Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Saila

Biosegurtasuna da Osalanen V. Udako Ikastaroen ardatza

 

BIOSEGURTASUNA DA OSALANEN V. UDAKO IKASTAROEN ARDATZA

Ikastaroan agente kimiko eta biologioekin lotutako laneko arriskuak zeitzuk diren emango da ezagutzera

Ekainaren 18an eta 19an egingo da Donostian Euskal Herriko Unibertsitateak antolatzen dituen udako ikastaroen barruan. José Andrés Blascok, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketarako sailburu ordearen esanetan “Osalanek lan inguru osansungarri batean aritzeko helburua bete ahal izateko aurrera eramaten dituen dibulgazio eta formazio akzioen barruan kokatutako formazio ekitaldia” dela. Sailburu ordeak eta Izaskun Urienek Osalaneko zuzendari nagusiak eman diote hasiera ikastaroari. Honen helburua, agente kimiko eta biologikoei lotutako lan arriskuen inguruko ezagutzan sakontzea eta zabaltzea da. Horretarako, indarrean dagoen araudiaren inguruko ezagutza eguneratuko da eta agente kimiko eta biologikoak presente dauden lan jardueretan laneko arriskuak zeintzuk diren aztertuko da. Ikastaro honen beste helburuetako bat, prebentzio mailan aportazio berriak ahalbidetuko dituen profesionalen topaketa eta plataforma izatea da.

José Blasco sailburu ordearen hitzetan jomuga “etenik gabeko sentsibilizazio lana egitea da biztanle talde zehatzak hartuko dituen formazio eta dibulgazio ekintzak burutuz”. Horixe da pasa den martxoan aurkeztutako 2015-2020 Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Estrategian jasotako ardatzekoa bat. Dokumentuak lan ingurune osasungarrian lan egitea bizitza osasungarrirako gakoetako bat dela jasotzen du.

Izaskun Urienek, Osalaneko zuzendari nagusiak bere aldetik Osalanek urtero antolatzen duen zitaren garrantzia azpimarratu du “erakundeak lan arriskuen prebentzioarekin eta laneako osasunarekin duen konpromezua” nabarmenduz.

 

2015eko ekainaren 18an Osalanek egindako prentsa-oharra (pdf, 304 KB)