Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialaren Liburu Zuria 2014 ? 2015
- Erakundea:
- Ongizatea, Gazteria eta Erronka Demografikoa
- Organoa:
- Gizarte Zerbitzuen Zuzendaritza
- Egoera:
- Proiektua bukatuta
Helburuak
Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialaren Liburu Zuriak, lehen aldiz, EAEn Hirugarren Sektore Sozialeko argazkia izatea ahalbidetu zuen. Ezaugarri nagusiei, ekarpenean oinarrizko zenbait ezagutzei, eta egituraketei (kuantitatiboki eta kualitatiboki) buruzko ezagutza sistematikoa handitzen lagundu zuen.
Lan honekin, helburu hauek erdietsi ziren:
- EAEn aktibo dauden Hirugarren Sektore Sozialeko erakundeak identifikatzea eta direktorio bat sortzea.
- Sektorearen dimentsioa kalkulatzea erakunde kopuruari, bolumen ekonomikoari, lanean ari den pertsonalari eta abarri dagokionez.
- Sektoreko erakundeen ezaugarriak kuantitatiboki deskribatzea, jarduerari, egiturari, kudeaketari, baliabideei, harremanei eta abarri dagokienez.
- Azterketa kuantitatiboa osatzea erakundeek egindako interpretazio kualitatiboarekin.
- Sektorearen egungo bilakaerari eta errealitateari buruzko gogoeta egitea eta erronkak identifikatzea.
Proiektuaren garapenean fase hauek bereizi ziren:
Lortutako mugarri / produktuak
| Fase | Hasiera data | Amaiera data | Egoera |
|---|---|---|---|
| 1. fasea: Mugatzea 1. PAUSOA: Azterketaren helburua mahai-gainean jarri eta eraginkor bihurtzea 2. PAUSOA: Aztertuko den unibertsoa identifikatzea |
Amaituta | ||
| 2. fasea: Kopurua handiak eta diagnostikoa 3. PAUSOA: Ikerketaren helburua eta tresnak gauzatzea (fase kuantitatiboa) 4. PAUSOA: Informazio-bilketa (fase kuantitatiboa) 5. PAUSOA: Informazioaren azterketa (fase kuantitatiboa) 6. PAUSOA: Emaitzen gardentasuna (fase kuantitatiboa) |
Amaituta | ||
| 3. fasea: Orientabideak 7. PAUSOA: Ikerketaren helburua eta tresnak gauzatzea (fase kuantitatiboa) 8. PAUSOA: Informazio-bilketa (fase kualitatiboa) 9. PAUSOA: Informazioaren azterketa (fase kualitatiboa) 10. PAUSOA: Azken emaitzen transferentzia |
Amaituta |
