Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialaren Barometroa 2025
- Erakundea:
- Ongizatea, Gazteria eta Erronka Demografikoa
- Organoa:
- Bizitza Beterako Laguntzen Zuzendaritza
- Egoera:
- Proiektua bukatuta
Helburuak
Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialaren (EHSS) egoerari buruzko ikerketa eta ebaluazioa egiteko aldizkako zikloa jarraituz, martxan jartzen dugu EHSSko 2025eko Barometroa, EHSS sustatzeko Estrategiak eta EHSSari buruzko 2016ko maiatzaren 12ko 6/2016 Legeak jasotzen dituen aurreikuspenen arabera.
Txosten berri honekin aurreko diagnostikoei jarraipena eman nahi diegu, erakundeen ezaugarriei buruzko aldizkako informazio esanguratsua jasotzen. Lan hau lagungarria da sektorearen ezaugarri nagusiei eta sektorearen ekarpenaren eta egituratzearen funtsezko elementu batzuei buruzko ezagutza sistematikoa zabaltzeko.
Berrikuntza gisa, 2025 Barometroaren galdetegiak, gainera, erakundeetako belaunaldien arteko bizikidetzari buruzko galdera-multzo bat jasotzen du, hainbat adinetako pertsonek elkarri nola eragiten dioten jakiteko, belaunaldien arteko lankidetza hobetzeko arloak identifikatzeko eta jakintzaren inklusioa eta transferentzia sustatzeko estrategiak proposatzeko.
Zehazki, hau lortu nahi du:
- EAEn martxan dauden Hirugarren Sektore Sozialeko erakunde multzoa identifikatzea, eta direktorio bat sortzea.
- Erakunde kopuruari, bolumen ekonomikoari, langileei eta abarri dagokionez, sektorea zenbaterainokoa den kalkulatzea.
- Sektoreko erakundeen ezaugarriak kuantitatiboki deskribatzea, jarduerarekin, egiturarekin, kudeaketarekin, baliabideekin, harremanekin eta abarrekin lotuta.
- Sektorearen bilakaerari eta egungo errealitateari buruz hausnartzea.
Eremua
Proiektuaren garapenean lau fase bereizten dira.
Lortutako mugarri / produktuak
| Fase | Hasiera data | Amaiera data | Egoera |
|---|---|---|---|
| I. Fasea: Landa-Lanaren Aurrekoa Cuestionario de campo. |
Amaituta | ||
| ll Fasea: Landa-Lana l Galdetegi bidaltzea, galderak erantzutea, erantzunaren jarraipena eta motibazioa. |
Amaituta | ||
| III. Fasea: Landa lana Online galdetegia |
Amaituta | ||
| IV. Fasea: Landa-Lana ll Informazioa biltzeko eta antolatzeko tresnak diseinatzea, eta topaketak dinamizatzea. |
Amaituta |
