[30] - 30 Irakurketa Erraza
- Erakundea:
- Kultura eta Hizkuntza Politika, Gobernantza, Administrazio Digitala eta Autogobernua
- Organoa:
- Euskara Sustatzeko Zuzendaritza, Kabinete eta Komunikazio Zuzendaritza
- Egoera:
- Proiektua bukatuta
Helburuak
Biztanleriaren % 30ek testu idatziak irakurri ala ulertzeko zailtasunak ditu. Adimen-desgaitasuna duten pertsonak, gure hizkuntzak ulertzen ez dituzten etorkinak, adineko pertsonak, gor-mutuak eta arreta-defizitaren eta hiperaktibitatearen nahasmendua duten pertsonak dira, besteak beste, multzo hau osatzen dutenak.
Dokumentu mota desberdinen irisgarritasuna sustatzeko AENOR (Asociación Española de Normalización y Certificación) eta IFLA (International Federation of Library Associations and Institutions) bezalako erakundeek irakurketa errazeko testuak sortzeko irizpideak zehaztu dituzte. Irizpide horiek irakurketa errazeko testuak egiteko oinarrizko jarraibideak eskaintzen dituzte, testu horien formari eta edukiei dagokienez.
Hori guztia kontuan hartuta, proiektu honen bidez, dokumentu judizialak irakurketa errazera egokitzeko itzultzaile automatiko bat garatu da, adimen artifizialean oinarritutakoa. Itzultzaile honen bitartez, aktak, autoak, antolaketa-eginbideak, probidentziak, epaiak eta informazio-oharrak bezalako dokumentuak irakurketa errazeko formatuan eskaini ahal izango dira, jatorrizko dokumentuen eranskin gisa.
Atxikitzen zaion plana
3.2 ADIMEN ARTIFIZIALA
5.13 HIZKUNTZAREN INDUSTRIAK
I. ardatza: Hizkuntza-azpiegiturak garatzen laguntzea
III. ardatza: Administrazio Publikoa hizkuntza-industriaren sustatzaile
- 1. ildoa: Administrazio publikoetan hizkuntza-naturalaren prozesamendurako eta itzulpen automatikorako plataformak
- 2. ildoa: Administrazio publikoen hizkuntza-baliabideak eta Sektore Publikoaren informazioa berrerabiltzeko politika
IV. ardatza: Administrazio publikoen hizkuntza naturalaren prozesamendu-teknologiei buruzko itsasargi-proiektuak
Eremua
Amaituta