Sasoikako Lanaren Arretarako 2022-2024 V Plan Integrala

Erakundea:
Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena
Organoa:
Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako Zuzendaritza
Egoera:
Proiektua aribidean

Helburuak

Sasoikako Lanaren Arretarako V. Plan Integralak 2022-2024 aldia hartzen du barne. Hori horrela, jarraipena ematen dio Mahaia eratu zenetik eta I. Plana onartu zenetik egindako lanari, eta helburu orokortzat du, oraindik ere, nekazaritzako sasoikako lanaren inguruan sortutako beharrei erantzuten dieten jarduketak modu koherente eta koordinatuan planifikatzea. V. Planaren lurralde-eremuak EAE osoa hartzen badu ere, Arabako Errioxako eskualdeak behar du arreta gehien. Hala ere, V. Planaren helburuetako bat hauxe da: planaren aurreikuspenetako batzuk hala Arabako nola Bizkaiko eta Gipuzkoako beste eskualde batzuetako sasoikako lanaren egoera zehatzera egokitzea, eta sasoikako langileak behar dituzten baina Arabako Errioxakoak ez bezalako arazoak dituzten beste labore batzuei dagokienez.

EAEko nekazaritza-ustiategiek sasoikako langileak kontratatu behar dituzte nekazaritza-kanpaina jakin batzuetarako, batez ere hirugarren herrialdeetako etorkinak edo EBko herritarrak. Hori dela eta, lanean aritu bitartean haientzako egoera duina bermatzeko erantzukizuna sortzen da.

Aurreko Planaren ebaluazioa egin ondoren, beharrezkotzat jo da kontratazio eta bizitokiei buruzko sailetan sakontzea, eta adingabeenganako arretari buruzkoa amaitutzat ematea, erakundeen arteko koordinazio-maila egokia lortu delako; hori dela eta, ez da beharrezkoa eremu horretan jarduketa gehiago planteatzea.

Kontratazio-baldintzak hobetzeari dagokionez, hauek dira Planean helburu estrategikoak:

- Pertsona bakoitzak egindako lanaldiei dagokienez, kontratazio gardena, sozialki erantzulea eta optimoa bermatzea

- Nekazaritzako sasoikako lanaren programari atxikita egon ezean, kontratazio gardena eta sozialki erantzulea bermatzea

- Ustiategietan prebentzio-kultura ezartzea

Sasoikako langileentzako bizitokiei dagokionez, hauek dira Planean helburu estrategikoak:

- Bizitoki gisa erabilitako higiezinek eskatutako gutxieneko baldintzak betetzen dituztela lortzea.

- Bizigarritasun eta duintasun nahikoa duten plaza nahikoak izatea bizitokietan

Sasoikako Lanaren Arretarako 2022-2024 V Plan Integrala

V. Planaren indarraldian garatu beharreko jarduketen xehetasuna (I Eranskina)

Parte-hartzaileak eta eragileak

Erakunde Arteko Mahaia - Eusko Jaurlaritzaren Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren lehendakaritzapean eta Lan eta Justizia Sailaren, Arabako Foru Aldundiaren, Bizkaiko Foru Aldundiaren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren, Euskadiko Udalen Elkartearen (EUDEL), Arabako Errioxako Kuadrillaren, Arabako Gobernuaren Ordezkariordetzaren, Caritas-en eta UAGAren partaidetzarekin.

Proiektua burutzeko aurreikusi den epea

2022/01/01 - 2024/12/31

Azken aldaketako data: