Lehendakaritzaren 2020ko Diru Laguntzen Plan Estrategikoa

Erakundea:
Lehendakaritza
Organoa:
Lege Araubide Zuzendaritza
Egoera:
Proiektua bukatuta

Helburuak

EBAZPENA, 2020ko otsailaren 5ekoa, Lehendakaritzaren idazkari nagusiarena, Lehendakaritzako Diru-laguntzen 2020ko Plan Estrategikoa onartzeko dena

Euskal Autonomia Erkidegoan indarrean dagoen dirulaguntzen lege-araubidean ezarritakoaren arabera, dirulaguntzen sustatzaileak diren administrazio publiko edo erakundeek dirulaguntzen plan estrategiko bat izan beharko dute aldez aurretik.

Alde horretatik, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak plan estrategiko horiek egiteko oinarrizko jarraibideak zehaztu ditu, Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren 01/15 Zirkularraren bitartez.

Horretarako, eta baterako ikuspegia eskaintzeko, eraginkortasun-mailak areagotzea eragiteko eta publizitatea eta gardentasuna errazteko, erabaki da Lehendakaritzaren 2020ko Dirulaguntzen Plan Estrategiko honek jaso ditzala abenduaren 27ko 13/2019 Legean jasotako aurreikuspenak -lege horren bitartez, Euskal Autonomia Erkidegoko 2020. urteko Aurrekontu Orokorrak onartu ziren-. Aurrekontuan idazkaritza nagusietarako ezarritako aurreikuspenei erantzuten diete 2020rako aurreikusitako laguntzek, dirulaguntzek, sariek eta bekek.

Horiek guztiak kontuan hartuta, onartu egingo da Lehendakaritzako Dirulaguntzen 2020ko Plan Estrategikoa.

Horren ondorioz, hauxe

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.- Lehendakaritzako Dirulaguntzen 2020ko Plan Estrategikoa onartzea; ebazpen honen eranskinean jaso da plana.

Bigarrena.- Agindua ematea ebazpen hau  argitaratzeko,  egokiak  diren  baliabide ofizialak erabiliz eta, dena den, euskadi.eus webgunean Lehendakaritzari dagokion eremuan txertatuz.

Jesús Peña Martínez
Lehendakaritzako idazkari nagusia

Eranskina: Lehendakaritzaren 2020ko Diru-laguntzen Plan Estrategikoa (617 KB)

Azken aldaketako data: