Lehendakaritzaren 2023eko Diru Laguntzen Plan Estrategikoa

Erakundea:
Jaurlaritzaren Lehendakaritza
Organoa:
Lege Araubide Zuzendaritza
Egoera:
Proiektua aribidean

Helburuak

EBAZPENA, 2023ko urtarrilaren 18koa, Lehendakaritzaren idazkari nagusiarena, Lehendakaritzako Dirulaguntzen 2023ko Plan Estrategikoa onartzeko dena

Euskal Autonomia Erkidegoan indarrean dagoen dirulaguntzen lege-araubidean ezarritakoaren arabera, dirulaguntzen sustatzaileak diren administrazio publiko edo erakundeek dirulaguntzen plan estrategiko bat izan beharko dute aldez aurretik.

Alde horretatik, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak plan estrategiko horiek egiteko oinarrizko jarraibideak zehaztu ditu, Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren 01/15 Zirkularraren bitartez.

Horretarako, eta ikuspegi orokorra eskaintzeko, eraginkortasun-mailak areagotzea eragiteko eta publizitatea eta gardentasuna errazteko, erabaki da Lehendakaritzaren Dirulaguntzen 2023ko Plan Estrategiko honek jaso ditzala abenduaren 23ko 15/2022 Legean jasotako aurreikuspenak –lege horren bitartez, Euskal Autonomia Erkidegoko 2023. urteko Aurrekontu Orokorrak onartu ziren–. Une honetan, 2023rako aurreikusitako laguntzak, dirulaguntzak eta bekak bat datoz Lehendakaritzarako aurrekontuan jasotako aurreikuspenekin; eta hala badagokie, bidezkoak diren doikuntzak egingo dira.

Horiek guztiak kontuan hartuta, onartu egingo da Lehendakaritzako Dirulaguntzen 2023ko Plan Estrategikoa.

Horren ondorioz, hauxe

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Lehendakaritzako Dirulaguntzen 2023ko Plan Estrategikoa onartzea; ebazpen honen eranskinean jaso da plana.

Bigarrena.- Agindua ematea ebazpen hau argitaratzeko, egokiak diren baliabide ofizialak erabiliz eta, dena den, www.euskadi.eus webgunean Lehendakaritzari dagokion eremuan txertatuz.

Jesús Peña Martínez
Lehendakaritzako idazkari nagusia

Eranskina: Lehendakaritzaren 2023eko Diru-laguntzen Plan Estrategikoa (PDF, 967 KB) 

2023/01/18-ko Ebazpena (PDF, 710 KB) 

Azken aldaketako data: