Parte Hartuz ikerketa-taldea

Erakundea:
Gobernantza Publikoa eta Autogobernua
Organoa:
Gobernu Irekiaren Zuzendaritza
Egoera:
Proiektua bukatuta

Helburuak

Berritzailea da, honako arrazoiengatik

Sakontze demokratikoari ikuspegi integral batetik heltzen dio, ikerketa akademikoaz haratago doana.

Gainera, Estatu osoan eta EAEn sakontze demokratikoan etengabe lanean ari den euskal unibertsitate-sistemako talde bakarra da.

Atxikitzen zaion plana

Parte Hartuz ikerketa-taldea UPV/EHUko ondo finkatutako talde bat da, Eusko Jaurlaritzaren aintzatespena daukana, eta 50 ikertzailek parte hartzen dutena. Ikerketa akademikoan, ikerketa aplikatuan, partaidetza-prozesuen prestakuntzan eta ezarpenean, demokratizazio-estrategietan eta herritarrak egituratzeko eta komunitatea egituratzeko dinamiketan garatzen du bere jarduera.

Eremua

Taldeak bilakaera bat izan du: kartografia parte-hartzaileak egin dira, kalitate demokratikoaren eta parte-hartzearen ikerketa egin da, eta instituzioekiko lankidetza eta parte-hartze hedapenerako tarteko fase batetik igaro da, esku-hartze eta ikerketa proiektuen gorakada protagonista duena. 

Taldeak, demokrazia parte-hartzailea elkarlanean oinarritutako gobernantzatik eta garapen komunitariotik birpentsatzeko proposamena zirriborratu du, komunitatea egituratzeko eta herritartasun demokratikoa eraikitzeko modu parte-hartzaile berriak ikertzeko helburuarekin.

Parte-hartzaileak eta eragileak

Gaur egun, 45 ikertzailek osatzen dute taldea (horietatik 32 doktoreak dira), eta 2016-2021 aldian guztira, 219 argitalpen eta 130 ikerketa-proiektu burutu dituzte. 

Besteak beste, proiektu hauetan parte hartu du Parte Hartuz taldeak: Berdintasun Legearen ebaluazio kualitatiboan, LOSUren erreformaren nodoen identifikazioan, Gipuzkoako batzar deliberatzailearen ebaluazioan, Europako sezesio prozesuetarako argitasun gutun baten lanketan, Nafarroako aniztasunaren azterketan eta Iparraldeko auzi-mugimenduen azterketan.

Aldizkako ebaluazioak

Ebaluazio data:
Ebaluazioaren laburpena:

Parte-hartzaileak: Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea

Lurraldea: Araba, Gipuzkoa, Euskadi, Euskal Herria, Estatua, Internazionala

Denboraldia: 2002 - gaur egun

Informazio gehiago: Parte Hartuz Ikerketa Taldea

Kategoriak: Ongizate soziala, Kultura, Garapen komunitarioa, Ekonomia, Hezkuntza, Energia, Justizia soziala, Gobernantza, Berdintasuna, Ingurumena, Osasuna, Hirigintza, Herritarren parte-hartzea, Generoa

Fasea: Diseinua eta plangintza, Martxan jartzea eta garatzea, Jarraipena eta ebaluazioa