Lehendakaritzaren 2026ko Diru Laguntzen Plan Estrategikoa
- Erakundea:
- Lehendakaritza
- Organoa:
- Lege Araubide Zuzendaritza
- Egoera:
- Proiektua aribidean
Helburuak
EBAZPENA, Koordinazioaren eta Proiektu Estrategikoen idazkari nagusiarena, 2026ko ekitaldirako Lehendakaritzaren Dirulaguntzen Urteko Plan Estrategikoa onartzen duena.
Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legeak 6.1 artikuluan ezartzen duenez, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak garatzen dituen dirulaguntzak aurretik Plan Estrategiko baten bidez planifikatu beharko dira, eta plan estrategiko horrek honako hauek jaso beharko ditu: lortu nahi diren helburuak, ondorioak, zer epetan lortu behar diren, zenbateko kostuak aurreikusten diren, zer finantzaketa-iturri dituzten eta jarraipena eta ebaluazioa egin ahal izateko planaren helburuekin lotuta dauden ekintzak eta adierazleak.
Lehendakaritzaren 2024-2027 eperako Dirulaguntzen Lau Urteko Plan Estrategikoak ezartzen duenez, hurrengo hiru urteetako bakoitzerako, hau da, 2025erako, 2026rako eta 2027rako, behin dagokion Urteko Aurrekontuen Legea onartu ondoren, 2024-2027 eperako Dirulaguntzen Lau Urteko Plan Estrategiko horri urtero onartzen den Dirulaguntzen Plan Estrategikoa erantsiko zaio.
Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren 01/15 Zirkularrak dirulaguntza bakoitza jaso ahal izateko ezinbestez egin behar diren Plan Estrategikoak osatzerakoan jarraitu beharreko argibideak ezartzen ditu.
Horiek horrela izanik, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 6. artikuluak eta Lehenengo Xedapen Gehigarriak eta Lehendakaritzaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen azaroaren 26ko 388/2024 Dekretuaren 9.2 artikuluak ematen dizkidaten eskumenak erabiliz, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Lehendakaritzaren Dirulaguntzen Urteko Plan Estrategikoa onartzea, 2026ko ekitaldirako. Plan Estrategiko hori ebazpen honen eranskinean jasota dago.
Bigarrena.– Ebazpen hau argitara eman dadila agintzea, bidezkoak diren bitarteko ofizialen bitartez, eta, betiere www.euskadi.eus webgunearen barruan Lehendakaritzari dagokion lekuan Ebazpen hau txertatuz.
Mikel Iriondo Bilbao
Koordinazioaren eta Proiektu Estrategikoen idazkari nagusia
2026ko Dirulaguntzen Plan Estrategikoa (PDF, 394 KB)
2026/03/26-ko Ebazpena (PDF, 259 KB)
Azken aldaketako data: