[32] - 32 IKERGAITU (2026-2028)

Erakundea:
Kultura eta Hizkuntza Politika, Gobernantza, Administrazio Digitala eta Autogobernua
Organoa:
Euskara Sustatzeko Zuzendaritza, Kabinete eta Komunikazio Zuzendaritza
Egoera:
Proiektua hasi gabe

Helburuak

IKERGAITU 2026-2028 proiektua 26. itsasargi-proiektuaren jarraipena da eta haren helburu orokorra hizkuntza-teknologiak garatzen jarraitu eta indartzea da, horrela euskararen berreskurapen-prozesuaren alde egiteko, euskararen biziraupen teknologikoa bermatzeko, ekosistema digital osasungarria osatzeko, burujabetza teknologikoa bultzatzeko, Europa/mundu mailan euskara eredugarria izateko eta, horri guztiari esker, euskal hiztunak ahalduntzeko.


Hizkuntza ereduen egungo eta etorkizuneko gaitasunetan euskara gazteleraren (hizkuntza hegemonikoen) pare jarri nahi da, horretarako beharrezkoa den ikerketa garatuz.


Ikerketa proiektu honetan euskarazko hizkuntza-teknologietan aurrera egiteko teknika berritzaileak garatuko dira, bai testuan bai ahotsean, Latxa hizkuntza eredua hobetuz eta gaitasun berriak emanez. Eredu guztiak era publiko eta irekian garatuko dira, industriaren eta administrazioaren beharretara egokituz.

 

APLIKAZIO-ARLOA

Denak (administrazio elektronikoa, osasungintza, justizia, hezkuntza, segurtasuna…)

Atxikitzen zaion plana

EUSKADIKO ERALDAKETA DIGITALERAKO ESTRATEGIA 2025

3.2 ADIMEN ARTIFIZIALA

5.5 SEGURTASUNA

5.7 E-ADMINISTRAZIOA

5.8 HEZKUNTZA

5.11 E-OSASUNA

5.12 E-JUSTIZIA

5.13 HIZKUNTZAREN INDUSTRIAK

5.14 TURISMOA ETA MERKATARITZA

"IMPULSO DE TECNOLOGÍAS DEL LENGUAJE" PLANA

I. ardatza: Hizkuntza-azpiegiturak garatzen laguntzea

  • 1. ildoa: Hizkuntza-azpiegituren garapena

II. ardatza: Hizkuntza-teknologien industriaren sustapena

  • 1. ildoa: Sektorearen ikusgarritasuna eta transferentzia hobetzea
  • 2. ildoa: Sektoreari nazioartekotzen eta merkaturatzen laguntzea

III. ardatza: Administrazio Publikoa hizkuntza-industriaren sustatzaile

  • 1. ildoa: Administrazio publikoetan hizkuntza-naturalaren prozesamendurako eta itzulpen automatikorako plataformak
  • 2. ildoa: Administrazio publikoen hizkuntza-baliabideak eta Sektore Publikoaren informazioa berrerabiltzeko politika

IV. ardatza: Administrazio publikoen hizkuntza naturalaren prozesamendu-teknologiei buruzko itsasargi-proiektuak

  • 1. ildoa: Administrazio publikoen hizkuntza naturalaren prozesamendu-teknologiei buruzko itsasargi-proiektuak

Eremua

Hasieran

Proiektua burutzeko aurreikusi den epea

2026/01/01 - 2028/12/31