Hiri Biotikoak

Erakundea:
Gobernantza, Administrazio Digitala eta Autogobernua
Organoa:
Gobernu Irekiaren eta Gobernu Onaren Zuzendaritza
Egoera:
Proiektua bukatuta

Helburuak

Berritzailea da, honako arrazoiengatik

Hiri-berroneratzerako protokoloak elkarrekin sortzea proposatzen du, herritarrak erdigunean jarriko dituen ikerketa parte-hartzaile baten bidez eta adituekin, komunitate zientifikoarekin eta administrazio publikoekin batera.

Atxikitzen zaion plana

Gure hirietako espazio publikoa eredu jasangarriago, bidezkoago eta inklusiboagoetarantz eraman nahi dituen sormen ingurune bat da Hiri Biotikoak Lab. Gure hirietako espazio publikoa diseinatu eta eraikitzeko moduak eraldatu nahi ditu.

Proiektuaren planteamenduak polikritisiaren (klimatikoa, soziala...) egungo egoerari erantzuten dio, kapital bizia erdigunean jarriz eta espazio publikoak horiek erabiltzen dituzten pertsonen beharrei erantzuteko modukoak izan daitezen bultzatuz.

Pez estudiok, bultzatutako proiektua da, L' Atelier des Jours à Venir elkartearen lankidetzarekin,  eta Fundación Carassoren finantzaketarekin eta administrazio publikoen babesarekin.

Eremua

Hiru helbururi erantzuten die: herritarrek espazio publikoaren erabiltzaile eta ko-kudeatzaile gisa dituzten beharrak agerian jartzea, kapital bizia erdigunean jartzen duten hiri-eraldaketarako proiektu pilotuak probatzea, eta bitartekaritzatik abiatutako teoria- eta praktika-komunitate bat sortzea. 

Lan-metodologiaren oinarriak ondorengoak dira:

  • Jakintza hibridoak: diseinuari, ingurumenari eta gizarteari buruzko jakintzak uztartzen ditu, esperientziatik eratorritakoekin batera. 
  • Dimentsio anitzeko begirada: ekologikoa, feminista, kolaboratiboa, kode irekia eta esperimentala.
  • Partaidetza barne hartzen duen gobernantza sortzailea: pertsona parte-hartzaileak sortzailetzat hartzen dituena.
  • Estetika arduratsuak: sorkuntzaren kultura berri baterako iruditeria berria, etikoa eta estetikoa, bilatzen du.

2010etik azpiegitura ekologiko publiko eta komunitarioak ko-sortzeko esperientzia izanik, eta 2015etik aurrera eramandako hirigintza taktikoko esku-hartze puntualak gaindituta, orain eraldaketa sozial eta ekologikoko hiri-estrategiak eskala handiagoan sortzeko lanean ari da.
Lan-planteamendu honen adibide dira Agroplaza Getafe edo Bilboko Iralabarri auzoko Agroplaza Kirikiño.

Parte-hartzaileak eta eragileak

Hiri Biotikoak ekimenak ezagutza sortzen du, tresnak partekatuz eta prestakuntza emanez. 


Ekimenak, 2020-2021 Veneziako Arkitektura Biurtekoan parte hartu du, eta 2016ko Arquia Proximan finalista izan da; bere lanak hainbat Arkitektura lehiaketatan saritu dituzte eta IED eta Parsons NYen formazioak egin dituzte. 100 erakunde inguru inplikatu ditu, eta 500 pertsona baino gehiago 20 prozesutan.

Aldizkako ebaluazioak

Ebaluazio data:
Ebaluazioaren laburpena:

Parte-hartzaileak: Herritar antolatuak eta antolatu gabeak, Administrazio Publikoak (udalekoak, eskualdekoak, estatukoak...), Unibertsitateak eta konponbideak ezartzen laguntzen duten enpresak

Lurraldea: Euskadi, Nazioartekoa

Denboraldia: 2015 - gaur egun

Informazio gehiago: Pezestudio.org

What would a city co-designed by its inhabitants look like? (ENG)

Kategoriak: Kultura, Energia, Justizia Soziala, Gobernantza, Berdintasuna, Ingurumena, Osasuna, Hirigintza

Fasea: Diseinua eta plangintza, Martxan jartzea eta garapena