Lehendakaritzaren 2021eko Diru Laguntzen Plan Estrategikoa

Erakundea:
Lehendakaritza
Organoa:
Lege Araubide Zuzendaritza
Egoera:
Proiektua bukatuta

Helburuak

EBAZPENA, 2021eko otsailaren 18koa, Lehendakaritzaren idazkari nagusiarena, Lehendakaritzako Diru-laguntzen 2021eko Plan Estrategikoa onartzeko dena

Euskal Autonomia Erkidegoan indarrean dagoen diru-laguntzen lege-araubidean ezarritakoaren arabera, diru-laguntzen sustatzaileak diren administrazio publiko edo erakundeek diru-laguntzen plan estrategiko bat izan beharko dute aldez aurretik.

Alde horretatik, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak plan estrategiko horiek egiteko oinarrizko jarraibideak zehaztu ditu, Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren 01/15 Zirkularraren bitartez.

Horretarako, eta ikuspegi orokorra eskaintzeko, eraginkortasun-mailak areagotzea eragiteko eta publizitatea eta gardentasuna errazteko, erabaki da Lehendakaritzaren 2020ko Diru-laguntzen Plan Estrategiko honek jaso ditzala otsailaren 11ko 1/2021 Legean jasotako aurreikuspenak –lege horren bitartez, Euskal Autonomia Erkidegoko 2021. urteko Aurrekontu Orokorrak onartu ziren–. Une honetan, 2021erako aurreikusitako laguntzak, diru-laguntzak, sariak eta bekak bat datoz Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusirako aurrekontuan jasotako aurreikuspenekin.

Horiek guztiak kontuan hartuta, onartu egingo da Lehendakaritzako Diru-laguntzen 2021eko Plan Estrategikoa.

Horren ondorioz, hauxe

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Lehendakaritzako Diru-laguntzen 2021eko Plan Estrategikoa onartzea; ebazpen honen eranskinean jaso da plana.

Bigarrena.- Agindua ematea ebazpen hau argitaratzeko, egokiak diren baliabide ofizialak erabiliz eta, dena den, euskadi.eus webgunean Lehendakaritzari dagokion eremuan txertatuz.

Jesús Peña Martínez
Lehendakaritzako idazkari nagusia

Eranskina: Lehendakaritzaren 2021eko Diru-laguntzen Plan Estrategikoa (PDF, 425 KB) 

Azken aldaketako data: