Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saila

Euskadiko elikagaien jatorrizko eta helmugako prezioen metodologia

ITURRIA
Jatorria:
Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saileko Estatistika Organoa
Loia: abeltzaintzako produktuak: Euskadiko loia eragingarriak (Espainiako Jatorrizko Merkatu eta Loien Elkartea). Arrantzako produktuak: Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saileko Estatistika Organoa
Merka: Mercabilbao
Helmuga: Industria, Turismo eta Merkataritza Ministerioa (MITYC)

OHAR METODOLOGIKOA

Jatorrizko prezioak

Nekazaritzako produktuak
Euskadiko Autonomia Erkidegoan, jatorrizko merkatuetan, €/kg-tan, €/dozenatan edo €/litrotan eta BEZik gabe erregistratutako batez besteko prezio haztatuak.
Prezioetan ez dago sartuta ekoizpenarekin lotutako inolako laguntzarik edo nekazariek jaso dezaketen beste edonolako laguntzarik. Honako informazio-unitate hauek hartuko dira jatorrizko merkatutzat: nekazaritzako edo abeltzaintzako ustiategia, ekoizleen elkartea, loiak... Hain zuzen ere, honako posizio komertzial hauekin bat datoz lortutako prezioak:

  • Frutak, barazkiak eta patata: nekazariaren edo kooperatibaren biltegitik irtetean
  • Behikia, arkumea, hegaztiak eta txerrikia: etxaldetik irtetean (€/kg bizirik)
  • Arraultzak: etxaldetik irtetean (€/dozena)
  • Esnea: etxaldetik irtetean (€/litro)

Hileko prezioak lortzeko, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saileko Estatistika Organoko informazio-sarekoak diren oinarrizko unitateek emandako kotizazioen batezbesteko haztatua atera beharko da. Nekazaritzako produktu bakoitzerako haztapen-egiturak lortzeko, Estatistika Organoak lurralde historiko bakoitzeko ekoizpen eta merkaturaketa-egutegiei buruz dituen datuak hartuko dira kontuan.

Arrain freskoak
Euskadiko Autonomia Erkidegoko baxurako loietan haztatutako batez besteko prezioak. €/kg-tan adierazten dira. Kotizazioak hilero emango ditu “Arrantzako Produktuen Lehen Salmentari buruzko Oharrak” administrazio-iturriak

Loiako prezioak

Nekazaritzako produktuak
Euskaditik hurbil dauden jatorrizko merkatu eta loietako batez besteko prezioak. €/kg-tan edo €/dozenatan eta BEZik gabe adierazten dira. Kotizazioak Espainiako Jatorrizko Merkatu eta Loien Elkarteak emango ditu.

Arrain freskoak
Euskadiko Autonomia Erkidegoko baxurako loietan haztatutako batez besteko prezioak. €/kg-tan adierazten dira. Kotizazioak hilero emango ditu “Arrantzako Produktuen Lehen Salmentari buruzko Oharrak” administrazio-iturriak.

Handizkako prezioak

Helmugako merkatu zentraletan haztatutako batez besteko hileko prezioak. Handizkako merkataritzak txikizkako merkataritzari saltzeko erabiltzen duen prezioa islatzen da ( €/kg-tan edo €/unitatetan eta BEZik gabe). Hona hauxe hartzen da kontuan handizkako prezioan: lermak, garraioak eta banaketarekin lotutako beste kostu batzuk. Informazioa Mercabilbaok emango du.

Helmugako prezioak

Euskadiko Autonomia Erkidegoan publikoari saltzeko haztatutako batez besteko prezioak, €/kg-tan, €/dozenatan edo €/unitatetan adierazita. Prezioak astero hartuko dira gehien merkaturatzen diren barietateetatik. Honako leku hauetan hartuko dira prezioak: merkatuak, betiko dendak, supermerkatuak, hipermerkatuak eta deskontu-dendak, probintziako hiriburuetan. Informazioa Industria, Turismo eta Merkataritza Ministerioaren web orritik aterako da.

JATORRIZKO ETA HELMUGAKO PREZIOEI BURUZKO OHAR ARGIGARRIA

Euskadiko Elikagaien Jatorrizko eta Helmugako Lehen Prezioen Behatokiak “Euskadi” jatorrizko produktuen prezioen bilakaera hartu behar du kontuan ekoizletik azken kontsumitzailera.
Azterketa sakona egitean, zenbait arazo sortzen dira, batez ere oso zaila delako balio-kate osoan zehar produktu bakoitzaren jarraipena zorrotza bezain fidagarria egitea, are gehiago posizio guztietan beti-beti aztergai den produktuaren jatorria agertzen ez denean. Proposatutako azterketan, nekazaritzako eta arrantzako produktuen prezioak hartuko dira lau posiziotan: jatorria, loia, merka eta helmuga (saltokiak). Gainera, ez da euren bilakaera aztertuko merkaturaketa-katean zehar (operadoreen gastuak, lortutako marjinak...). Lau posizioetan lortutako informazioan, iturri bakoitzak euren zehaztapenen bidez prestatutako datuak agertuko direnez, ez dira magnitude homogeneoak izango, alderaketak ezartzeko orduan.
Era berean, kontuan hartu beharra dago aztertu beharreko produktuak ez direla beti tipologia berekoak jatorrian eta helmugan, eraldatu egin direlako, aurkezpena aldatu ahal izan delako... Hori dela eta, aztertutako prezioak interpretatzeko, elikagaiak merkaturatzeko katean zehar garatu daitezkeen eragiketak ezagutu behar dira zehatz-mehatz, eta, batez ere, oso kontuan hartu behar da zenbait prozesuk balioa eransten diotela produktuari eta zenbait kostu sortzen direla.
Euren artean, honako hauexek nabarmenduko ditugu: garbiketa, kalibraketa, sailkapena, ontziraketa, bilgarrien kostuak, biltegiraketaren kostuak, garraio-kostua, lermak (narriadurak, akatsak...). Argitu egin behar da azterketa honetan zenbait organismok prestatu edo bildutako informazioa agertzen dela jatorrizkoa ez beste posizioetara. Dena dela, argi eta garbi utzi beharra dago ez dela beharrezkoa informazio hori “Euskadi” jatorrizko produktuekin bat etortzea. Horrez gain, ez dira zehaztapen bereko produktuak izan behar ezinbestean (merkaturaketatik saltokira dauden prozesuak/eraldaketak kontuan hartu gabe). Azken batean, emandako informazioari esker, euskal produktuen jatorrizko prezioa zein den jakin daiteke; eta, gainerako posizioetan, Euskadiko Autonomia Erkidegoan bertan dauden edo merkaturatzen diren produktu generikoen eta jatorri aldagarriko produktuen kotizazioak.

OHARRA: Euskadiko Elikagaien Jatorrizko eta Helmugako Prezioen Behatokia ez da Estatistika Ofizial Eragiketa bat, txosten teknikoa baizik.

Azken aldaketako data: 2010/12/10