[30] - 30 Irakurketa Erraza

Erakundea:
Kultura eta Hizkuntza Politika, Gobernantza, Administrazio Digitala eta Autogobernua
Organoa:
Euskara Sustatzeko Zuzendaritza, Kabinete eta Komunikazio Zuzendaritza
Egoera:
Proiektua bukatuta

Helburuak

Biztanleriaren % 30ek testu idatziak irakurri ala ulertzeko zailtasunak ditu. Adimen-desgaitasuna duten pertsonak, gure hizkuntzak ulertzen ez dituzten etorkinak, adineko pertsonak, gor-mutuak eta arreta-defizitaren eta hiperaktibitatearen nahasmendua duten pertsonak dira, besteak beste, multzo hau osatzen dutenak.

Dokumentu mota desberdinen irisgarritasuna sustatzeko AENOR (Asociación Española de Normalización y Certificación) eta IFLA (International Federation of Library Associations and Institutions) bezalako erakundeek irakurketa errazeko testuak sortzeko irizpideak zehaztu dituzte. Irizpide horiek irakurketa errazeko testuak egiteko oinarrizko jarraibideak eskaintzen dituzte, testu horien formari eta edukiei dagokienez.

Hori guztia kontuan hartuta, proiektu honen bidez, dokumentu judizialak irakurketa errazera egokitzeko itzultzaile automatiko bat garatu da, adimen artifizialean oinarritutakoa. Itzultzaile honen bitartez, aktak, autoak, antolaketa-eginbideak, probidentziak, epaiak eta informazio-oharrak bezalako dokumentuak irakurketa errazeko formatuan eskaini ahal izango dira,  jatorrizko dokumentuen eranskin gisa.

APLIKAZIO-ARLOA
Denak (administrazio elektronikoa, osasungintza, justizia, hezkuntza, segurtasuna…)

Atxikitzen zaion plana

EUSKADIKO ERALDAKETA DIGITALERAKO ESTRATEGIA 2025

3.2 ADIMEN ARTIFIZIALA

5.13 HIZKUNTZAREN INDUSTRIAK

"IMPULSO DE TECNOLOGÍAS DEL LENGUAJE" PLANA

I. ardatza: Hizkuntza-azpiegiturak garatzen laguntzea

III. ardatza: Administrazio Publikoa hizkuntza-industriaren sustatzaile

  • 1. ildoa: Administrazio publikoetan hizkuntza-naturalaren prozesamendurako eta itzulpen automatikorako plataformak
  • 2. ildoa: Administrazio publikoen hizkuntza-baliabideak eta Sektore Publikoaren informazioa berrerabiltzeko politika

IV. ardatza: Administrazio publikoen hizkuntza naturalaren prozesamendu-teknologiei buruzko itsasargi-proiektuak

Eremua

Amaituta

Proiektua burutzeko aurreikusi den epea

2024/01/01 - 2025/12/31