurtasunaren arloan lanbideko gaitasunak eta prestakuntza jaso ditzaten. Zentro horrek aukera emango du hautaketa-, prestakuntza- eta karrera-politikak bermatzeko segurtasun-sistema osatzen duten taldeentzat, bai eta arlo horretan diharduten askotariko kolektiboak trebatzeko eta gaitzeko ere.
- Tokiko poliziak edo Udaltzaingoak udalerritik kanpo jardutea, tokiko agintariak babesteko lanetan.
- Tokiko erakundeak polizia-zerbitzua emateko helburuarekin elkartzea baimentzeko betekizunak.
- Tokiko poliziaren kidegoa sortzeko gutxieneko betekizunak.
- Zenbait profil arautzea, hala nola: aguazilak, mugikortasuneko agenteak eta tokiko poliziako barneko funtzionarioak edo parekoak.
- Udaltzaingoaren Erregistroa arautzea.
- Datuak lantzeko zentroa Datuak Babesteko Lege Organikoaren eskakizun berrietara egokitzea.
- Segurtasun-politiketan, herritarren partaidetzarako kontseiluak sortzea.
- Ertzaintza.
- Udaltzaingoa.
- Eusko Jaurlaritza, udalak eta erakunde publikoak.
- Zentral sindikalak.
- Herritarrak, oro har.
Aurrekontu eta finantzetan eragina
Aurreikusitako aldaketa gehienek ez dute finantzetan eragin zuzenik izango.
Zenbait arlotan —tokiko poliziaren zerbitzuak elkartzean, adibidez— eragina onuragarria izango da.
Noiz bidaliko zaion, gutxi gorabehera, lege-proiektua Jaurlaritzaren Kontseiluari, onar dezan
Lortutako faseak
Documentuak | Fase | Hasiera data | Amaiera data | Egoera |
---|---|---|---|---|
--- | 1.1. aldia: Sailburuaren agindua, prozedura has dadin | 2010/04/05 | 2010/05/05 | Amaituta |
--- | 2.1. aldia: Sailburuak testu idatzia onartzea | 2010/05/05 | 2010/11/25 | Amaituta |
Ikusi | 2.2. aldia: Negoziazio-, entzunaldi- edo kontsulta-izapidea | 2010/11/26 | 2011/02/03 | Amaituta |
--- | 2.3. aldia: Aginduzko txostenak eta irizpenak | 2011/02/04 | 2011/06/16 | Amaituta |
--- | 2.4. aldia: Jarraitutako prozeduraren memoria laburra | 2011/06/17 | 2011/06/27 | Amaituta |
--- | 3.1. aldia: Gobernu Kontseiluaren onarpena | 2011/06/28 | 2011/06/28 | Amaituta |
--- | 4.1. aldia: Parlamentura bidaltzea | 2011/06/28 | 2011/06/30 | Amaituta |