Lehendakaritza

3. Zenbait lege aldatzeko lege-aurreproiektua, barne-merkatuko zerbitzuei buruzko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2006ko abenduaren 12ko 2006/123/EE Zuzentaraura egokitzekoa

Legearen proiektua legebiltzarrari bidalita
IDENTIFIKAZIOA

Saila

Jaurlaritzaren Lehendakaritza

Helburuak eta Sektoreak

Euskal Autonomia Erkidegoaren legegintzako eskumenekoak diren lege-xedapenetan sartzea 2006/123/EE Zuzentarauko aginduak, jardueraren bat egiteko eta jardueraren baterako sarbidea izateko arrazoirik gabeko edo neurriz kanpoko oztopoak ken daitezen, eta administrazio-izapideak gardenago eta sinpleago izan daitezen.

Beste helburu batzuk

Eusko Legebiltzarreko legedian araubide bat zehaztea; hain zuzen, 2006/123/EE Zuzentarauak ezarritako parametroen barruan, araubide horrek arautuko dituen zerbitzu-jarduera egiteko eta jarduera horretarako sarbidea izateko prozesuak eta izapideak zuzenduko dituen araubidea.

  • Pertsonek eta enpresek beren jardueran aritzeko dituzten administrazio-kargak murriztea (hasiera batean, tituludun lanbideei, lanbide-kontseilu eta elkargoei, industriakoei, fundazioei edo turismokoei buruzko legedian esku hartu nahi da).
  • Lehiakortasuna eta eraginkortasuna hobetzea.
Eraginpeko gizarte-sektoreak
  • 2006/123/EE Zuzentarauko kanpo utzi ez diren arloetan Eusko Legebiltzarraren Legeak araututako jardueretan diharduten enpresak eta profesionalak.
  • Inplikatuta dauden profesionalen elkargoak.
  • Herritarrak, oro har.

Aurrekontu eta finantzetan eragina

Ez da uste finantzetan eragin zuzena izango duenik. Administrazioan inplikaturiko jarduerak egiteko eta haietarako sarbidea izateko izapideak sinplifikatzeak ez du esan nahi administrazioan egiaztatze- eta jarraipen-egiturarik behar ez denik.

Aurreikusi da Legea aplikatzeak ekonomian eragina izan dezakeela; zehazki, barne-produktu gordinaren gehikuntza osagarria eta lanpostuak sortzea ekar dezakeela.

Noiz bidaliko zaion, gutxi gorabehera, lege-proiektua Jaurlaritzaren Kontseiluari, onar dezan

2011ko lehen hiruhilekoa.
ELABORAZIO FASEAK

Lortutako faseak

DocumentuakFaseHasiera dataAmaiera dataEgoera
Ikusi1.1. aldia: Sailburuaren agindua, prozedura has dadin2010/01/182010/02/15Amaituta
Ikusi2.1. aldia: Sailburuak testu idatzia onartzea2010/02/152010/04/14Amaituta
---2.2. aldia: Negoziazio, entzunaldi edota kontsulta izapidea2010/04/142010/04/27Amaituta
---2.3. aldia: Aginduzko txostenak eta irizpenak2010/04/272011/01/19Amaituta
Ikusi2.4. aldia: Jarraitutako prozeduraren memoria laburra2011/01/202011/03/02Amaituta
---3.1. aldia: Gobernu Kontseiluaren onarpena2011/03/022011/03/02Amaituta
Ikusi4.1. aldia: Parlamentura bidaltzea2011/03/022011/03/21Amaituta

Legebiltzarrean tramitazioaren egoera

Azken aldaketa: 2016/10/13