Kudeaketa-gomendioak, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen arabera

Administrazioak eskatutako prozedura
LABURPENA
Izenburua:

Kudeaketa-gomendioak, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen arabera

Xedea:

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta bere erakunde autonomiadunen kudeaketa-gomendioak egitea eta onartzea, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen esparruan.

Norentzat:

Kudeaketa-gomendioaren gaiaren eta izaeraren araberakoa izango da.

Kudeaketa-gomendioa formalizatzeko agiria gomendioa egiten zaion hirugarrenaren araberakoa izango da:

  • a) Kudeaketa-gomendioa beste lurralde-administrazio bati egiten bazaio, hitzarmen bidez egingo da.
  • b) Kudeaketa-gomendioa Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren beste organo bati egiten bazaio, hitzarmen edo agindu bidez edo eskumena duen organoaren ebazpen bidez egingo da.

Prozedura honetan ez da aurreikusten entzunaldi-izapiderik, ez eta jendaurreko informaziorik ere.

INFORMAZIOA
Organo kudeatzailea:

Kudeaketa-gomendioa sustatzen duen saila.

Aurrez aurreko eta telefono bidezko harremana:
IZAPIDEAK
Administrazioarekin harremanetan jartzeko bidea

Kudeaketa-gomendioen prozedura Administrazioak eskatuta hasten da.

Espedientean interesa duen alderdia, gomendioa eman zaion organoa, beti da administrazio publikoko organo bat, administrazio berekoa edo beste batekoa.

11/2007 Legea, ekainaren 22koa, herritarrek zerbitzu publikoetan sarbide elektronikoa izateari buruzkoa, eta 21/2012 Dekretua, otsailaren 21ekoa, administrazio elektronikoari buruzkoa betez, Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio publikoak baliabide elektronikoak erabiliko ditu bere organoen eta beste administrazio publiko batzuen arteko komunikazioetan, baliabide horiek erabiltzea eragozten duen arrazoi tekniko justifikaturik dagoenean salbu.

Hala ere, egun, eta hirugarren pertsona hori nor den arabera, aurrez aurreko kanala eta elektronikoa erabiltzen dira. Eusko Jaurlaritzaren eta bere erakunde autonomoen eta Euskadiko sektore publikoaren arteko izapideak soil-soilik elektronikoki gauzatzen dira, administrazio elektronikoari buruzko otsailaren 21eko 21/2012 Dekretuari jarraikiz: