Prestakuntza-jardueren homologazioa

Deskribapena


Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen Araubide Juridikoari buruzko uztailaren 27ko 16/1983 Legearen eta Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen egitura eta eginkizunak erregulatzen dituen urriaren 16ko 200/2012 Dekretuaren arabera, euskal administrazio publikoen zerbitzura dauden langileen prestakuntza eta hobekuntza dira aipatu erakundearen helburuetakobatzuk.

Zehazki, Dekretuaren 14. artikuluak prestakuntza-jarduerak homologatzea Prestakuntza Zerbitzuari dagokiola ezartzen du. Era berean, otsailaren 19ko 30/2008 Dekretuaren 18. artikuluak ezartzen du prestakuntza-jarduerak homologatzea dela IVAP-Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak prestakuntza-gaietan duen funtzioetako bat (otsailaren 19ko 30/2008 Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako langileen prestakuntza planifikatu eta antolatzeko irizpide orokorrei buruzkoa).

Nori dago zuzenduta


Erakunde eta entitateek antolaturiko prestakuntza-jarduerak homologatzeko betekizunak eta prozedura erregulatzea. Hona erakunde eta entitate horiek:

  • EAEko Administrazio Orokorra eta administrazio instituzionalaren barruko organismo autonomoak eta zuzenbide pribatuko ente publikoak, bai eta zuzenbide publikoko enteak ere (parte-hartze, kontsulta, aholkularitza edo kontrolekoak), aurrekoekiko lotura dutenak baina beren sortze-araua dela-eta nortasun juridiko propioa eta gaitasun osoa dutenak independentziaz jarduteko berenfuntzioak garatzeko orduan.
  • Lurralde historikoetako foru-administrazioak eta haien organismo autonomoak.
  • Euskal Autonomia Erkidegoko toki-entitateak eta haien organismo autonomoak.
  • Eusko Legebiltzarra eta lurralde historikoetako batzar nagusiak.
  • Euskal Herriko Unibertsitatea.

Erakundeak


Kudeatzen duen erakundea

  • IVAP - Administrazio Publikoaren Euskal Institutua > IVAPeko Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • IVAP - Administrazio Publikoaren Euskal Institutua > IVAPeko Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Harremanetarako datuak

Prestakuntza zerbitzua

Posta elektronikoa: prestakuntza@ivap.eus

Telefonoa: 945017621/945017624

Kodea(k)

  • Homologazioa: 0131701

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


  1. Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
  2. Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu online inprimakian botoi honen bidez eta bete eskabidearen datuak.

Ebazpena eta errekurtsoak


Beste tramite batzuk