Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Saila

Holandako Laneko Segurtasun eta Osasun arloko aditu talde batek Osalaneko egoitza bisitatu du

Laneko arriskuen prebentzioan eskamentu handia duten pertsonek osatzen dute taldea, laneko mediku eta segurtasun adituak dira, eta Amsterdameko University Medical Centre-ko irakasleek lagunduta Osalanek Barakaldon duen egoitza bisitatu dute.

Talde holandarrak egoitza Bilbon duen Europako Laneko Segurtasun eta Osasunerako Agentziarekin duen harremanaren baitan egindako bisita da hau. Taldeko kide gehienak, aseguru konpainietan eta prebentzio zerbitzuetan lan egiten duten laneko medikuak eta segurtasun adituak dira. Euren helburua gure Erkidegoan prebentzio arloan martxan dauden politikak bertatik bertara ezagutzea da.

Osalaneko zuzendaritza taldeak gurean laneko segurtasun eta osasunaren arloan dauden lan ildoak zeintzuk diren eta bere zereginetan Osalanek dituen erronken berri eman die. Bisitariek, Osalanek Barakaldoko egoitzan duen higiene laborategi ikusi ahal izan dute eta laborategi honek eskaintzen duen giza baliabide eta baliabide teknikoen maila altuaz jabetu dira.

Osalaneko zerbitzu orokorretara egindako bisitarekin amaitu da goizean Bilboko Portuan Osalaneko zuzendaritza taldeak lagunduta hasi duten bisita. Portura egindako bisitaren helburua, portuko enpresek prebentzio, segurtasun eta osasun mailan egiten duten lana bertatik bertara ezagutzea izan da.

 

Bisitaren argazkiak ikusteko