Hitzarmen, Protokolo eta Kontratu-Programak

Administrazioak eskatutako prozedura
LABURPENA
Izenburua:

Lankidetza, aldi bereko finantzaketa eta ondareari buruzko hitzarmenak, protokoloak eta kontratu-programak

Xedea:

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta bere erakunde autonomoen eta kontratu-izaerarik ez duten beste batzuen arteko bitarteko aldebikoak edo aldeaniztunak landu eta onestea.

Norentzat:

Bitartekoaren xedearen eta izaeraren araberakoa da, eta pertsona fisikoa edo juridikoa, publikoa zein pribatua izan daiteke.

Prozedura honetan ez da aurreikusten entzunaldi-izapiderik, ez eta jendaurreko informaziorik ere.

Araudia:

Prozedura, oro har, honako arauek arautzen dute:

INFORMAZIOA
Organo kudeatzailea:

Hitzarmena, protokoloa zein kontratu-programa sustatzen duen saila.

Aurrez aurreko eta telefono bidezko harremana:
IZAPIDEAK
Administrazioarekin harremanetan jartzeko bidea

Oro har, salbuespenak salbuespen, Administrazioak eskatuta hasten da prozedura.

Espedientean interesa duena, protokoloa edo kontratu-programa hitzartzen edo sinatzen duten hirugarren pertsona, pertsona fisikoa edo juridikoa, publikoa edo pribatua izan daiteke.

11/2007 Legea, ekainaren 22koa, herritarrek zerbitzu publikoetan sarbide elektronikoa izateari buruzkoa, eta 21/2012 Dekretua, otsailaren 21ekoa, administrazio elektronikoari buruzkoa betez, Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio publikoak baliabide elektronikoak erabiliko ditu bere organoen eta beste administrazio publiko batzuen arteko komunikazioetan, baliabide horiek erabiltzea eragozten duen arrazoi tekniko justifikaturik dagoenean salbu.

Hala ere, egun, eta hirugarren pertsona hori nor den arabera, aurrez aurreko kanala eta elektronikoa erabiltzen dira. Eusko Jaurlaritzaren eta bere erakunde autonomoen eta Euskadiko sektore publikoaren arteko izapideak soil-soilik elektronikoki gauzatzen dira, administrazio elektronikoari buruzko otsailaren 21eko 21/2012 Dekretuari jarraikiz: