Bestelako administrazio-egintzak

Administrazioak eskatutako prozedura
LABURPENA
Izenburua:

Bestelako administrazio-egintzak

Xedea:

Antolamendu juridikoa berritzen ez duten arauak prestatu eta onartzea; hots, dekretuak, aginduak, ebazpenak eta Gobernu Kontseiluaren akordioak.

Norentzat:

Administrazio-egintzaren xedea eta izaera zein diren, pertsona fisikoa edo juridikoa, publikoa edo pribatua, izango da hartzailea.

Administrazio-egintzak herritarren legezko eskubide eta interesei eragiten badie, entzunaldi-izapidea egin beharko da. Izapide horretan alegazioak edo oharrak aurkezten dituztenek Administrazioaren erantzun arrazoitua jasotzeko eskubidea izango dute.

Halaber, egintzaren izaera aintzat hartuta egoki denean, beste administrazio batzuei kontsulta egingo zaie.

Araudia:

Prozedura arautzen duten arauak ondoko hauek dira, oro har:

  • Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaoaren 26ko 30/1992 Legea,

  • EAEko Kontrol Ekonomikoari eta Kontabilitateari buruzko ekainaren 30eko 14/1994 Legea,

  • EAEko Aurrekontu Orokorren Legea

  • eta kasuan kasu aplikatu beharreko sektore-legedia.

Aintzat hartu beharrekoak dira, bestalde, kasu jakin batzuen hainbat alderdi eta ezaugarri arautzen dituzten barne-jarraibideak, zirkularrak eta Gobernu Kontseiluaren akordioak ere.

INFORMAZIOA
Organo kudeatzailea:

Administrazio-egintza sustatu duen saila.

Aurrez aurreko eta telefono bidezko harremana:
IZAPIDEAK
Administrazioarekiko harremanetarako komunikazio-kanala eta hizkuntza hautatzea

Prozedura Administrazioaren ekimenez abiarazten da.

Herritarrek Zerbitzu Publikoetan Sarbide Elektronikoa izateari buruzko ekainaren 22ko 11/2007 Legea eta Administrazio Elektronikoari buruzko otsailaren 21eko 21/2012 Dekretua betez, espedientean zehaztutako interesdunei arau-xedapenaren espedientea ireki dela jakinarazi behar zaie.

Jakinarazpen horretan, Administrazioaren ekimenaren berri eman beharko zaio interesdunari, eta, halaber, adieraziko zaio espedientea izapidetzen den bitartean Administrazioarekin harremanetan izateko zein bide erabili nahi duen aukeratzeko eskubidea duela (posta arrunta edo bitarteko elektronikoak). Horretarako, espedientean zehaztutako interesdun bakoitzari zera helaraziko dio Administrazioak: Harremanetarako bidea eta hizkuntza aukeratzeko inprimakia.

Inprimakia betetakoan, postaz bidali beharko da, edo Zuzenean zerbitzuak jendeari arreta eskaintzeko duen bulegoetako edozeinetan aurkeztu, norbera bertara joanez.

Agiriak bidaltzea

Zenbait kasutan, espedientean interesa duten hirugarrenek hasierako agiriak bidaltzen dituzte.

Alegazioak aurkeztea

Entzunaldian, arau-proiektuak kaltetutako legezko eskubide edo interesak dituzten herritarrek hartuko dute parte, zuzenean, edota haien ordezkari diren erakunde eta elkarteek, legearen aintzatespena badute eta haien helburuek xedearen objektuarekin zerikusia badute.

Administrazioak erantzun arrazoitua emango die jasotako alegazioei.

Administrazio-egintzaren ebazpena jakinaraztea

Administrazioak administrazio-egintza onartu duela jakinaraziko die alderdi interesdunei, eta dagokion xedapena helaraziko.

Agiriak eta alegazioak komunikatzeko, jakinarazteko eta helarazteko bideak

Herritarrek Zerbitzu Publikoetan Sarbide Elektronikoa izateari buruzko ekainaren 22ko 11/2007 Legea eta Administrazio Elektronikoari buruzko otsailaren 21eko 21/2012 Dekretua betez, Euskal Autonomia Erkidegoko Herri-administrazioak bitarteko elektronikoak erabiliko ditu bere organoen arteko eta beste herri-administrazioekiko harremanetan, horiek erabiltzea galarazten duten arrazoi tekniko justifikatuak daudenean salbu.

Nolanahi ere, kasuan kasuko hirugarren alderdia zein den arabera, aurrez aurreko bideak eta bide elektronikoak erabiliko dira. Eusko Jaurlaritzaren, bere organismo autonomoen eta Euskadiko sektore publikoaren arteko izapidetzea era elektronikoan baino ez da egiten, Administrazio Elektronikoari buruzko otsailaren 21eko 21/2012 Dekretuari jarraiki:

  • Aurrez aurrekoa (paperak aurkeztuz edo posta bidez)

    Zuzenean zerbitzuak jendearentzat dituen arreta-bulegoetan aurkeztu behar dira alegazioak, norbera bertara joanez.
    Era berean, azaroaren 26ko 30/1992 Legeak, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoak, 38.4. artikuluan ezartzen dituen bideetako edozein erabilita aurkeztu ahal izango dira.

  • Elektronikoa

    Alegazioak bide elektronikoz aurkezteko, euskadi.net webgunearen "Nire kudeaketak" izeneko atala baliatu beharko da; horra iritsiko da entzunaldi-izapidearen jakinarazpena, behin Administrazioari zer komunikazio-kanal elektroniko hautatu dugun jakinarazi diogunean harremanetarako kanalaren eta hizkuntzaren hautaketaren inprimakia helaraziz.

Alegazio-inprimakia: